Joxe Lizaso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Joxe Lizaso (Azpeitia, Gipuzkoa, 1927 - 2009ko apirilaren 1a) bertsolaria izan zen. Azpeitian jaio eta Saraberri baserrian hazi zen, Txapel, Zepai eta Iturzaeta bertsolarien auzo berean. Sebastian Lizaso bertsolariaren aita eta Beñat Lizasoren aitona. Hamazazpi urte zituela hasi zen bertso kantari. Landeta auzoan taberna zuen, eta haren inguruan sortu zen Azpeitiko bertsolari talde garrantzitsu bat, Agirrek, Lazkanok eta abarrek osatzen zutena. Lagun izan zituen Uztapide, Basarri, Xalbador, Mattin eta Ernani Txikia. Lehenengo aldiz bertsotan Santa Engrazin egin zuen, Irunen[1]. Lizasoren bertsogintza erraza eta azkarra da, landugabea. Hizkera egokia erabiltzen du eta umorez jantzia.

[aldatu] Erreferentziak


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.