Hemen zaude: Hasiera Baliabideak Boise'ko Gazteak Dantza Taldea Boise Idaho Estatu Batuak (AEB)

Boise'ko Gazteak Dantza Taldea Boise Idaho Estatu Batuak (AEB)

Dokumentu Akzioak
Kalea
601 Grove Street
Herria
Boise
Herri kodea
83702
Estatua/Probintzia
Idaho
Country
Estatu Batuak (AEB)
Telefonoa
(208) 342-9983
E-posta
lroseyb@aol.com.
Weba
http://www.basquecenter.com/#BoiseKo%20Gazteak
Bazkideak
180
Testua
Boiseko gainerako taldeen eta euskal klub beraren harrobia da Boise'ko Gazteak. Adinaren araberako lau azpitaldetan banatzen dira, bakoitzak bere izena eta guzti: Txikitxoak (3-5 urte artekoak), Txulitos (6-8), Azkarrak (9-11) eta Nagusiak (12-14). Linda Barinagak zuzentzen ditu gazteenak eta Jeremy Malone-k zaharrenak.<br><br> Urte osoko ikasturtea egiten dute, irailean hasi eta apirileraino. Astero biltzen dira Boiseko Euskal Etxeko saletan. Dantzarekin batera, gazteenek kantuak ere lantzen dituzte. 2001-02 ikasturtean, lehenengo aldiz, beste zenbait gai ere hasi zaizkie irakasten, horien artean historia, hizkuntza, kultura, sukaldaritza eta kirola. Emanaldiak Boisealdean egiten dituzte normalean, Euskal Etxearentzat eta bisitarientzat. Behin 14 urte bete eta gero dantzariak Oinkarietara pasatu ohi dira.
"Boiseko Gazteak"eko dantzariak San Inazio jaietako emanaldian

"Boiseko Gazteak"eko dantzariak San Inazio jaietako emanaldian