Azkue Biblioteka

Azkue Biblioteka Euskaltzaindiaren liburutegia da eta beronen zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Hizkuntza

Azkue Bibliotekaren Katalogoa (ABK) Euskaltzaindiaren bibliotekaren liburu eta aldizkarien katalogoa da. Une honetan euskara hutsez dago. Euskaltzaindiaren asmoa katalogo eleaniztun bat egitea da, eta horretarako lanean ari da, baina lehenengo eta behin euskaraz egin nahi izan du; horretarako Azkue Bibliotekaren Katalogazio Erregelak (PDF) onartu ditu.

Euskara hutsez egiten den lehen katalogoa duzu hau, eta hori dela eta mota askotako erabakiak hartu behar izan dira, zalantzaz beterik sarri. Kontuan izan, beraz, hizkuntza aldetik proposamenak direla, beste ezer baino gehiago, hemen plazaratzen direnak, eta frankotan zuzenduak eta hobetuak izango direla etorkizunean.

Espezializazioa

Azkue Biblioteka humanitateetan espezializatuta dago. Dudarik gabe euskara da bere ondarearen muina, euskarazko testuak eta euskarari buruzkoak. Baina horrez gainera, euskal gaiei buruz, zentzu zabalean, erreferentzia ugari aurkituko duzu, bai Historian, Antropologian, Musikan, Zuzenbidean, Folklorean edota Erlijioan.

Finean, Resurreccion Maria Azkue zenaren espirituari jarraitu nahi izan zaio, euskararen ikerkuntza modu zientifikoan landuz (eta hortik Hizkuntzalaritzako eta Filologiako testu ugariak) eta bestetik euskara bere testuinguru naturalean kokatuz, hots, Euskal Herrian, eta beronen Historian eta Kulturan.

Ordutegia

Azkue Bibliotekaren jendaurreko ordutegia: 9etatik eguerdiko ordu 2etara

Iradokizunak

Azkue Bibliotekak pozik jasoko du edozein kritika edota iradokizun. Harremanetarako formularioa erabiltzera gonbidatzen zaitugu.

Katalogoan zer dagoen

Azkue Bibliotekako Katalogoaren barruan bost azpikatalogo daude, hurrenez hurren:

  • Monografiak (liburuak eta antzekoak)
  • Aldizkako argitalpenak
  • Euskaltzaindiaren argitalpenak (honen barruan Euskera agerkaria dagoelarik)
  • Euzko Gogoa aldizkaria
  • Lacombe Biblioteka.

Euskera agerkariaren kasuan fitxa katalografiko bakoitzari dagokion testua erantsi zaio, PDF formatuan eta esteka baten bidez. Horrez gainera, 2007tik aurrera interfaze berezi bat du bilaketetarako, Hizkuntza baliabideak atalean.

Azkue Bibliotekan zaintzen diren artxiboen katalogoak dagokien tokian aurkituko dituzu.

Georges Lacombr-ren erretratua

Ondare berezia

Georges Lacomberen bibliotekak aipamen berezia behar du. Izan ere, ondare horren jabea den Olaso Dorrea Sorrerakundearen eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmen bati esker osorik katalogatu da eta web orri honetan bertan ikus daiteke.

Beronen liburuen kontsulta, berriz, une honetan Azkue Bibliotekaren bidez kudeatzen da.