Dokumentu Akzioak

Natalia Garritz Winters Mexiko Hiria, Mexiko

2012/11/23


2012ko azaroaren 23an, ostiralez, jaio da Mexiko Hirian Natalia txikia, Josu Garritz eta Johanna Winters-en lehenengo alaba. Hiru kilo eta berrogeita hamar gramu pisatu zituen jaiotzean. Bere ingurutik esan digutenez, Natalia eta bere gurasoak oso ongi eta zinez pozik daude, zoratzen, aiton-amonak eta lagun eta gainerako ahaideak bezalaxe.

Zorionak, Natalia, bidaltzen dizkizugu Euskal Herritik, zeurea ere baduzun lur honetatik, itsasoz bestaldeko zure guraso eta aiton-amonen lagunen partez.

Ongi-etorri, besarkada bero-bero bat eta zorterik onena bizitzan!


(Argazkian, Natalia txikia bere aita-ama Josu Garritz eta Joy Winters-ekin)

bisita