Azpeitia
Azpeitia |
||
---|---|---|
![]() |
||
|
||
Izen ofiziala | Azpeitia | |
Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Urola Erdia |
|
Alkatea | Eneko Etxeberria (Bildu) | |
Herritarra | azpeitiar | |
Koordenatuak | 43°10′55″N 2°15′55″W / 43.18194°N 2.26528°WKoordenatuak: 43°10′55″N 2°15′55″W / 43.18194°N 2.26528°W | |
Eremua | 69,39 km2 | |
Distantzia | 41 km Donostiara | |
Posta kodea | 20.730 |
|
Biztanleria | 14.351 bizt. (2011) | |
Dentsitatea | 206,82 bizt./km² | |
Sorrera | 1310 | |
http://www.azpeitia.net |
Azpeitia Gipuzkoako erdialdeko udalerria da, Urola Erdia eskualdean. 70,4 km² ditu, eta 2008an 14.157 biztanle zituen.
San Ignazio Loiolakoa Azpeitiko Loiola auzoan jaio zen. Hantxe dago Loiolako Santutegia, XVII. mendean Ignazioren omenez eraikitako barroko estiloko basilika.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Azpeitia izena, dirudienez, honela osatu zen: haitz + behe + ti. Hau da, jatorriz «haitzaren behealdean dagoen tokia» esan nahi du segur aski.[1]
Azpeitia izenaren bukaerako –a artikulua da. Hortaz, udalerriaren izen osoa erabiltzean honakoa da bidea: Azpeitia, Azpeitiarekin, Azpeitian...; baina Azpeitiko, Azpeititik, Azpeitira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Azpeiti maitea, Azpeiti osoan, Gure Azpeiti hau...[2]
[aldatu] Geografia
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Zestoa; ipar-mendebaldean Deba; mendebaldean Azkoitia; hego-mendebaldean Zumarraga; hegoaldean Ezkio-Itsaso eta Beasain; eta ekialdean Errezil eta Beizama mugakide ditu.
[aldatu] Auzoak
Herriguneaz gain Azpeitiak hainbat auzo ditu eta horietako hiruk dute estatistiketan izaera ofiziala:
Horietaz gain badira beste auzo hauek:
[aldatu] Urtegia
Herrian Ibai-Eder urtegia dago, eskualdeko ur horniduraren bide nagusia dena.
[aldatu] Demografia
Biztanleriaren bilakaera |
---|
![]() |
[aldatu] Politika
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Eneko Etxeberria hautatu zuten alkate.
2011ko maiatzaren 22 |
||||
Alderdia | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Bildu |
|
|
||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
Hamaikabat (H1!) |
|
|
||
Aralar |
|
|
||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
[aldatu] Euskara
Azpeitian gipuzkeraz hitz egiten da; eta, euskalki horren barruan, Urolaldeko hizkeran.
2001eko datuen arabera, azpeitiarren %87,8 euskaldunak dira, %7 ia-euskaldunak, eta %5,3 erdaldunak. Datu hauek nahiko egonkor mantendu dira 1986. urtetik, euskaldunen eta ia-euskaldunen igoera txiki batekin eta erdaldunen jaitsiera txikiarekin.[3]
[aldatu] Ondasun nabarmenak

- Loiolako Santutegia: Ignazio Loiolakoaren basilika da.
- Madalena baseliza
- Olatzeko Andre Mariaren baseliza
- Antxieta jauregia
- Enparan dorretxea
- Larrañaga baserria
[aldatu] Azpeitiar ospetsuak
- Joanes Antxieta (1462 - 1523), musikagilea.
- Ignazio Loiolakoa (1491 - 1556), Jesusen Konpainiaren sortzailea.
- Joanes Antxeta (1540 inguru – 1588) eskultorea.
- Inazio Ibero (1684 - 1766), arkitektoa.
- Frantzisko Ibero (1724 - 1795), arkitektoa.
- Karmelo Etxegarai (1865 -1920 ), idazlea.
- Jose Aranburu Keixeta (1881 - 1962), aizkolaria.
- Ignazio Orbegozo Arria I.a, aizkolaria.
- Joxe Agirre (1929 - ), bertsolaria.
- Julian Eizmendi, EAJko politikaria. Azpeitiako alkate-ohia.
- Joxe Urbieta Takolo (1941-2000), mendizalea eta alpinista.
- Jose Ignazio Orbegozo Arria II.a (1945 - ), aizkolaria.
- Juan Antonio Larrañaga (1958 - ), futbolaria.
- Tomas Orbegozo (1959 - ), futbolaria.
- Josu Bereziartua (1960 - ), alpinista eta mendizalea.
- Pako Aristi (1963 - ), idazlea.
- Xabier Euzkitze (1966 - ), bertsolari ohi eta kazetaria.
- Fernando Morillo (1974 - ), idazlea.
- Mikel Aranburu (1979 - ), futbolaria.
- Mikel Labaka (1980 - ), futbolaria.
- Inaxio Uria Mendizabal, enpresaria. ETAk erahila 2008ko Abenduan.
[aldatu] Iruditegia
[aldatu] Hiri senidetuak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Robert LAWRENCE TRASK: The history of Basque, Routledge, 1997. Ikus 337. orrialdea.
- ↑ Euskaltzaindia: 140. araua: Gipuzkoako herri izendegia.
- ↑ Euskararen Datu Basea
[aldatu] Kanpo loturak
- Azpeitiko Udala
- Euskal Herriko Tren Museoa
- Uztarria, Azpeitiko ataiye. Azpeitiko kulturari buruzko webgunea.
![]() |
Azpeitiko auzoak | ![]() |
---|---|---|
Aratz-Erreka • Azpeiti herrigunea • Eizagirre • Elosiaga • Izarraitz • Odria • Oñatz • Loiola • Nuarbe • Urrestilla |
|
|