Morga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Morga

 Bizkaia
Morgako udaletxea.
Morgako udaletxea.
Morgako bandera

Morgako armarria

Izen ofiziala Morga
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Busturialdea
Alkatea Iñaki Uribe Madariaga EAJ
Herritarra morgatar
Koordenatuak 43°18′00″N 2°45′0″W / 43.3°N 2.75°W / 43.3; -2.75Koordenatuak: 43°18′00″N 2°45′0″W / 43.3°N 2.75°W / 43.3; -2.75

Bizkaia municipalities Morga.PNG

Eremua 17,6 km2
Posta kodea 48115
Biztanleria 406 bizt. (2012)
Dentsitatea 23,07 bizt./km²
www.morgakoudala.com http://www.morgakoudala.com/morgaeuzkera.html www.morgakoudala.com

Morga Bizkaiko udalerria da. Gernika-Bermeoko eskualdean kokaturiko herri honek 406 biztanle zituen 2012ko erroldaren arabera.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Morga Bizkaia erdigunean kokatzen da, Mungia eta Gernika bitartean, eta Gernika eta Plentziako itsasadar arroak banatzen dute. Antzinako kostaldeko Donejakue bidearen igarobidea. Morgako mendi garrantzitsuenen artean Bizkargi (562 m) "Bizkaiko Bihotza" izenaz ere ezaguna, Mendigana (274 m) eta Urkulu (370 m) daude. Bizkargi mendiaren gainetik eta Altamirako tontorretatik bailararen ikuspegi bikainaz gozatzen da.

Morgako herri mugakideak honakoak dira: Errigoiti eta Arrieta iparraldean, Zornotza eta Larrabetzu hegoaldean, Errigoiti eta Muxika ekialdean, eta Gamiz-Fika eta Fruiz mendebaldean.

[aldatu] Baserria

Morgako jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da beti, eta horren adierazgarri herrian dauden baserriak dira. Baserriak normalean auzo txikiak osatuz batzen dira, eta tipologia eta garai desberdinetakoak dira. Morgak dituen baserririk zaharrenak XVI. mendekoak dira, esaterako, Leixarta, Barrengoetxe eta Lekezorrotze. Ondorengo mendekoak, XVII. mendekoak alegia, Beiti, Andresene eta Errementariko baserriak dira. XVIII. mendeko baserrietatik 1865. urteko Izolaga baserria da garrantzitsuena, Morgako Oñarte auzoan kokatua.

Paisaia landa-guneez, ongi errotutako historia duten baserri eta auzotegiez beterik dago. Urteen igarotzeak eta bizimoduaren aldaketak oreka ez dute aldatu, bisitarientzat oso erakargarria da.

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Urtea 1857 1877 1887 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1991 2001 2006
Biztanleak 579 665 653 759 752 805 802 851 842 665 467 378 347 406 404

[aldatu] Ondarea

Herri txikia izan arren, Morgak hainbat eliza eta baseliza ditu. Nagusiena Martin Deunaren Eliza da. Horrez gain, aipagarri dira Kristo Gurutzatuaren kapera, Gerekizko Esteban Deunaren baseliza, Andra Mariren baseliza, Mikel Deunaren baseliza, Tomas Deunaren baseliza, Juan Bautista Deunaren baseliza eta Santa Krutz baseliza.

[aldatu] Martin Deunaren eliza

Morgako parrokia nagusia da. X. mendean eraikia eta 1580. urtean berreraikia izan zen, Isasitarren palaziotik ateratako materialekin. 1804an Sakristia altxatu zen eta hamarkada batzuk geroago, 1853an gangak.

Nabe errenazentista eta arkupean dauden Pedro Deuna eta Pablo Deunaren eskulturak XVI. mendearen azken aldikoak dira. Elizaren aurrealdean hiru erretaula daude, bata aldarearen ondoan eta beste biak arku-triunfalaren bi alboetan. Erretaula nagusiak, estilo errenazentistakoa, Martin de Tours santuaren bizitza kontatzen du, eta alboetako erretauletan Santiago Matamoros eta Karmengo Amabirgina ageri dira.

[aldatu] Zorrotza jauregia

Zorrotza jauregia Morgakoene auzoan kokatzen da. Landa jauregia da, eta horregatik jauregiaren eta baserriaren arteko nahastea da. Harresi batez ingurutua, jauregiaren iparraldean erdi-puntuko portada dauka. Horrez gain, arkupearen zoruan, irudi eskematikoak dituzten harlausa handiak daude. Arku bien banaketa gertatzen den zutabearen gainean, Zorrotza familiaren armarria ageri da, fatxadaren apaingarri.

[aldatu] Hauteskundeak

Morgako alkatea EAJ alderdiko Iñaki Uribe Madariaga da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegotziak Eusko Alderdi Jeltzalekoak dira. Hauteskunde haietan, EAJk botoen %95,07 lortu zuen, guztira 193 bozka. PPk botoen %1,48, 3 boto, lortu zuen. Boto zuriak, 5 izan ziren (%1,9) eta 60 baliogabe izan ziren.

Morgako Udala
Alderdia Botoak Zinegotziak
EAJ 193 7
PP 3 0

[aldatu] Garraiobide eta azpiegiturak

Morga Muxika eta Mungia arteko BI-2713 errepideak zeharkatzen du. Hauxe da herriko errepide nagusia. Horrez gain, Bizkaibuseko Gernika-Mungia A3519 lineak geltokia dauka udalerriko Andra Mari auzoan. Autobusak bi ordu eta erdian behin igarotzen dira herritik. Goizeko zazpietatik gaueko bederatziak edo hamarrak arte, egunaren arabera.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Morga
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa