Euskalkiak

Jagon saileko Corpus batzordeko atal gisa sortu zen Euskalkien lantaldea 2001. urtean. Euskalkiek duten eta izan behar duten tokiaz gogoeta eta azterketak egitea da Euskalkien lantaldearen xedea.

Lehen urteetan egindako azterketa lanaren emaitza nagusia 2004an onartutako adierazpena da: “Adierazpena euskalkien erabileraz irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan” (137. araua). Funtsean, euskalkiak oro har zer irizpiderekin erabili behar diren adierazi zuen Euskaltzaindiak agiri honetan, eta irakaskuntzari, komunikabideei eta administrazioari buruzko jarraibide zehatzak eman zituen.

Geroztik, 2006. urtetik, euskalkiek euskara batuari egin diezaioketen ekarria aztertzen ari da lantaldea, “Euskalkietatik euskara batura: nola osatu Hiztegi Batua” lan egitasmoarekin.