Hemen zaude: Hasiera Agenda Korrika Madrilera iritsiko da Euskal Etxea, UCM eta UNEDen laguntzarekin
Dokumentu Akzioak

Korrika Madrilera iritsiko da Euskal Etxea, UCM eta UNEDen laguntzarekin

Zer
Noiz
2013/03/16 2013/03/17
2013/03/16 - 2013/03/17
Non
Madril, Espainia
Madril, Espainia

Larunbat goizean, martxoak 16 Korrika Madrilera iritsiko da Euskal Etxearen eskutik eta UCMko eta UNEDeko Euskal Filología Sailetako lankidetzarekin.

Aurten, ibilbidea 10.30ean hasiko da Complutense Unibertsitatean (Filologia Fakultateko A eraikina), Hizkuntza Iberiarren Espaziotik pasako da (Eloy Gonzalo, 3) eta 12:30ak inguru Euskal Etxera iritsiko da. Han, euskaltegiko txikiek eta ibilbide osoa egin nahi ez dutenek bat egin dezakete beste urteetako ibilbidearekin jarraitzeko (Euskal Etxeko inguruetatik).

Amaitzean, Korrika 18ko manifestua irakurriko da egoitzaren parean, dantza eta euskal musika egongo da eta bazkari arin batekin amaituko da laugarren solairuan. Bazkarira joateko txartelak aldez aurretik eskuratu beharko dira (15 euro).


bisita