Hemen zaude: Hasiera Albisteak Perun ere Gernika gogoratuko dute; urte hasieran Irizar apezpikua omendu zuten zortzi mila pertsonek

Perun ere Gernika gogoratuko dute; urte hasieran Irizar apezpikua omendu zuten zortzi mila pertsonek

Hiru urte zituenean Jon Guarrotxena Limako Euskal Etxeko kideak Gernikako bonbardaketa ikusi zuen. Gertakari hark eta bere ondorioek eragin nabarmena izan zuten bere eta bere ingurukoen bizitzan eta bihar horri buruz mintzatuko da Euskaletxeak bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta antolatu duen ekitaldian. Bestalde, Limako euskal elkarteak iragan igandean ospatu zuen Aberri Eguna, bazkari batekin eta Irizar apezpikuak eman zuen meza elizkizunarekin. Irizar Callaoko apezpikua izan da oraintsu arte eta aurten kargu honetan egindako 22 urteengatik omenaldi jendetsua egin zioten: 8.000 lagun bildu ziren ekitaldira.

Lima, Peru. Limako Euskal Etxeak munduko beste euskal elkarte askorekin bat egingo du bihar, Gernikaren bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta. Gertakari honek garaiko euskal gizartean marka sakona utzi zuen eta askorentzako erbesteratzearen hasiera markatu zuen.

Egun hartan Gernikan izan zen Jon Guarrotxena, hiru urte baino ez zituela. Gaur egun Lima-ko Euskal Etxeko kidea da eta 1960tik darama Perun bizitzen. Guarrotxenak bere lekukotza emango du elkarteak biharko antolatu dituen ekitaldietan, Raul Noblecilla euskal etxeko presidenteak EuskalKultura.com-i azaldu dionez.

Aberri Eguna eta Irizar gotzainari omenaldia

Bestalde, elkarteak jakinarazi du iragan igandean ospatu zuela Aberri Eguna, Pilarreko basilikan Callaoko apezpiku emeritu Miguel Irizarrek eman zuen meza elizkizunarekin. Euskal Etxeko abesbatzak parte hartu zuen elizkizunean, eta ondoren, bazkaria egin zen elkartearen egoitzan. 

Azpimarragarria da Irizar apezpikuaren parte hartzea ekitaldi honetan eta, orohar, Peruko euskal komunitatearekin duen harreman estua. Duela 50 urte baino gehiago heldu zen Irizar Perura eta herrialdeko pertsonaia maitatuenetakoa da. Aurten Callaoko apezpiku bezala eman dituen 22 urteengatik omenaldi jendetsua jaso zuen: 8.000 lagun bildu ziren ekitaldira, tartean Limako Euskal Etxeko lagunak.

Lima Irizar omenaldia 2012

[Irizar apezpikuaren omenez egin zen ekitaldiaren irudi bat (argazkia LimaEE)]

irizar pasionista

anttonmari aldekoa-otalora zamalloa — 2013/03/04 14:09
Asko pozten nau Irizar pasionista-apezpikuari egindako omenaldiak. Maiatzean Gabirian pasionisten mendeurrena ospatu genuen Mezaburu Irizar bera genuelarik. Niri mezako kantuak zuzentzea egokitu zitzaidan. Hunkiduraz eta arduraz bizi ditut gure pasionista familiaren ibilerak. Goraintzi eta besarkada bat denoi! anttonmari

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita