Nola erabili

Edozein kontsulta egin aurretik, pantailaren ezkerreko aldean zerrendatuak ikus daitezke, bilaketa mugatzen lagun dezaketenak. Lema zein testu-hitza idatzi eta, dagokiona aukeratuta, hauen zerrenda eta forma bakoitzaren agerraldi-kopurua azaltzen dira.

Trunkatzeko, bi karaktere erabil ditzakegu:

% hitzaren edozein posiziotan ezar daiteke, idatzitakoaren aurreko, tarteko zein atzeko edozein osagai zerrendaratzeko.

jaso% eskatuz,

aditz soilaz gain, horren eratorri guztiak ikusiko ditugu:

Aldiz, %jaso galdetzen badugu, berbira jaso, buruan jaso edo gogoan jaso moduko lemak ere azalduko zaizkigu. Eta, %jaso% gisa eginez galdera, aurreko forma guztiez gain, harri-jasotzaile modukoak eskainiko dizkigu, jaso forma tartean duten guztiak, alegia.

Lemen kasuan, laguntza handia eskaintzen du marka honek, hitz elkartuak, aditz konposatuak eta bestelako hitz anitzeko unitate lexikalak ere lematizaturik baitaude. Erabili ezean, hitzez hitz idatzitakoa besterik ez da agertuko.

_ karakterea ere erabil daiteke edozein karaktereren ordez, baina karaktere bakarra ordezkatzen du. Hau ere edozein lekutan ezar daiteke. Esaterako, at_o idatziz, ateo, atso eta atzo lortuko ditugu. Zalantza dugun kasuetarako lagungarri da hau: ohar_arazi galde dezakegu oharrarazi ala ohartarazi gisa lematizatu den ez badakigu, adibidez. Hori, lemei dagokienez. Baina testuetan zer erabili den ikusi nahi bada edo formarik erabiliena zein den jakin nahi badugu ere balia dezakegu aukera hau, % karakterearekin konbinatuz gainera: o_ar%raz% testu-hitza idatzi eta hau lortuko dugu:

Kontuan izan behar da lema galdetuta forma arautua (edo estandarrena) bakarrik ikusiko dugula, ez erabilera, horretarako testu-hitzak begiratu behar baitira.

Zerrenda horri esker jakingo dugu zein den lema, eta lema helduleku lagungarria da aldaera guztiak gogoan izan eta banan banan begiratu beharrik ez izateko. Eta, gainera, honek bilaketa mugatzen laguntza paregabea eskaintzen du.

Zerrenda lortutakoan, horrela, lema edo testu-hitz bakoitzaren agerraldi-kopurua ikusiko dugu eta, zenbaki horretan klik eginda, forma horren erabilera-esparruen hainbat datu adierazgarri eskuratuko ditugu: epearen araberako banaketa, euskalkiaren araberakoa edo testu-motaren araberakoa, alegia.

Datuok ikusi ondoren, bi kontsulta-modu egin ditzakegu: arrunta eta aurreratua.

2.1. KONTSULTA ARRUNTA

Lemak edo testu-hitzak begira daitezke kontsulta arruntean, % edo/eta _ karaktereak erabiliz hemen ere, hala nahi bada. Baina kontsultan karaktere horiek hitzaren hasieran edo/eta bukaeran bakarrik ezar daitezke, ez hitzaren barruan.

Hauek dira aukerak, lemak ala testu-hitzak nahi ditugun ezkerreko laukian zehaztu ondoren:

Aukera hauez gain, epeak, euskalkiak eta testu-motak edo generoak ere muga ditzakegu Bilatu sakatu aurretik. Horretarako, ezkerrean ditugun tauletan aukera egingo dugu, nahi dugunaren gainean ezarriz kurtsorea (bat baino gehiago ere izan daitezke). Mugatzerik ez badugu nahi, Guztiak bilduko dira, hau baita lehenetsia.



Nahi duguna zehaztutakoan, Bilatu-ri eman eta adibideak bistaratuko dira, eskatutako hitza(k) markaturik dituztela.

Azalduko zaigun pantailaren hasieran, egin dugun galderaren definizioa ikusiko dugu.

Testuinguru bakoitzaren gainean, zein garaitakoa den ikusi ahal izango dugu, zein euskalkitakoa den testua, zein testu-motari dagokion, autorearen eta izenburuaren erreferentzia laburtua eta orrialdea.

Autorearen edo/eta idazlanaren erreferentzia laburtuan klik eginez, erreferentzia bibliografiko zabalagoa ikusiko dugu: autorea, obraren izenburua (gehi aldizkaria, artikulu bat denean) eta urtea.


Orrialde-zenbakian klik eginez, berriz, orrialde osoa ikusteko aukera izango dugu.



2.2. KONTSULTA AURRERATUA

Bilaketa konplexuagoak egiteko aukera ere bada. Gramatikari dagozkion galderak bideratzeko edo lema batek biltzen dituen aldaeren berri izateko modua eskaintzen du kontsulta-modu honek. Esate baterako: lemak eta testu-hitzak batera galde daitezke, bakoitzean nahi beste murriztapen ezarrita.

Kontsulta egiteko modua, arruntarena bezalakoa da: lauki bakoitzean hitz bat edo gehiago eska ditzakegu. Lauki batean lemak jasoko ditugu eta bestean testu-hitzak, horien arteko erlazioa erdiko formuletan zehaztuz: ETA, EDO, Tartean. Lauki bateko galdera lehen posizioari dagokiona izan liteke eta bestea azkenari dagokiona, etab.

Baina ohar bat egin beharrean gaude: taula bakoitzean hainbat forma galdetuz gero, asko moteltzen da bilaketa. Azkarragoa da bilaketak banaka egitea. Esaterako: goiko laukian lema=jakin ETA behekoan testu-hitza=%na galdetuz, berehala bistaratuko da emaitza. Baina testu-hitza=%na,%la idatziz, zain egon beharko dugu. Arinago lortuko dugu erantzuna lehenik jakin+%la eta gero jakin+%na galdetuz, eta ondorioak ere gardenagoak izango dira erabiltzailearentzat.


Lema batek biltzen dituen aldaera zehatzak bakarrik ezagutzeko ere balia gaitezke kontsulta aurreratuaz. Bihar lemari dagokion bier aldaera bakarrik ikusi nahi badugu, adibidez, taula batean lema=bihar eta bestean testu-hitza=bier% idatz dezakegu. Horrela, ez ditugu bihar lemari dagozkion biar, bigar, biyar, bijar, bijarr, bihar, bixer aldaerak jasoko, ez eta behar, behar izan lemei dagokien bier aldaera ere.




Egilea: UZEI    ||    © Euskaltzaindia 2002