Payday Loans

irratia.com 10 urtez

Written by ptx on 2010UTCk2010 Azaroak 1 – 12:54 pm -

2000. urteko azaroaren 1ean egin genuen gure lehen saioa. Irratia euskaraz Internet bidez, eta zuzenean. Lehen aldiz euskaraz, Euskal Herrian.


  • Ez zegoen euskarazko irratirik Internet bidez entzuterik.
  • Herrialdez, edo herri mugatik gaindi ez ziren entzuten ahal irrati libre eta euskaldunak.
  • Podcast saiorik ez zegoen sarean, iTunes ere ez zuen asmatu Steve Jobsek zuzendutako Apple faktorian.

Orain Euskal Herriko irrati gehienak entzun daitezke sarean, -azkenak izan dira irrati publikoak, baina hoiek ere hasi dira ez da gutxi-. Irrati libreak sarean kordinatzen dira Arrosaren bitartez, info7 bezalako irratia sortu da sarean bertan….

Mila esker, bide honetan lagun izan zaituztegun irrati, teknikari, musikari, lagun, elkarrizketatu, entzule eta gainerakoak…

irratia.com zaharra | Hasierako saioak eta html webgunea
irratia.com bloga | Bloga eta podcast aroa

Ttan Ttakun irratiarekin elkartasuna

2010UTCk2010 Irailak 16 – 9:11 pm

Guardia Zibilak, bere azken sarekadan Egiako gazte lokala prezintatu du. Eraberean, Ttan Ttakun irratira sartu, ordenadoreak eraman eta emisioa eten du. Adierazpen Askatasunaren alde. Ttan ttakun aurrera!

180. saioa: Delorean @ irratia.com

2010UTCk2010 Maiatzak 17 – 11:04 pm

Delorean taldeak Subiza diskoa plazaratu berri du, eta aspaldi honetan nazioartean jo eta bira dabiltza, batetik bestera. Ekhi Lopetegi, abeslari eta baxujolea gure artean izan da. Kantuen sorkuntza eta grabaketa ...

179. saioa: Joanes eta Apaolaza kronika grafiko batean

2010UTCk2010 Maiatzak 10 – 8:12 pm

Ihes Ederra liburuaren egileak, sortzaileak hurbildu dira Bilbo Hiria irratiko estudiora. Joanes Apaolaza sortu zuten egileak, Luther Blisset euskaldun bat, Baionatik Gasteizera edo Iruñeatik Bilbora joan etorrian dabilen grafitilari bat, ...

178. saioa: Iparraldea 21 ezagutzeko parada

2010UTCk2010 Apirilak 26 – 11:23 pm

Piperpolis eta irratia.com elkarrekin Kontrabajua antzezlaneko zati bat irakurri eta sintonia entzun da. Eta gure gaurko saioak bi sintonia izan ditu: irratia.com aurkezteko erabiltzen dugun Jimmy Arrabitena eta Piperpolis ezagutzera ...

177. saioa: EHZ, Heletan bigarrenez

2010UTCk2010 Apirilak 22 – 12:28 pm

Euskal Herria Zuzenean jaialdia aurten uztailaren 2tik 4ra izango dugu Heletan. Iaz lekuz aldatu zen EHZ, Xiberoko barnealdetik kostaldera hurbilduta baina guztiz barnealdea utzi gabe. Heletako hautua arrakastatsua suertatu zen ...

176. saioa: Egunkaria libre! eta Aiora Kintanarekin sorkuntzaz berbetan

2010UTCk2010 Apirilak 12 – 8:21 pm

Egunkaria libre! Sententzia plazaratu den egun berean egin dugu saioa. Eta zuzeneko konexioa egin dugu Martin Ugalde parkeko ekitaldiarekin. Gogoratu ditugu azken zazpi urteotan Egunkariaren alde egin ditugun saio, ...

175. saioa: Gaeltacht 2.0 #lnag10

2010UTCk2010 Martxoak 23 – 6:49 pm

Irlandar bat Euskal Herrian eta euskaldun bat Irlandan. Biak batu ditugu irratian. Irlandan eta Euskal Herrian entzun daitekeen podcast bat egin dugu. Munduan zabalduko dugun mezu bat. Gaelikoak kezkatzen gaituelako jarri ...

174. saioa: elkano browning cream eta irlandar doinuak

2010UTCk2010 Martxoak 15 – 11:14 pm

argazkia: amaury martinez Elkano Browning Cream taldea ezagutzen dugu aspalditik, baina beraiekin berba egiteko gogo itzela genuen gainera. Zuzenean ikusteko ere ez dugu aukera askorik izan orain arte. Bigarren lana ...

173. saioa: Ikusentzunezkoen koloretako iraultza

2010UTCk2010 Martxoak 8 – 10:40 pm

Argazkiak.org | webtv web telebista telebista Interneten | © cc-by-sa: gaztelumendi.org Ikusentzunezkoak eta sarea hartu ditugu hizpide. Telebista, bideoak, Internet, webtv... ohikoak bilakatzen ari zaizkigu. Testuingurura hurbiltzeko Bilbon burututako videoweb10 jardunaldia, ...

Astelehenero zuzenean

zuzenean entzunAstelehenero 18:00-19:00 (GMT+1) Bilbo Hiria irratian. Klik irudian zuzenean entzuteko.

Internet radio show irratia.com webcasts live every monday 18:00-19:00 (GMT+1) from Bilbo Hiria Basque radio station. Click here to listen to live stream.

Zuzeneko seinalea entzuteko sakatu hemen (128 Kbps stereo).

Bilatu hemen: