Manuel de Irujo Ollo Politikari Nafarra
Lizarran -1891ko irailak 25- jaiotako politikari abertzale nafarra. Bere aita Daniel Irujo Urra abokatua zen, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Nafarroan abertzaletasunaren aintzindari izandakoa. Batxilergoa Urduñako Jesusen Lagundiko ikastetxean egin zuen, Deustun Filosofia eta Zuzenbidea ikasi zituen, doktoradutza Salamancan lortu zuelarik.