Gipuzkoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gipuzkoa
Gipuzkoako Lurralde Historikoa

Gipuzkoako bandera
Bandera
Gipuzkoako armarria
Armarria
Hiriburua Donostia
Herritarra gipuzkoar, giputz
Gipuzkoa Euskal Herrian.png
Lurraldearen mapa
Antolaketa
Estatua
Autonomia erkidegoa
Foru probintzia

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Eremua 1.909 km²
Biztanleria 712.097
Dentsitatea 373,02 bizt/km²
Agintaria Martin Garitano (Bildu)
Ordezkaritza parlamentarioa 25 eserleku
Eusko Legebiltzarrean;
6 eserleku
Diputatuen Kongresuan;
4 eserleku
Senatuan
www.gipuzkoa.net
Hondarribiko Alde Zaharreko plaza

Gipuzkoa Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, haren iparraldeko erdialdean dagoena. Mugakide ditu Bizkaia mendebaldean, Araba hego-mendebaldean, Nafarroa ekialdean, Lapurdi ipar-ekialdean eta Bizkaiko golkoa iparraldean. 42º58'10-43º8'5" ipar latitudeen eta 1º5'13"-1º56'47" mendebaldeko longitudeen artean hedatzen da. Hedaduraz 1.909 km² ditu, eta 66 km luze du itsasertza. 2012ko erroldan, 712.097 biztanle zituen Gipuzkoak, eta horien laurdena hiriburuan bizi dira. Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da.

Hiriburua Donostia du, han daude Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzak.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Erromatarrengandik heldu zaizkigun izkribuetan gaur egungo Gipuzkoan zenbait tribu bizi zirela aipatzen da hauen lurraldeen distribuzioa oso argia ez den arren nagusiak barduliar eta baskoiak lirateke.

Erromatar inperioaren gainbeheraren ondorengo mendeetako berri gutxi da. Gehienbat, Gipuzkoak bisigodo, franko eta beste zenbait herriren joan-etorri eta erasoak jasan behar izan zituela.

Gipuzkoa izena lehenengoz 1014. urteko dokumentu nafar batean ageri da, non Donostiaren aldeko lur batzuen donazioa aipatzen den. Bada fidagarritasun handiagoa duen 1025. urteko beste dokumentu bat ere. Beraz, oro har, esan liteke gaur egun lurralde honek daraman izena bigarren milurtekoaren hasierarekin batera zabaldu eta erabiltzen hasi zela.

[aldatu] Geografia

[aldatu] Mugakideak

Gipuzkoan iparraldean Bizkaiko Golkoarekin egiten du muga, mendebaldean Bizkaiarekin, hegoaldean Araba eta Nafarroarekin eta ekialdean Nafarroa eta Lapurdirekin.

Euskal lurraldeez inguraturik dagoen Euskal Herriko herrialde bakarra da. Hedadurari dagokionez espainiar estatuko probintziarik txikiena da, 1.909 km²-rekin.

[aldatu] Hidrografia

Sakontzeko, irakurri: Gipuzkoako ibaiak

Gipuzkoan, Euskal Herriko gainerako herrialdeekin alderatuta, ibaiek ibilbide laburra eta arro hidrologiko txikia dute, iturburuak sortzen diren mendiak itsasotik hurbil baitaude. Emari handiko eta iraunkorrekoak dira, euri asko eta sarria egiten baitu.

Ekialdetik mendebalderantz, lehen ibaia Bidasoa da, iturburua Nafarroan duena 710 m-ko garaieran. Gipuzkoan Endarlatzan sartu eta 9 km egiten ditu Lapurdirekin mugan. Ibaian gora ibar estua da, itsasoratze aldean zabalduz eta Hendaia, Hondarribia eta Irun kokatzen diren eremu laua sortuz. Itsasoratzean Txingudi badia dago, Hondarribiko eta Ondarraitz hondartzek itsasotik babesten baitute.

Oiartzun ibaia 15 km luze den ibai laburra da, Aiako Harrian jaio, Orereta igaro eta Pasaiako badian isurtzen dena. Malda handiko ibaia da (milako 45,3) eta, horregatik, hondar kopuru handia garraiatzen du eta badiara eramaten.

Urumea ibaiak Leitzan du iturburua 710 m-ko garaieran eta 53 km luze da. Hernanin Añarbe ibaiaren urak jaso eta Donostian itsasoratzen da, Urgull eta Ulia mendien artean, Gros auzoko hondar eremuak sortuz (Zurriola).

Oria, Tolosa zeharkatzean

Oria ibaia da Gipuzkoako luzeena (80 km baititu), bai eta Gipuzkoan arro hidrologiko handiena duen ibaia ere. Lizarratetik hurbil du iturburua, Aizkorri mendilerroan, itsas mailatik 660 metro gorago. Hainbat ibaiadar ditu: Leitzaran, Berastegi, Amezketa, Araxes, Amundarain, Agauntza eta Urtsuaran. Orion itsasoratu aurretik, herri hauek zeharkatzen ditu: Zegama, Segura, Olaberria, Beasain, Ordizia, Legorreta, Alegia, Tolosa, Billabona, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbil.

Urola ibaiak Legazpitik hurbil du iturburua, Aizkorriren iparraldeko magalean 720 m-ko garaieran. Urrestilla eta Errezil ibaiadarrak ditu eta honako herri hauek zeharkatzen ditu Zumaian itsasoratu baino lehen: Zumarraga, Urretxu, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa.

Deba ibaiak 825 m-ko garaieran du iturburua, Leintz Gatzagako Elgeako mendilerroan. 58 km luze da eta ibaiadar ditu Ego, Aramaio eta Arantzazu ibaiak. Izen bereko herrian itsasoratzen da, Deban, eta herri hauek zeharkatzen ditu: Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Soraluze, Elgoibar eta Mendaro.

[aldatu] Mendiak

Sakontzeko, irakurri: Gipuzkoako mendien zerrenda

Mendi ezagunenak Aizkorri (1.528m.), Ganboa (1.402m.) eta Txindoki (1.346m.) dira.

[aldatu] Banaketa administratiboa

[aldatu] Eskualdeak eta udalerriak

Sakontzeko, irakurri: Gipuzkoako eskualdeen zerrenda eta Gipuzkoako udalerrien zerrenda
Gipuzkoa.png

Gipuzkoako lurralde historikoa 10 eskualdek eta 88 udalerrik osatzen dute. Biztanleriari dagokienez, Donostia handiena da eta Baliarrain, berriz, txikiena.

Hauek dira herrialdeko eskualdeak eta haien udalerri nagusiak:

  1. Bidasoaldea (Irun).
  2. Debabarrena (Eibar).
  3. Debagoiena (Arrasate).
  4. Donostialdea (Donostia).
  5. Goierri (Beasain).
  6. Oiartzualdea (Errenteria).
  7. Tolosaldea (Tolosa).
  8. Urola Erdia (Azpeitia).
  9. Urola Garaia (Zumarraga).
  10. Urola Kosta (Zarautz).

[aldatu] Biztanleria

2009ko urtarrilaren 1ean 705.698 biztanle zituen lurraldeak. Biztanleriaren %26 Donostian biltzen da eta %60 Gipuzkoako herri populatuenetan biltzen da, 2008 urteko datuen arabera:

  1. Donostia: 184.248 biztanle
  2. Irun: 60.914 biztanle
  3. Errenteria: 38.505 biztanle
  4. Eibar: 27.496 biztanle
  5. Zarautz: 22.474 biztanle
  6. Arrasate: 21.974 biztanle
  7. Hernani: 19.229 biztanle
  8. Tolosa: 17.894 biztanle
  9. Lasarte-Oria: 17.694 biztanle
  10. Pasaia: 15.996 biztanle

Honako taula honetan Gipuzkoa osoko eta Gipuzkoako herri populatuenetako biztaleriaren XX. mendeko bilakaera jasotzen da:

Herria\Urtea 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006 2009
GIPUZKOA 195.850 226.684 258.557 302.329 331.753 374.040 478.337 631.003 692.782 676.307 673.563 691.079 705.698
Azpeitia 6.066 6.692 6.941 7.848 8.024 8.991 9.400 10.797 12.958 13.385 13.590 - -
Bergara 6.196 6.761 7.345 9.307 9.499 10.373 13.162 15.148 15.759 15.121 15.046 - -
Donostia 37.812 49.008 61.774 78.432 103.979 113.776 135.149 165.829 175.576 176.019 181.064 - -
Tolosa 8.111 9.747 11.273 12.487 13.583 14.971 16.281 18.766 18.894 18.085 18.102 - -
Arrasate 3.713 4.706 5.915 7.720 8.645 10.014 14.148 22.421 26.045 25.213 23.367 - -
Errenteria 4.081 5.527 6.956 8.973 10.106 12.784 18.642 34.369 45.789 41.163 38.903 - -
Eibar 6.583 10.121 11.888 12.874 11.772 16.318 31.725 37.073 36.494 32.108 28.219 - -
Irun 9.912 12.120 14.161 17.670 14.368 19.956 29.814 45.060 53.445 53.861 56.601 - -


XX. mendearen hasieran Gipuzkoan bizi ziren ia 200.000 lagunak hirukoiztu eta gehiago egingo ziren mendearen bukaeran. Gehikuntza nabarmen hau ez da Donostian bakarrik gertatzen eta industria jarduera ekonomiko nagusi duten tamaina ertaineko herrietan ere gehikuntza handia izango da, 1955-1975 urte bitartean izandako immigrazioaren ondorioz. Donostiak bost halakotu egingo zuen mende hasierako biztanleria, Arrasatek sei halakotu eta Errenteriak bederatzi. Donostiak lurraldearen biztanlerian mendean zehar hartu duen nagusitasuna nabaria da: mende hasieran bost gipuzkoarretatik bat donostiarra bazen, mendearen bukaeran hirutik bat izango zen donostiar. Beste herri batzuek tinko eutsi diote XX. mendeko hasierako proportzioari: Irun lau aldiz txikiagoa bazen biztanleriari dagokionean, mendearen bukaeran berdintsu mantentzen da proportzioa. 1975. urtetik aurrera baby boom fenomenoa guztiz apaldu eta biztanleriaren zahartze eta, azkenean, gutxitze bat izango da XX. mendeko azken urteetan atzerritik etorritako etorkinei esker gehienbat.

[aldatu] Barruti judizialak

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Gipuzkoako barruti judizialen zerrenda

Gipuzkoako auzitegi barrutiak.png

Gipuzkoa judizialki 6 barruti judizialetan banatzen da. Barrutiko buruan kokatzen dira barrutiko epaitegi guztiak. Gipuzkoako Probintzia Auzitegia Donostian dago; Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia aldiz, Bilbon. Hauek dira barruti judizialak:

[aldatu] Politika

[aldatu] 2011ko GBNko hauteskundeak

Gipuzkoa coat of arms.svg 2011ko Gipuzkoako Batzar Nagusietako hauteskundeak
Alderdia Eserlekuak Ehunekoa Bozka kop.
Bildu 22 34,64 119.094
EAJ 14 23,52 80.855
PSE-EE- 10 17,14 58.931
PP 4 9,95 34.209
Aralar 1 5,01 17.230

[aldatu] Atzerriko diplomazia

Gipuzkoako lurralde historikoak, gaur egun 7 kontsulatu ditu, denak Donostian. Duela urte gutxira arte 20 zituen, baina Europako Batasuneko hainbat gobernuk gehienak itxi egin dituzte azken urteotan[1]. Gaur egun dauden kontsulatuak honakoak dira:

[aldatu] Kultura

Gipuzkoan hiru euskalkiak zein udalerrietan mintzatzen diren adierazten duen mapa:

   Mendebaldeko euskara edo bizkaieraz mintzatzen diren udalerriak.

   Erdialdeko euskara edo gipuzkeraz mintzatzen diren udalerriak.

   Nafarreraz mintzatzen diren udalerriak.

[aldatu] Euskara

Gipuzkoan mintzatzen den euskara hiru euskalkitan sailkatzen da: Gipuzkera (nagusiena), Bizkaiera (mendebaldean) eta Nafarrera (ipar-ekialdean).

[aldatu] Gipuzkera

Koldo Zuazoren azken sailkapenaren arabera (1998), probintziako eremu handienean nagusiki mintzatzen den euskalkia erdialdekoa euskara edo gipuzkera izenekoa da.

Gipuzkoako gipuzkerak hiru hizkera nagusi ditu:

[aldatu] Bizkaiera

Gipuzkoaren mendebaldean Mendebaldeko euskara edo bizkaiera mintzatzen da. Eremu hau Bizkaiarekin paraleloki doan Deba ibaiaren ibarra hartzen du, hots, Deba Goiena eta Debabarrena eskualdeak.

[aldatu] Nafarrera

Gipuzkoako ipar ekialdean nafarrera mintzatzen da, euskalki horren barnean Iparraldeko goi nafarreraren barnean sailatuta dago.

Gipuzkoan nafarreraz mintzatzen diren udalerriak lau hauek dira: Hondarribia, Irun, Lezo eta Oiartzun,

[aldatu] Literatura

Sakontzeko, irakurri: Gipuzkoako idazleen zerrenda

Bernardo Atxaga idazlea (Asteasu, 1951) Euskal Herrian ez ezik mundu osoan ere ezaguna da eta haren liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte, tartean "Obabakoak" (1988) lan nagusia.

Euskarazko beste egileen artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste, Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre, Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia, Mariasun Landa eta Harkaitz Cano.

Bestalde, gaztelaniaz idatzitakoen artean Gabriel Celaya egile nagusia da.

[aldatu] Musika

Ainhoa Arteta tolosarra dugu munduan gipuzkoar abeslari ezagunenetarikoa.

[aldatu] Bertsolaritza

Historikoki Gipuzkoa izan da bertsolaritzak garrantzia gehien izan duen lurraldea, eta bertakoak dira inoizko bertsolaririk onenetako asko: "Txirrita", "Basarri", "Uztapide", "Lazkao Txiki" eta abar.

Gaur egungoen artean aipagarria da Andoni Egaña (Zarautz, 1961), bera dugu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia gehienetan (lautan) irabazi duen bertsolaria.

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Egunkariak

[aldatu] Telebistak

[aldatu] Aldizkariak

[aldatu] Garraioa

Aldirietako tren bat Donostiako geltokian sartzen.
Autoz
Sakontzeko, irakurri: Gipuzkoako errepideak eta Gipuzkoako errepideen zerrenda

Gipuzkoa errepide sare garrantzitsu batek zeharkatzen du. Errepide garrantzitsuenak A-8, AP-1 eta N-1 dira. Gipuzkoa Espainiako eta Frantziako estatuen arteko mugan dagoenez, mugaz bi aldeetan errepide sarea asko eraldatu da azken urteetan (Irun Hegoaldean eta Hendaia Iparraldean).

Trenez
Sakontzeko, irakurri: Donostiako Renfe Aldiriak eta Gipuzkoako tren geltokiak|:Kategoria:Gipuzkoako tren geltokiak|Gipuzkoako tren geltokiak

Errepide Sareaz gain, Renfe Operadorak Aldirien zerbitzua eskaintzen du probintzia osoan zehar, Zumarragatik Irunera. Halaber, EuskoTrenek ere garrantzi handia du.

Itsasoz

Gipuzkoako garraio porturik garrantzitsuena Pasaiako portua da. Beste portu guztiak kirol portuak edo portu arrantzale txikiak dira, esaterako Donostiako portua.

Airez

Lurralde Historikoak duen aire-bidezko garraio bakarra Donostia-Hondarribiko aireportua da. Gaur egun Madril eta Bartzelonara eskaintzen ditu hegaldiak.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Gipuzkoa