Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia pozik Mexikon sinatutako lankidetza akordioekin; euskal enpresen kokatzea sustatuko dute

Bizkaiko Foru Aldundia pozik Mexikon sinatutako lankidetza akordioekin; euskal enpresen kokatzea sustatuko dute

Balantze emankorra egin du Bizkaiko Foru Aldundiak Mexikora iragan astean egindako bidaiaz. Bost eguneko epean, Bizkaiko hainbat enpresatako ordezkariek 500 bat lan bilera izan dituzte mexikar enpresa eta erakundeekin eta Aldundiak hiru lankidetza akordio garrantzitsu sinatu ditu Mexikon. Aipagarriena Mexikoko Ekonomia Ministerioarekin adostu den lankitza-hitzarmena, horrek euskal enpresak Mexikon kokatzeko bideak erraztuko dituelako. Egonaldian Mexikoko euskal komunitatearekin harremanak estutzeko aukera izan zuen ordezkaritzak, Euskal Etxean egindako afarian.

Bilbao, Bizkaia. Imanol Pradales Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak Mexikora eginiko bidaiaren balioespen arras baikorra egin du eta oso arrakastatsutzat jo du. Enpresa-misio honetan Bizkaiko Foru Aldundiak hiru lankidetza-akordio garrantzitsu sinatu ditu Mexikoko beste hainbeste erakunderekin: Mexiko eta Queretaro Estatuekin eta Mexikoko Ekonomia Ministerioarekin. Azken honekin sinatu akordioaren bidez, bi erakundeek konpromisoa hartu dute, Mexikon proiektu estrategikoak aurrera eramatea ahalbidetzen duten ekintzak garatzeko, batez ere honako sektoreetan: automobilgintza, biozientziak, bioteknologia, IKTak, turismoa eta elikagaigintza.

Horrez gain, bidaian zehar bizkaitar ordezkaritzako 94 enpresek mexikar erakunde eta enpresekin 500 bat bilera egiteko aukera izan zuten, eta horien bidez negozio bideak irekitzeko aukerak jorratu zituzten. Era berean, dagoeneko Mexikon kokatuta dauden zenbait enpresen egoitzak bisitatzeko baliatu zuten egonaldia Bizkaiko enpresariek, euren esperientzia ezagutzeko asmoz. 

Topaketa Euskal Etxean 

Bizkaia Centro Vasco Mexico 2013

[Lourdes Arrechea Mexikoko Euskal Etxeko presidenteak egin zion harrera Bizkaiko ordezkaritzari (argazkia MexikoEE)]

Bestalde, Bizkaiko ordezkaritzak Mexikoko euskal komunitatearekin ere biltzeko aukera izan zuen, Euskal Etxean egin zen afari jendetsu bat medio. Misioaren baitan Mexikora bidaia egin zuten bizkaitar sukaldariek euskal jaki dastaketa prestatu zuten afarirako. 

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita