Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Hogei'ta programa

Hogei'ta programa

"Hogei'ta" ekintza labelak gazteak lagundu nahi ditu euskal kultura bere aniztasunean baloratuko duten proiektu berritzaileak asmatzen.

Hogeita - LogoaEuskal kultur erakundeak gazteen kultura dinamiken erakusle diren sorkuntza eta adierazpide artistiko eta trukaketa esparruak lagundu nahi ditu "Hogei'ta" programaren bidez (ikus ere "Hogei"ta" hitzaren jatorria). Paraleloki, epe ertain eta luzerako, EKEk gogoeta bat abiatu nahi du bere partaideekin, ondarearen transmisiorako tresna iraunkorren sortzeari buruz.

Bi publiko

"Hogei'ta" programa bi publiko motari zuzentzen da:

  • 8-15 urte arteko haurrak eta nerabeak
    Haurrentzat, hautaturiko ekintzek euskal kultur nortasuna osatzen duten osagaien transmisioari lehentasuna ematen diote, sorkuntza saila baztertu gabe, haatik.
  • 16 urtez goitikako gazteak
    Gazteentzat, mota guzietako sorkuntzek lehentasuna ukanen dute, eta euskal kulturaren alor batzu berrasmatzen ala berritzen dituzten egitasmo berritzaileen eragile izateko ahalak eskainiko zaizkie.

Bi ekintza mota


 

Deialdiak1 - Deialdiak eta lehiaketak

Euskal kultur erakundeak beste egitura batzuekin partaidetzan antolatzen dituen gazteei zuzendutako deialdiak eta lehiaketak. Gehiago jakin

 


 

Hogei'ta - Ekintzak2 - Ekintza labelizatuak

"Hogei'ta" programaren izpirituan beste partaideek eramaten dituzten ekintzak eta Euskal kultur erakundeak sustatzen dituenak karia hortara. Gehiago jakin

Musiken eta irudiaren inguruko proiektu deialdia

"Hogei'ta" ekintza labelaren karietara, Euskak kultur erakundeak eta Biarritzeko Atabal gelak Akitania eskualdeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko partaide desberdinak bildu dituzte mugaz gaineko proiektu deialdi bat abiatzeko gaurko musiken eta irudiaren alorretanParte hartu!

"Irudimena" lehiaketa

Irudimena 2013

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen lehiaketaren hirugarren edizioa antolatzen dute 2013ko martxoaren 1etik maiatzaren 15era. Parte hartu!