Auñamendi Eusko Entziklopedia
Fondo Bernardo Estornés Lasa

Buscador

Home > Auñamendi > San Jose Ikastola

San Jose Ikastola

Mendaro


toolbox

  • editions:
    • 2013
  • other languages:
    • ver en castellano
  • escuchar
  • share

Mendaroko Ikastola, 1971an sortu zen herritar euskaltzaleen ekimenari esker. Aurreneko ikasleak, hasieran Elizaren babesean eta lekaimeen lokaletan hasi ziren eskola jasotzen. 1979an lekaimeen ikastetxea eta Ikastola elkartu egin ziren eta San Jose Ikastolak baimena ofiziala lortu zuen irakaskuntzarako.

1981ean, bertako gurasoek horrela erabakita San Jose Ikastola kooperatiba bihurtu zen. 1988-89 ikasturtean titularitate aldaketa ematen zen eta bazkideek Administrazioaren esku utzi zuten Ikastolaren jabegoa. Eusko Jaurlaritza, izango da aurrerantzean ikastetxe honen titular berria. Gaur egun Mendaroko eskolaren izena San Jose Ikastola LHI Ikastetxe Publikoa da.

Iturriak

  • AGIRRE, Paulo (2012) Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.

Joxe Garmendia Larrañaga
2013

Our Sponsors