Zarautz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zarautz

 Gipuzkoa
Zarautz eta bertako hondartza Santa Barbaratik ikusita.
Zarautz eta bertako hondartza Santa Barbaratik ikusita.
Izen ofiziala Zarautz
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Urola Kosta
Alkatea Juan Luis Ilarramendi (Bildu)
Herritarra zarauztar
Koordenatuak

Gipuzkoa municipalities Zarautz.JPG

Eremua 14,80 km2
Garaiera 4 m
Distantzia 18 km Donostiara
Posta kodea 20800
Biztanleria 22.697 bizt. (2011)
Dentsitatea 1.533,58 bizt./km²
Sorrera 1237
http://www.zarautz.org

Zarautz Gipuzkoako kostaldearen erdialdean dagoen udalerria da, Urola Kosta eskualdeko hiriburua eta herri turistiko eta komertziala.

Uda garaian hondartza (2,8 km, Euskal Autonomia Erkidegoko luzeena) egunero beteta egoten da. Urtetik urtera biztanleria emendatuz doa: 2011an 22.658 biztanle zituen, eskualdeko % 60. Udan hirukoiztu egiten du populazio hori eta 60.000 biztanle ere izaten ditu.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

1237an hiribildu-titulua eman zion Fernando III.a Gaztelakoak.

Hondartzako mendebaldeko ertzean Narros jauregia dago. Elisabet II.a Espainiakoa eta Fabiola Belgikakoa erreginek hantxe igarotzen zituzten oporraldiak.

Burdinbidea 1895ean iritsi zen.

[aldatu] Mugakideak

Mendebaldean Getaria, hegoalde eta ekialdean Aia eta iparraldean Bizkaiko Golkoa mugakide ditu herriak.

[aldatu] Auzoak

Zarautz 26 auzotan banatzen da:

[aldatu] Herrigunean

[aldatu] Herrigunetik kanpo

[aldatu] Demografia

Gipuzkoako beste eskualde batzuetan ez bezala, 1950eko eta 1960ko hamarkadako biztanle hazkundea ez zen horren bat-batekoa izan, nahiz eta 20 urtetan populazioa bikoiztu zen. Bestalde, 1980ko hamarkadako krisi ekonomikoak ez zuen eraginik izan hazkunde honetan, eta Zarautzera jendea iristen jarraitu zen, inguruko beste herri batzuetatik, (Eibar ingurutik, Donostialdetik...), nahiz eta hazkundea moteltxoagoa izan.

[aldatu] Biztanleriaren bilakaera

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Urolaldeko hizkera

Gipuzkeraren aldaera bat da herriko jatorrizko euskalkia.

Zarauzko euskara Urolaldeko hizkeran sartzen da, nahiz eta Beterriko hizkerarekin zubi-lana egiten duen. Zarauzko kaleko hizkerak berezitasun batzuk ditu ingurukoekin alderatuta; baserritarren hizkera, ordea, inguruko auzoetako baserritarren bera da: Urdaneta, Aizarna, Sarasola, Elkano, Meaga, Oikia, Askizu... [1]

[aldatu] Izenaren inguruan

Euskarazko forma Zarautz da, herriaren izen ofizial bakarra. Haren deklinabideari dagokionez, -tz bukaerako toponimoen gisan egiten da: Zarauzko (NONGO kasua), Zarauztik (NONDIK). Forma horietan Zarauz- da erroa. Gaztelaniazko izena horixe bera izaki, XX. mendeko azken laurdenean, purista batzuek Zarautz-ko udaltzaingoa eta antzeko forma okerrak erabili nahi izan zituzten.

[aldatu] Turismoa

Karlos Argiñanoren jatetxea, hondartzaren ertzean.
Narros jauregiaren ikuspegia.

Isabel II.ak opor-hiri aukeratu zuenetik, XIX. mendea, turismoak izugarrizko bultzada izan zuen Zarautzen. Biztanleria eta eraikitako lur-eremua asko handitu dira. Gaur egun, Donostia eta Bilborekin batera, Euskadiko turismo-gunerik garrantzitsuena da. Hondartzaren erdialdean, Desertu Txikia deritzan eremuan, Karlos Argiñanoren hotel eta jatetxea dago.

Zarauzko Turismo Bulegoaren estatistiken arabera, turista gehienak Madrilgo Erkidegoa, Nafarroa, Katalunia, Frantzia, Italia, Erresuma Batua eta Zeelanda Berritik joaten dira, azken horiek, uda partean, Sanferminak direla eta.

Zarautzek bost hotel, apartamendu eta ostatu ugari, bi kanpin-leku eta dozena bat landa-turismoko etxe ditu. Biztanleriari dagokionez, udan Gipuzkoako bigarren hiria da, Donostiaren atzetik.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren arabera, etxebizitzen % 30 bigarren egoitzak dira.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

[aldatu] Politika

Portu jauregiaren ikuspegia, gaur egungo Zarauzko udaletxea San Pelaiotako festetan.

Zarautzek izan zituen azken bost alkatetatik lau Eusko Alkartasunakoak (EA) izan dira, bertan sortu baitzen alderdia. Jon Urien alkate zela Hamaikabat alderdia sortu zen eta bertara pasa zen. 2011tik aurrera Juan Luis Ilarramendi da alkate, Bildu koaliziokoa.

Udal hauteskundeetako emaitzak
Alderdiak 2011 2007
Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
Bildu 4.276 9 - -
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) 2.832 6 2.072 5
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE) 1.481 3 1.918 5
Aralar - Ezker Batua-Berdeak 1.040 2 1.722 4
Alderdi Popularra (PP) 938 1 951 2
Eusko Alkartasuna (EA) (Bildu barruan) (Bildu barruan) 2.155 5

2007ko hauteskundeetan, EAE-ANVren hautagaitzak debekatu egin zituzten; hala ere, hauteskundeetara aurkeztu egin ziren, legearen arabera botoak (denera, 1.866) baliogabe gisa zenbatu bazizkieten ere. Bestalde, % 37,01eko abstentzioa izan zen[2].

[aldatu] Kultura

[aldatu] Kirolak

Arraunari dagokionez, Zarauzko Arraun Elkartea (ZAE) da herriko kluba, 1983an sortua. Gaur egun, Aiako Huegun poligonoan dute uretara ateratzeko lokala eta arrapala. 2009an lehen aldiz bi traineru atera zituzten uretara.

Zarautz da Euskadiko eta Gipuzkoako Halterofilia Federazioaen sorlekua. 1968an Zarautz Kirol Elkartearen barne bertako taldea sortu zen (ZKEHalterofilia). Orduztik eta urtero, udan nazioarteko halterofilia txapelketa izaten da herrian. Lehenengo urteetan, kirolari oso famatuak eta legenda bihurtu direnak hartu zuten parte, besteak beste Serge Reding eta Alain Terme. Azken urteetan, txapelketa kirol elkarteen arteko lehian bihurtu da, azken urteetan Frantziako txapelduna den Girondins de Bordeaux-k irabazi duelarik.

[aldatu] Jaiak

Zarauzko jaien egutegia

[aldatu] Museoak

  • Photomuseum, argazkigintza eta zinemagintzaren euskal museoa.
  • Zarauzko Arte eta Historia Museoa, arkeologia eta monumentu multzoa Santa Maria la Real parrokian.

[aldatu] Gazteria

2005eko urriaren amaieran, herriko 200 bat lagunek aspaldian hutsik zegoen lantoki zahar bat hartu eta Zarauzko Gaztetxea kokatu zuten. Kontzertuak, zine forumak, solasaldiak, erakusketak eta mahai-inguruak kontuan hartuta, berrehun ekitalditik gora antolatu dira bertan.

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Zarauztar ezagunak

Sakontzeko, irakurri: Zarauztar ezagunen zerrenda


Francisco Escudero musikagilea, Jose Angel Iribar futbolari eta entrenatzailea, Eloy de la Iglesia zinema zuzendaria, Andoni Egaña bertsolaria eta Goierri eskualdeko Beasain udalerrian jaio eta Zarautzen bizi den Karlos Argiñano sukaldaria aipatzekoak dira.

[aldatu] Hiri senidetuak

[aldatu] Zarautz euren kaletegian duten hiriak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. Zarautz Hizketan, 2007, Asier Sarasuak komentatua
  2. 2007ko udal hauteskundeetako emaitzak Gipuzkoako Foru Aldundia

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Zarautz
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa