Lance Armstrong

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lance Armstrong
Lance Armstrong
Informazio pertsonala
Izena Lance Armstrong
Jaiotza izena Lance Edward Gunderson
Jaiotza data 1971ko irailaren 18a (40 urte)
Jaiotza herria Austin, Texas
Jaiotza herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Altuera 1,77 m
Pisua 71 kg
Kirol informazioa
Modalitatea Errepidea
Profesional taldea(k)
1992-1996
1997
1998-2004
2005
2009
2010
Motorola
Cofidis
US Postal
Discovery Channel
Team Astaná
Team RadioShack

Lance Armstrong —jaiotza izena: Lance Edward Gunderson— (Austin, Texas, Ameriketako Estatu Batuak, 1971ko irailaren 18a) txirrindulari profesional ohia da. Historiako txirrindulari onenetarikotzat hartzen dute askok, Frantziako Tourra zazpi aldiz jarraian irabazi baitzuen (1999-2005).

1993. urtean, txirrindularitzako munduko txapelketa irabazi zuen. Hiru urte beranduago, 1996an, barrabiletako minbizi bat aurkitu zioten Galiziako itzulian lehian ari zenean, burura eta gorputzeko beste hainbat tokitara zabalduta zegoena. Hurrengo bi urteetan, kimioterapia tratamendu gogorrak jasan behar izan zituen, azkenik sendatu zen arte. 1998 aldean itzuli zen txirrindularitzara, Paris-Niza lasterketan. Urte horretan laugarren postua lortu zuen Espainiako Vueltan eta horrez gain laugarren izan zen munduko txapelketan.

Armstrong L'Alpe d'Huez igotzen

1999. urtean, bere zuzendari Johan Bruyneelek Frantziako Tourran lehiatzeko konbentzitu zuen, eta han Armstrong garaile izan zen, sailkapen nagusian bere arerioak erraz gaindituta. Handik aurrera, pixkanaka bere zerbitzurako geroz eta talde lehiakorragoa antolatzen joan zen. Hala, bada, 2003. urteko mendeurreneko Tourrera faborito nagusitzat iritsi zen, aurreko edizioetan irabazi ostean. Urte hartan, bosgarrenez jarraian, Tourreko sailkapen nagusiko garaipena lortu zuen, Miguel Indurainen marka berdinduta. Horrez gain, hurrengo bi urteetako tourretan ere gailendu zen, eta ondoren erretiroa hartu zuen txirrindulari lanbidetik.

2008ko irailaren 8an iragarri zuen hurrengo denboraldian txirrindularitza profesionalera itzuliko zela, minbiziaren aurkako bere fundazioari bultzada emateko eta beste Frantziako Tour bat irabazteko asmoz.[1] Itzulerako lehenengo denboraldi hartan, Frantziako Tourrean hirugarren bukatzea lortu zuen. Hurrengo denboraldirako, Astana taldea uztea erabaki zuen, eta RadioShack konpainiarekin batera Team RadioShack txirrindulari talde berria sortu.[2] Aspalditik Lanceren txirrindularitzako zuzendaria zen Johan Bruyneel ere batu zitzaion talde horri, geroago.[3] 2010eko Tourrean 23. postuan amaitu zuen.

Bere azken lasterketa profesionala, AEBetatik kanpo, 2011ko Tour Down Under izan zen, urtarrilaren 18 eta 23aren artean Australian jokatu zena.[4]

Armstrong bere itzuleraren ondoren


[aldatu] Ekimen nabarmenetan lortutako emaitzak

1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010
Frantziako Tourra Err. Err. Err. Err. - - 1. 1. 1. 1. 1. 1. 1. - - - 3. 23.
Italiako Giroa - - - - - - - - - - - - - - - - 12. -
Espainiako Vuelta - - - - - 4. - - - - - - - - - - - -
Errepideko Munduko Txapelketa MaillotMundial.PNG 1. - - - - - - - - - - - - - - - - -

-: ez zuen parte hartu
Err.: ez zuen proba amaitu


Aurrekoa
Marco Pantani
Frantziako Tourraren irabazlea
1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004 eta 2005
Ondorengoa
Óscar Pereiro

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak