Eusko Jaurlaritza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Escudo del Pais Vasco.svg
Gobernua
  • Eusko Jaurlaritza
Egoitzak
Botere betearazlea
Botere legegilea
Botere judiziala
Ordezkaritzak
Erakundeak
Aldizkariak
Webgunea

Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoko gobernua da, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa herrialdeetan du eskumena. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia arabako Gasteiz hiriko Lakua auzoan dago, hortik maiz Lakuako Gobernua ezizenez ere izendatu izana.

Jaurlaritzaren burua lehendakaria da (gaur egun, Iñigo Urkullu). bizileku edo egoitza ofiziala Ajuria Enea jauregian duelarik. Eusko Jaurlaritzaren kontrola daraman erakundea edo parlamentua Eusko Legebiltzarra da, eta orobat lehendakaria aukeratzen duena. Lehendakariaren eta legebiltzarraren egoitzak ere Gasteizen daude.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

[aldatu] Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza 1936an sortu zen, Espainiako Gerra Zibilaren garaian, eta aurreneko lehendakaria Jose Antonio Agirre izan zen. Lehenbiziko Eusko Jaurlaritzaren nahiz Lehendakaritzaren egoitza Bilboko Carlton hotelan egon zen. Eraikin hau 1919an Manuel Maria Smith arkitektoak diseinatu zuen eta Euskal Herriko Historia Garaikidearen gizarte eta kultur gertakizun garrantzitsu ugariren lekuko izan da, gaur egun Bilboko eraikin nabarmenetako bat delarik.

Autonomiak, ordea, ez zuen luze iraun: Francisco Francoren altxamendua nagusitu zenean, bertan behera gelditu ziren Euskadiko eta Kataluniako autonomia estatutuak.

[aldatu] Erbestea

Behin Bilbo eta jada Euskal Herria osoa frankisten esku erorita, Eusko Jaurlaritzak bere egoitza Kataluniako Bartzelona hiriburura lekualdatzea erabaki zuen. Lehenbiziko egoitza aurretik Eusko Jaurlaritzak Gràcia pasealekuan zuen Euskal Errefuxiatuen Babesetxea izan zen, ondoren eta behin-behinekoz, Kataluniako Generalitateak eskeinitako Pedralbesko jauregian kokatu zelarik. Egoera hau frankistek Bartzelona hartu eta Eusko Jaurlaritza Frantziara ihes egin beharrean suertatu zen arte luzatu zen.[1]

Erbesteratutako hainbat abertzaleen ekimenari esker Frantziako Paris hiriburuaren erdiguneko Rue Marceau karrikako 11. zenbakian zegoen jauregi bat erosi zen, bertan erbesteko Eusko Jaurlaritzaren egoitza kokatu zelarik.[2]


1940ko maiatzean naziak Parisera sartzearekin batera, egoitza ezeztatu eta ondoren frankistek okupatu eta haien poliziaren egoitza bilakatu zuten. Halere, Ardatzeko potentziek Bigarren Mundu Gerra galtzeak Eusko Jaurlaritza Rue Marceau karrikara itzultzea ahalbideratu zuen.[3]


Zoritxarrez, egokiera horretan jarraitzea ezinezkoa izan zen. Espainiako Bigarren Errepublikaren jabegoak heuren jabetzara iragateko zioen lege frankista bati jaramon eginez, 1951ko ekainaren 28an Frantziako Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren egoitza zegoen jauregia hustutzeko agindua eman zuen, honi Espainia frankistak Frantziako Gobernuari eginiriko presio indartsuari gehitu zitzaion, ondorioz hustutze agindua finkoa eta atzerapausorik gabea bihurtu zen. Jose Antonio Agirreren zioenez bere bizipen lazgarrienetako bat jauregi honen desjabetzearena izan zen. Ordu ezkero Espainiako Gobernuak ez dio inoiz Eusko Jaurlaritzari jauregi honen jabetzarik itzuli, 1991an Parisko Cervantes institutuaren egoitza ipini zuelarik.[4]

Zorionez, erbesteko Eusko Jaurlaritza hartako kide batzuk Parisko Rue Singer karrikako 48. zenbakian egoitza berri bat topatu zuten, erbesteko egoitza ofiziala segurtasunez lekualdatzeko asmoz. 1965an bertan etxebizitza berriak eraikitzeko erautsia izan zen hiru solairuko etxalde zahar bat izan zen. 1979ko abenduaren 15eko Eusko Jaurlaritzaren Euskal Herriratze arte Rue Singer kaleko 50. zenbakiko sotoa Jesus Maria Leizaola lehendakariaren exekutiboaren kokalekua izan zen.[5]

[aldatu] Gaur egun

Franco hil eta diktadura amaitu zenean, trantsizio garaia ireki zen Espainian, eta handik pixka batera Gernikako Estatutua onartu zen. Ondorioz, 1979an, berriro abian jarri zen Eusko Jaurlaritza, eta Carlos Garaikoetxea lehendakari aukeratu zuten. 1980an Eusko Jaurlaritzaren egoitza Gasteiz hirian ezarri zen.

[aldatu] Egoitzak

Sakontzeko, irakurri: Eusko Jaurlaritzaren nazioarteko harremanak

1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak agintzen duen bezala, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiak Gasteizen daude, EAEko hiriburua delako.[6] Eusko Jaurlaritzak honako egoitzak ditu Gasteizen:

[aldatu] Egoitza Nagusia

[aldatu] Legebiltzarra

[aldatu] Lehendakaritza

[aldatu] Lurralde ordezkaritzak

[aldatu] Bestalakoak

[aldatu] Gaur egungo gobernua

[aldatu] X. Legealdia (2012ko abenduaren 17tik - egun egun arte)

Sakontzeko, irakurri: 2012tik 2016rako Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzak zortzi sailetan banatuak ditu bere eginkizunak (lehendakaritzaz gain). Sail bakoitzaren buru, sailburu bat dago:

2012tik 2016rako Eusko Jaurlaritza
2012ko Eusko Jaurlaritzako sailburuak. Ezkerrean, aurretik atzera: Jon Darpon, Cristina Uriarte, Juan Mari Aburto eta Josu Erkoreka. Eskuinean, aurretik atzera: Ana Oregi, Estefania Beltran de Heredia, Ricardo Gatzagaetxebarria eta Arantza Tapia. Denon erdian, Iñigo Urkullu lehendakaria.
Saila Sailburua Alderdia Oharrak
Lehendakaritza Iñigo Urkullu EAJ
Justizia eta Herri Administrazioa Josu Iñaki Erkoreka Gervasio EAJ
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Arantza Tapia Otaegi EAJ
Segurtasuna Estefania Beltran de Heredia EAJ
Ogasuna eta Finantzak Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida EAJ
Osasuna Jon Darpon Sierra EAJ
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Cristina Uriarte Toledo Independentea
Ingurumena eta Lurralde Politika Ana Isabel Oregi Bastarrika Independentea
Enplegua eta Gizarte Politikak Juan Maria Aburto Rike EAJ

[aldatu] Garai eta Legealdiak

Sakontzeko, irakurri: Eusko Jaurlaritzaren legealdiak

[aldatu] Lehendakariak

Legegintzaldia Lehendakaria Alderdia Oharrak
Errepublika eta Diktadura garaian
1936-1960 Jose Antonio Agirre Lekube EAJ Erbestean 1937-1960
1960-1979 Jesus Maria Leizaola Sanchez EAJ Erbestean 1979 arte
Trantsizio demokratikoa
1978-1979 Ramon Rubial Cavia PSE Eusko Kontseilu Nagusiko presidentea
1979-1980 Carlos Garaikoetxea EAJ Eusko Kontseilu Nagusiko presidentea
Gernikako Estatutua
I. (1980-1984) Carlos Garaikoetxea Urriza EAJ
II. (1984-1985) Carlos Garaikoetxea Urriza EAJ Kargua utzi zuen EA sortzerakoan
II. (1985-1986) José Antonio Ardanza Garro EAJ 1985ean izendatua
III. (1986-1990) José Antonio Ardanza Garro EAJ
IV. (1990-1994) José Antonio Ardanza Garro EAJ
V. (1994-1998) José Antonio Ardanza Garro EAJ
VI. (1998-2001) Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ 1999an izendatua
VII. (2001-2005) Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ
VIII. (2005-2009) Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ
IX. (2009-2012) Patxi Lopez Alvarez PSE-EE
X. (2012-gaur egun) Iñigo Urkullu Renteria EAJ

[aldatu] Sariak

Eusko Jaurlaritza ondorengo sariak eta goraipeman ematen ditu:

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Eusko Jaurlaritza