Hemen zaude: Hasiera Albisteak Nik ere babesten dut Dantzan.com: lagun ezazu euskal dantzari buruzko gune hau bizirik mantentzen

Nik ere babesten dut Dantzan.com: lagun ezazu euskal dantzari buruzko gune hau bizirik mantentzen

2013/03/12

Krisi ekonomikoa dela eta, Dantzan.com webguneak itxi egin behar izan zuen iaz, baina irakurleek eginiko kanpainari esker, diru iturri eta laguntza berriak eskuratu zituen eta berriz ere ireki zen. Alta, arazoak ez dira amaitu eta webguneak diru iturri berriak behar ditu martxan jarraitzeko, orduan jaso zuen laguntza hura ez delako nahikoa. Gauzak horrela, Dantzan.com-eko zaleek sostenguekonomikoa emateko babesle-taldea sortzea erabaki dute. Munduko euskal dantzarien bilgune birtual honek aurrera egitea nahi baduzu, egin zaitez zu ere babesle!

Donostia-San Sebastián. Dantzan.com-en sostengu-taldeak kanpaina berri bat jarri du abian euskal dantzari buruzko webgune hau laguntzeko. Krisi ekonomikoak ekarri dituen murrizketak direla eta, arazo larriak izan ditu Dantzan.com-ek eta iaz itxi egin behar izan zen webgunea.

Laguntza kanpaina baten ostean, duela hilabete batzuk Dantzan.com martxan jarri ahal izan bazen ere, honen jarraipena ez dago inola ere ziurtatua eta webguneak bizirik jarraitzea nahi dutenek --erabiltzaileek, alegia-- dirua biltzeko ekimen berria abiarazi dute.

"Egoera honen aurrean, inguruan bildu garen babes-taldekook beharrezkotzat jo dugu gure babesa ekonomikoa ere izan dadin urratsa ematea", azaldu dute ekimenaren sustatzaileek. Ahalegin honekin   euren helburua da erakundeei erabiltzaile eta zaleon inplikazioa ikustaraztea, diru iturri zuzenak eskuratzeaz gain.

Bakoitzak ahal duen neurrian eman dezake laguntza. Borondatezko kuotak emateko aukera dago, eta, horrez gain, badira beste hiru aukera ere: 

  • Norbanakoen gutxieneko kuota: 12,00 euro / urte

  • Norbanakoen kuota arrunta: 50,00 euro / urte

  • Elkarte / Erakunde / Taldeen gutxieneko kuota: 100,00 euro / urte

Babesle bihurtu nahi baduzu, bete ondoko formularioa eta e-postaz jasoko duzu babesle izateko gainontzeko datuen eskaera.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita