Bilbao, 1848-06-05 - Arrasate, 1917-01-25. Ramón Adán de Yarza geologo handi bat izan zen, zalantzarik gabe aldi guztietako -euskal geografiaren esparruan- hoberenetariko bat.
Gainera, XIX. mendeko petrografo garrantzitsuenetariko bat lez aintzat hartua izan zen, Eduard Suess (1813-1914) eta Perre Feuille bezalako geologo ospetsuengatik gorazartua izanez. Tamalez, bere izena, oraindik ere, bere bizitza eta lana hedatzeko -batez ere Jacinto Gomez Tejedorrek- egindako ahaleginak izan arren, nahikoa ezezaguna da.