Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaur hasiko dira Buenos Aireseko Euskaltzaleak Euskaltegian 2013ko euskara klase eta tailerrak

Gaur hasiko dira Buenos Aireseko Euskaltzaleak Euskaltegian 2013ko euskara klase eta tailerrak

Udako oporraldia bukatuta, dena dago prest Euskaltzaleak-en egoitzan ikasturte berriko ikastaroekin hasteko. Urtero bezala, kurtso eskaintza oso zabala da bai mailei bai ordutegiei dagokienez. Baina euskara irakaskuntza helburu nagusia bada ere, Euskal Herriko beste kultur adierazpen batzuk ere landuko ditu hiriburuko euskaltegiak, tartean, kantua, musika eta dantza. EuskalKultura.com-en artikulu honetan, Euskaltzaleak-eko 2013ko zikloko eskolen egitaraua.

Buenos Aires, Argentina. Erabat sendotu eta egokituta daude Euskaltzaleak-eko kideak euren egoitza berrian. Atzean geratu dira etxe propioa ez izatearen buruhausteak, eta lagun askoren laguntza militante eta eskuzabalari esker erositako lokala euskara klase eta tailerren egoitza izango da aurten bigarren urtez jarraian.

2013 ikasturteko eskola egitaraua gaur astelehenez hasiko dira eta astean zehar joango da osatzen, ordutegi honi jarraituz:

Euskara oinarrizko maila:

-Astelehen eta asteazkenetan, arratsaldeko 7etatik 9etara (lau ordu astean)
-Larunbatetan goizeko 10etatik ordu 1etara (hiru ordu astean)
-On line ikastaroa; zerotik hasten da ikasleak izena ematen duen momentuan

Lehenengo maila aurreratua:

-Asteazkenetan arratsaldeko 6:30etatik 9:30etara (hiru ordu astean)

Bigarren maila:

-Astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 7etatik 9etara
-Larunbatetan 10etatik ordu 1era, Versailles-en
-Euskara eta kultura – bigarren maila, asteartetan arratsaldeko 6etatik 9etara

Hirugarren maila:

-Astelehen eta asteazkenetan, goizeko 10etatik 12etara
-Astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 7etatik 9etara

Goiko maila:

-Astelehenetan eta ostegunetan arratsaldeko 7etatik 9etara

Euskara irakastea da Euskaltzaleak-en eginkizun nagusia baina ez bakarra. Izan ere, honako tailer hauek ere eskainiko dizkio erakundeak parte hartu nahi duen orori: pandero, alboka eta trikitixa tailerra; abesbatza asteazkenetan elkartuko da 7:30etatik 9etara eta dantza taldea ostiraletan, hilean bitan. Iaz bezala zine zikloa hamabost egunean behin burutuko da, eta topaketak, hitzaldiak eta ospakizunak ere abendura arte deitzen eta gauzatzen joango dira.

Gogora dezagun Euskaltzaleak Euskaltegia Buenos Aires hiriburuko Bernardo de Irigoyen kaleko 826. zenbakian dagoela, Irigoyen eta Independentzia kaleen juntan. Xehetasunik eskuratu edo edozein kontsulta egiteko, idiomavasco@gmail.com edo euskaltzaleak@yahoo.com.ar helbideetara idatz daiteke.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita