Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herria Mugaz Gaindi Mintegiak emigranteen itzulera aztertuko du ekainean

Euskal Herria Mugaz Gaindi Mintegiak emigranteen itzulera aztertuko du ekainean

2013/03/08

Ekainaren 18an eta 19an egingo da Euskal Herria Mugaz Gaindi nazioarteko mintegiaren 9. edizioa, Deustuko Unibertsitatean, Bilbon. Aurreko edizioetan hainbat gai jorratu eta gero, oraingoan emigranteen itzuleraren fenomenoa izango dute hizpide mintegira biltzen diren nazioarteko adituek. Hala, honako galderak erantzuten saiatuko dira, besteak beste: Zer nolako aberria aurkitu zuten emigranteek itzuli zirenean? Nola hartu zituen euskal gizarteak? Ze ekarpen --hala materiala nola inmateriala-- egin zioten emigranteek Euskal Herriari? Ze eragin izan zuten familien eta herrien ekonomian?

Bilbao, Bizkaia. Euskal Herria Mugaz Gaindi nazioarteko mintegiak aztergai izango du Euskal Herrira itzuli diren emigranteen fenomenoa, topaketa horren bederatzigarren edizioan. Ekainaren 18an eta 19an egingo da kongresua, Bilboko Deustuko Unibertsitatean. Itzulera fenomeno horren baitan, emigranteen adaptazio eta integrazio prozesuak aztertuko dira, hala nola euskal gizarteari eginiko ekarpenak (ekonomikoak, sozialak) eta gizarte horretan izan zuten eragina.

"Itzulera emigrantearen bidaia fisikoaz haratago doan kontzeptua da. Migrazioa gizarte harremanen eraikuntza prozesu bat da, distantzia geografikoak zeharkatze hutsa baino gehiago", azaldu dute antolatzaileek. Hala, mintegiak Diasporaren eta sorterriaren arteko harremanak aztertuko ditu,  afektiboak zein ideologikak, ekonomikoak eta kulturalak.

Datozen egunetan antolakuntzak mintegiaren behin-betiko egitaraua aurkeztuko du.

Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutua eta Euskal Ikasketen Institutuak antolatu du mintegia. Mintegiari sostengua eman diote Eusko Jaurlaritzako Euskal Gizataldeentzako zuzendaritzak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Ikaskuntza / Euskonews / Euskosarek.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita