Auñamendi Eusko Entziklopedia
Fondo Bernardo Estornés Lasa

Buscador

Home > Auñamendi > Jose Arana Ikastola

Jose Arana Ikastola

Eskoriatza


toolbox

  • editions:
    • 2013
  • other languages:
    • ver en castellano
  • escuchar
  • share

Eskoriatzako Jose Arana Ikastola, 1970ean sortu zen, herriko hainbat euskaltzaleen ekimenez, enparantzako gela batean, bere sorreran titularitatea Elizarena izan zen. 1974an Kooperatiba bihurtu zen, Ikastolako Ikasleen Gurasoen Irakaskuntza Kooperatiba. 1981ean ALMENEN babespean jarri zuen bere titulartasuna, Eskolaurrea bakarrik ezin zuelako izan. 1991ean ALMENekin bat egin zuen.

2000. urtean hausnartze eta adoste prozesu baten ondoren, Eskoriatzako Almen Ikastola eta Arrasateko San Frantzisko Xabier Ikastolak, San Viator Ikastolak eta Umezaintzak bigarren mailako Arizmendi Kooperatiba eratu zuten, 2003.urteaz geroztik juridikoki hezkuntza-enpresa bakar moduan dihardu.2003ko otsailean lau kooperatibetako Batzar Nagusiak desegin eta Arizmendi Lehen Mailako Kooperatiba bihurtu zen eta egungo Arizmendik hartu zuen lan guztien ardura.

Iturriak

  • AGIRRE, Paulo (2012). Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.
  • "Arizmendi Ikastola". Arrasateko Udala=Ayuntamiento de Arrasate [web]. [kontsulta data: 2012ko martxoaren 19an].

Joxe Garmendia Larrañaga
2013

Our Sponsors