euskaraz · español · english · français  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Sarrera

Gizarte eragileek Euskararen Foroa eratu dute Gipuzkoan

Euskararen normalizazioaren aldeko politika publikoa partekatzeaz gainera, Aldundiaren jarduerari segimendua egingo dio.

argazkia.jpg

Gizarte eragileek eta euskararen gizarte erakundeek Gipuzkoako Euskararen Foroa eratu dute martxoaren 13an. Gipuzkoako Foru Aldundiaren euskararen normalizazioaren aldeko politika publikoa partekatu eta osatuko du Foroak. Era berean, Aldundiaren jarduerari segimendua egingo dio.

Halaber, lankidetzarako esparru gisa eratu da Euskararen Foroa. Batzorde horren kide izango dira Gipuzkoako eragileak eta euskararen gizarte erakundeen ordezkariak.

Euskararen Foroaren ordezkaritza zehazteko, irizpide hauek adostu dira: Euskara Zuzendaritza Nagusiak prestatu duen Euskararen Plan Estrategikoaren diseinuan parte hartu duten eragileak; Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzarekin lankidetza hitzarmenak dituzten erakundeak; udalen ordezkaritza bat, teknikari mailan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ehun gizarte eragile eta erakunderi baino gehiagori helarazi die parte hartzeko gonbitea. Alor askotako gizarte eragile eta erakundeak dira (ekonomia, kirola, euskalgintza, komunikazioa, enpresak, kultura, e.a.).