Agenda

Albisteak

Konstantzako Unibertsitateko ikasleek Euskal Herria bisitatuko dute

2013-03-20 Maiatzaren 15etik 20ra arte Konstantzako Unibersitateko euskara eta euskal kulturako ikasleak Euskal Herrira etorriko dira bisita egitera. Enara Perez de Herediak, Etxepare Euskal Institutuko irakurlea Konstantzako unibertsitatean, bidai osoa antolatu du ikasleek hilabete hauetan ikasitakoa praktikan jartzeko.

konst (more…)

«Alén da fronteira. sete poetas vascos» poesia liburuak, Lois Fobío saria jaso du

2013-03-20 Kalandraka argitaletxeko Faktoria K zigilupean publikatutako «Alén da fronteira. Sete poetas vascos» poesia liburuak irabazi berri du Asociación Galega de Editores elkarteak itzulpengintzan urteoro eman ohi duen 2012ko Lois Tobio saria.

alen2 (more…)

Bernardo Atxaga: “aspaldi nintzen nire bizitza errepasatzeko gogoz”

2013-03-19 “Inor ez da idazle lanetan hasten esker ona eta opariak jasoko dituela pentsatzen” esan du gaur Bernardo Atxagak, Obabakoak idatzi zuenetik 25 urte joan direnean bere lanaren omenez bihartik aurrera eta apirilaren 7ra bitartean Madrilen burutuko den programa zabalaren aurkezpenean. Bere sentimentuetaz gehiegi hitz egin nahi ez zuen arren, bi aipatu ditu: esker ona eta miresmena.

prentsaurrekoa 2

(more…)

Korrika Berlingo East Side Galleryn

2013-03-19 Martxoaren 23an Korrika antolatu da Berlingo East Side Gallery-n. Hitzordua, goizeko 12:00etan izango da Ostbahnhofen hasi eta Kreuzberg auzoan bukatuko da, Schlesisches Tor inguruan. Berlinen euskara ikasten duten ikasleek (unibertsitatean zein euskal etxeko klaseetan) zein euskal kultura zabaltzen lagundu duten alemaniarrek, euskal etxeko kideekin batera parte hartuko dute.  Ondoren bazkaria egongo da gerturatzen diren guztientzat.

Uni_Leipzig6 (more…)

Korrikak New Yorkeko Central Park zeharkatu du

2013-03-18 Eguraldi kaskarrari umorez eta ilusioz aurre eginez New Yorkeko euskaldunek Central Parkeraino eraman zuten atzo Korrika eta euskararen aldeko aldarria: “Alkate, entzun! New York euskaldun!”. Sustatu.com-en bitartez heldu zaizkigun irudietan ikusi eta entzun besterik ez dago. New Yorken ere euskararen alde!!!

YouTube Preview Image