Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

Plazaberri

Nina Pacari kitxuar epailea Euskaltzaindian

Euskaltzaindira maiz bisitari ospetsuak etortzen dira, baina ez dira ohikoak izaten, gaur, martxoak 12, izan dugunaren mailakoak. Nina Pacari andrea, Ekuadorko epailea da, nazioz eta hizkuntzaz kitxuarra, eta oso interesaturik dago Amerikako jatorrizko herrien kultura eta hizkuntzez. Euskal Elizbarrutietako Misioek gonbidaturik, gaur arratsean Bilbon Plaza Barrian 4, 1ºan hitzaldi bat emango du 19,30etan, “Sumak Kawsay, bizia izan dezagun” izenpean, Amerikako indigenen mundu-ikuskeratik bertako espiritu-balioak ezagutarazteko.

Bilbora egindako bisita honetan, Euskaltzaindia ere ezagutu nahi izan du, beraren helburuak, antolaketa, egiteko nagusiak eta baliabideak. Horretarako gaur, goizeko hamar eta erdietan Euskaltzaindira etorri eta Xabier Kintana, Akademiaren idazkariaren eskutik, gure hizkuntzaren egoitza erakutsi eta, laburki, gure hizkuntzaren erakunde nagusiaren historia eta aspaldian betetzen ari den zeregin garrantzitsuenak azaldu dizkio: ortografia arautu, hizkuntzaren batasuna, morfologia, gramatika eta hitz sorkuntza, lexikologia, hizkuntza-atlasa, corpusak, lexiko-behatokia, dialektologia eta herri-hizkerak etab.

2013-3-12 nina pacari txikia 052

 

Euskaltzaindiko Onomastika zerbitzua Xèrican

Martxoaren 8an eta 9an, Xèrican (Castelló) izan diren VII. Onomastika Jardunaldietan hartu du parte Euskaltzaindiko Onomastika zerbitzuak. Mikel Gorrotxategi zerbitzuko arduraduna Euskal Herriko toponimiaren normalizazioaz mintzatu zen, bereziki erdaldundutako eremuetako toponimoen arautze lanaz.

"Problemas de normalización de topónimos en zonas castellanizadas: de Larriñeta (Las Heras) a La Reineta" izeneko hitzaldiaren barruan, Onomastika zerbitzuaren gidaritzapean egiten diren ikerketez ere aritu zen hizlaria.

valentzia onomastika txikia

 

Martxoaren 13an banatuko dira 2012ko Azkue Sariak

Datorren asteazkenean, martxoaren 13an, 2012ko Resurreccion Maria Azkue sariak banatuko dituzte Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak. Goizeko 11:30ean egingo da sari banaketa, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, eta edizio honetako irabazleak bertan izango dira.

Bi erakundeok antolatzen dituzten sari hauek, idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute xede. Bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazioa eta olerkia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. 

Azkue SAriak txikia 2011

 
InicioAnterior 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Siguiente Fin