Debagoiena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Debagoiena

 Gipuzkoa
Gipuzkoa - Debagoienaren kokapena.gif
Azalera 342,73 km²
Biztanleria 61.842 (2010)
Dentsitatea 180,14 bizt / km²
Udalerriak Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola, Aramaio, Elgeta eta Leintz-Gatzaga
Herririk handiena Arrasate (22.872 biztanle)
www.debagoiena.com

Debagoiena edo Deba Garaia Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen eskualdea da, Euskadiko erdigune geografikoan kokatuta Bizkaia eta Arabarekin muga eginez. Izan ere, izaera mugalaria erakutsiz, zonaldeko 9 udalerrietatik 8 gipuzkoarrak dira eta 1 arabarra.

2010ean 61.842 biztanle zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Mugakideak

Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Debabarrena eskualde gipuzkoarra, hegoaldean Zuia-Gorbeialdea (Araba), ekialdean Urola Garaia (Gipuzkoa) eta mendebaldean Durangaldea (Bizkaia).

[aldatu] Udalerriak

[aldatu] Geografia

Debagoiena Antzuola hegoaldeko mendietatik ikusia. Atzealdean Udalatx, Anboto eta Debagoienaren eta Durangaldearen arteko muga osatzen duten mendiak ikus daitezke.

[aldatu] Orografia

Deba ibaiak zeharkatzen du eskualdea hegoaldetik iparraldera. Haran estuak daude ibaiaren bi aldeetan, Arrasate eta Oñatin izan ezik. Lurralde garaia da: herri guztiak itsas maila baino 200 m-tik gorako altueretan daude, 445 m-an Leintz-Gatzaga herria eta 700 m-an Arantzazu, Oñatiko auzoa. Aizkorri (1541 m) eta Udala (1092) mendialdeek mugatzen dute eskualdea hegoaldetik eta ekialdetik. Deba ibaiaren goi arroko adar nagusiak Aramaio eta Oñati ibaiak dira. Oñati ibaiak Arantzazu eta Urkulu erreken ura hartzen du.

Debagoienak naturgune erakargarriak ditu, hala nola Aizkorriko Natur Parkea eta Aretxabaletan dagoen Urkulu urtegiko inguruak (Orkatzategi, Aitzorrotz eta Kurtzebarri mendiak).

Udalaitz mendiak Arrasate eta Elorrio (Bizkaia) banatzen du eta Anboto mendia eta Urkiolako Parke Naturaletik gertu dago.

Aloñako mendilerroa ere aipagarria da, Oñati aldean dagoena.

Elgeta aldean, Intxorta mendiak azpimarratuko dugu batik bat bere ezaugarri historikoengatik. Izan ere, Espainiako Guda Zibilean garrantzi handiko gertaerak jazo ziren bertan.

[aldatu] Klima

Tenperatura epela izaten da, urtean zehar gorabehera handirik gabe (8-9 Â°C neguan eta 19-20 Â°C udan). Euria: 1.500 mm urtean, batez beste. Goialdea ibarra baino euritsuagoa da.

[aldatu] Historia

Debagoiena karistiarren lurraldea izan zela dirudi K. a. I. mendean. Baieztapen hori egiteko dagoen lekukotasun nagusia hizkuntza da: egun bizkaieraz mintzo diren lurraldeetako biztanleak karistiarrak bide ziren eta, aldiz, gipuzkeraz mintzo diren lurraldeetakoak barduliarrak. Deba Garaiko eskualde naturalak Aramaio, Arabako herria, ere hartzen zuen bere baitan (Aramaio Bizkaikoa izan zen 1489 arte). Arrasate izan zen herri nagusia Erdi Aroan.

XVI. mendetik aurrera Bergarak eta Oñatik garrantzi handia hartu zuten kulturari dagokionez. Oñati ez zen Gipuzkoako herri izan 1845 arte.

Arrasate langile herri garrantzitsua izan da, XX. mende hasieratik aurrera.

[aldatu] Biztanleria

XIX. mende bukaeran hasi zen, industrializazioari esker, Deba Garaiko biztanle kopurua handitzen, baina hazkunde hori ez zen XX. mendearen erdialdera baizik nabarmenduko. Leintz-Gatzaga (207 biztanle; 503 biztanle 1900. urtean) da lehen baino biztanle gehiago ez duen herri bakarra. Arrasate da eskualdeko herririk jendetsuena. Eremurik zabalena, ordea, Bergarak du alde handiz.

[aldatu] Ekonomia

Arrasateko Unión Cerrajera, gaur egun.

Nekazaritzak ez du garrantzi handirik. Nekazaritza baserriko ustiakuntzari lotua dago eta asko murriztu dira baserriak azkenaldi honetan. Basoek, larreek eta zelaiek hartzen dute eremu osoko alderik handiena. Basoen ustiakuntza gero eta garrantzi handiagoa ari da hartzen. Tradizio industrialari eutsi dio erabat Debagoienak azken urteotan. Burdingintzak garrantzi handia izan du Debagoienan aspaldidanik. XX. mendearen hasieran Bergarako Labe Garaiak eta Arrasateko Unión Cerrajera ziren eskualde honetako lantegi nagusiak eta haren inguruan antolatu zen Deba Garaiko industria. 1960. urteetatik aurrera, Arrasaten sortu ziren kooperatiben mugimenduak oso garrantzi handia hartu zuen eta egun kooperatibak, beren industria, finantza eta lanbide prestakuntzarako erakundeak nagusi dira ezbairik gabe eskualdean. Zerbitzuetan industrian baino langile gutxiagok dihardu. Kultura eta administrazioari dagokionez, Bergara da herri nagusia (epaitegia eta unibertsitatea). 1996an 2.833.000 pezetakoa izan zen biztanleko eskualdearen Barne Produktu Gordina (BPG). EAEko indize bateratzailea 100 eta Gipuzkoakoa 102 izanik, 124an zegoen Deba Garaikoa. Antzuolak zuen, 155eko indizearekin, posturik onena. Eskualdearen balio erantsiaren % 65 industriatik zetorren, Gipuzkoako batez bestekoa baino 38 puntu gorago. Leintz-Gatzagan izan ezik, eskualdeko gainerako udalerri guztietan industria zen jarduera nagusia, eta kasu guztietan % 60tik gorakoa zen industriak balio erantsiari egiten zion ekarpena. Horren ordainetan, lehen sektoreak oso presentzia urria du eskualdean, Leintz-Gatzagan izan ezik, eta zerbitzuek duten garrantzia ere (balio erantsiaren % 31), Gipuzkoako batez bestekoaren oso azpitik dago. Nolanahi ere, egitura ekonomiko horrek izugarrizko garapena bermatu du eskualdean azken urteetan, eta 2000. urtean Debagoiena zen, Gasteizekin batera, langabezia tasa txikiena zeukan EAEko eskualdea, % 8,6koa baino ez zen eta. Aldiz, EAEko okupazio tasarik handiena duela Debagoienak (% 62), eta erabateko enplegu mailara heldu dela ere esan daiteke, % 8,6 hori langabezia teknikotzat harturik. Zerbitzuen alorrean ere izan dira, ordea, berrikuntza nabarmenak azken urteotan Debagoienan. Aipagarria da Arrasate Unibertsitate pribatuaren sorrera. Arrasaten, Eskoriatzan eta Oñatin kokatu ditu bere fakultate eta eskolak kooperatibek eragindako unibertsitate horrek. Beste alde batetik, eskualdeko hainbat herritan turismoari lotutako jarduerak ere lantzen hasi dira azkenaldian. Besteak beste, gatzagintzaren tradizioa berreskuratu nahi duen Gatzaren Museoa ireki dute Leintz-Gatzagan.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Euskara

Eskualdeko berezko euskalkia Mendebaldeko euskara edo bizkaiera da. Halaber, hizkuntzaren erabilera mailak probintzia osoko altuenetakoak dira bertan, bereziki Oñati, Aramaio, Antzuola, Elgeta eta Bergaran.

Euskararen berreskuratzeari eta sustapenari lotutako ekimenetan aitzindari izan da alor askotan Debagoiena. 1996ko datuek adierazten dutenez, urte horretan biztanleen erdia baino gehiago euskalduna zen: 39.947 euskaldun zeuden eskualdean, 8.067 ia euskaldun eta 14.502 erdaldun. Aipatzekoa da euskara ez zekitenen erdia baino gehiago Arrasaten bizi zela.

Hiru ikastola ("Arizmendi" Aretxabaletan, "Aranzadi" Bergaran eta "Txantxiku" Oñatin), eta hirunabertso-eskola (Arrasate, Eskoriatzan eta Aretxabaletan) eta hainbat euskaltegi ditugu.

[aldatu] Monumentuak

Bertan ditugu Gipuzkoako hiribildu monumentalen arteko bi aipagarrienetakoak -Bergara eta Oñati, azken honetatik hurbil dago Arantzazuko santutegia-, baita Arrasaten kokatzen den euskal kooperatibismoaren sorlekua ere; bertako Erdi Aroko herrigune historikoak jatorrizko elementu asko ditu oraindik.

[aldatu] Jaiak

Ospakizun ezagunen artean Antzuolako Mairuaren Alardea edo Oñatiko Corpus Christi prozesioa eta Artzain txakurren nazioarteko lehiaketa aipa ditzakegu.

[aldatu] Gastronomia

Gastronomiari dagokionez, Bergarako gozokiak izan litezke eskualdea atseginez gogoratzeko aitzakia bikaina.

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Zerbitzuak

[aldatu] Osasungintza

Eskualdean bi erietxe nagusi daude: alde batetik Debagoieneko Ospitalea, gaixotasun orokorretaz arduratzen den zentro publikoa Osakidetzaren barrukoa, eta bestetik Aita Menni Ospitalea, psikiatria eta neurologia arloko zentro pribatu beteranoa dena.

[aldatu] Ikasketak

1997tik, goi-mailako ikasketak egiteko aukera dago eskualdean, Mondragon Unibertsitatean, Arrasateko zentro pribatuan.

Antzinean, Oñatiko Unibertsitatea martxan egon zen XVI. mendetik XX.era arte.

[aldatu] Debagoiendar ospetsuak

Sakontzeko, irakurri: Debagoiendar ospetsuen zerrenda

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak