Dokumentu Akzioak

Euskara Ikasten

Jarraian sarean eskuragarri diren euskara ikasteko baliabideen zerrenda eguneratua eskaintzen dizuegu. Doako ikastaroak, online ikastaroak, munduko unibertsitateeko euskara irakurletzak, hiztegiak... Horien guztien artean, azken hilabeteetan aurkeztu diren bi berrikuntza: Buenos Aireseko Euskaltzaleak elkartearen euskal kultura ikastaroa (online) eta Mintzanet.net webgunea, Skype bitartez euskara hitz egin eta praktikatzeko foro berria (doan). Hona hemen zerrenda:

Online ikastaroak (ordainduta)

-BOGA: HABEk garatutako online ikasketa metodoa. Euskal Herriko euskaltegietan eskuragarri eta Euskal Etxeetan, Diasporan (DOAN). Gazteleraz eta ingelesez:
www.ikasten.ikasbil.net/course

-AISA: HABEk garatu duen online ikastaro berria, erabat DOAN eta munduko edozein herrialdetik erabil daitekeena. Hasieran Euskal Herriko immigranteei euskara irakasteko sortua, aurten edonori ireki da. Erabiltzeko bi bide: doan izena emanez (horrela sistemak ariketen datuak gordetzen ditu) edo izena eman edo erregistratu beharrik gabe:
www.ikasten.ikasbil.net

-Buenos Aireseko Euskaltzaleak elkartearen Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroa. Aurrez-aurreko ikastarorik ez daukaten euskal etxe bakoitzeko bazkide banarentzat doan izan daiteke (koltsulta eurekin):
www.euskaltzaleak.org.ar

-AEK euskaltegien euskara online ikasgela:
www.egela.aek.org

Ikastaro presentzialak

-Etxepare Euskal Institutuaren Euskara eta Euskal Hizkuntza irakurletzak, munduko hainbat unibertsitatetan:
Irakurletzak eskaintzen dituzten unibertsitateen mapa

-University of Nevada, Reno (ingelesez). Euskara, literatura, historia:
Center for Basque Studies

Online ikastaroak doan

-Ikasten.net (gaztelaniaz eta ingelesez):
www.ikasten.net/users/login

-El Correoren "Curso Deusto de Euskera": oinarrizkoa eta ezagutza batzuk dituztenentzako mailak (gaztelaniaz):
El Correo-Deustuko Unibertsitatea

-Euskara ikastaroa, E-magister plataformaren baitan:
Landarbaso

-Radiokultura.com: euskal irrati online honen euskara ikastaroak (frantsesez):
www.radiokultura.com

Beste zenbait sareko baliabide

-Ikasbil (HABE): euskara ikasi eta praktikatzeko materiala biltzen duen ataria (ariketak, azterketa ereduak, audioak, bideoak, irrati-nobelak, txisteak, errezetak...):
www.ikasbil.net/jetspeed

-Ikasten (HABE): euskara irakasleen trebakuntzarako materialak jasotzen dituen ataria:
www.ikasten.ikasbil.net

Online hiztegiak eta software-a

-Euskalbar: euskara, gaztelera, ingelesa, frantsesa eta latinezko hiztegiak eransten dizkio nabigazio barrari (bikaina!):
http://euskalbar.eu

-Xuxen zuzentzaile automatikoa:
www.euskara.euskadi.net/r59-19678x/eu

Mintzapraktika online

-Mintzanet.net, euskaldunzahar bolondresekin Skype bidez hitz egiteko eta euskara praktikatzeko webgunea:
www.mintzanet.net

Jokoak euskaraz

-EuskalPlay, bederatzi jolas euskara ikasi eta praktikatzeko (Azkue Fundazioarena):
http://euskalplay.azkuefundazioa.org/

-Euskaljakintza bloga:
Euskal ariketak

-Check your basic Basque (ingelesez):
Basic Basque

(Beste baliabide interesgarriren bat ezagutzen baduzu, esaiguzu. Mila esker)

Euskara ikasteko baliabideak: ikastaroak, softwarea, hiztegiak eta abar.

 

bisita