Hemen zaude: Hasiera Albisteak Londresera eta Parisera helduko da aurten Laburbira euskarazko film laburren jaialdia

Londresera eta Parisera helduko da aurten Laburbira euskarazko film laburren jaialdia

2013/03/05

Topaguna Euskara Elkarteen Federazioak Laburbira euskal film laburren jaialdiaren hamargarren edizioa antolatu du aurten. Atzo bertan abiatu zen zinemaldi ibiltari hau, Erandion, eta martxoaren 29a birtartean Euskal Herriko eta Diasporako hainbat tokitara eramango du iaz eginiko euskal film laburren sorta ederrra. Ostiralean, esaterako, Londresera helduko da, London Basque Society euskal etxeak antolatu duen ekitaldiari esker. Martxoaren 23an, berriz, Pariseko Euskal Etxean izango dira ikusgai.

Donostia-San Sebastián. Hamar urte bete ditu aurten Laburbirak, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen film laburren zirkuitu ibiltariak. Aurtengoan 2012an eginiko zortzi lan aukeratu ditu elkarteak, Euskal Herrian zein Diasporan erakusteko. Hauetxek dira Laburbira 2013 jaialdiako programa osatzen duten film laburren egileak: Carlos Rodriguez, Oihan Amezua / Karlos Ibarbia / Netzer Bereziartua / Asier Sustaeta, Kote Camacho, Koldo Almandoz, Bernues anaiak, Telmo Esnal, Iñigo Lopez eta Ander Mendia.  

Aurreko edizioetan bezala, Laburbira Diasporara ere helduko da, euskal etxeen ahaleginari esker. Horrela, ostiral honetan, martxoaren 8an, Londresko Oxford Housen egingo da emanaldia, London Basque Society elkarteak antolatuta. Ondoren, martxoaren 23an Parisen izango dira filmak ikusgai, Pariseko Eskual Etxeari esker.

 

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita