Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskararen Historia Soziala)

2007an sortu zen egitasmo honek euskara eta berarekin harremanetan izan diren hizkuntzen denboran zeharreko gizarteko izaera-bizierak aztertzen ditu; iraganaren jarioan datozen gizarteko hizkuntzekiko usteak, zientziak, antolaerak, egoerak, jarrerak, jokabideak, aldakuntzak eta abar ikertu nahi ditu, Linguistika, Soziologia eta Historiografiaren artean kokatuz.

Joanes Etxeberri egitasmoa izena hartu du proiektuak eta Historia sozialaz dihardu. Gizarteko historia egin nahi du eta iraganetik denboran zehar datozen edukiak bilatu behar ditu, ikertu, ordenatu, aurkeztu eta hedatu.

  • Zuzendari orokorra: Zalbide, Mikel
  • Bulegoburua: Gardner, Nikolas
  • Informatika arduraduna: Gorrotxategi, Alazne
  • Kodetze-arduraduna: Joly, Lionel
  • Aholkularia: Intxausti, Joseba

Batzordeak

Jarraipen batzordea

Epe ertaineko helburuen artean honako hauek daude: lehendabizi, garai eta gai desberdinei buruzko iker-saioak burutzea; gero, egitasmoarekin lotutako hainbat material (iker-saioak, bibliografia, oinarrizko lan-tresnak, aurrekariak diren lanak...) argitara ematea; datuen bilketarako prozedurak eta jokabideak behar bezala finkatzea, beharrezko informatizazio-bideak barne; elizaren arloan batzorde-lana abiaraztea. Epe luzeagora, beste iker-alorretako proiektuak eta lanak bideratzen hastea; oro har, jasotako datuak Interneten bidez publiko zabal baten esku jartzeko asmoa dago

Mikel Zalbide — Egitasmoaren zuzendari orokorra