Ibarrangelu

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ibarrangelu

BizkaiaBizkaia
Ibarrangelu
Lagako hondartza.
Ibarrangeluko bandera Ibarrangeluko armarria
Izen ofiziala Ibarrangelu
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Gernika-Bermeo
Alkatea Jesús María Ziluaga Acebo (AR)
Herritarra ibarrangelutar
Koordenatuak 43°23′29″N 2°37′49″W / 43.39139, -2.63028 (Ibarrangelu)Erioll world.svg Koordenatuak: 43°23′29″N 2°37′49″W / 43.39139, -2.63028 (Ibarrangelu)

Bizkaia municipalities Ibarrangelu.PNG

Eremua 15.6 km2
Garaiera 80 m.
Distantzia 44 km Bilbora
Euskaldunak  %85,69 (2001)
Postakodea 48311
Biztanleria 611 bizt (2008)
Dentsitatea 36,53 bizt/km²

Ibarrangelu Bizkaiko Gernika-Bermeo eskualdeko udalerria da. Oka ibaiaren ekialdean dago. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaran arabera 611 biztanle zituen. Laga eta Laidako hondartzak udalerri honetan daude.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta klima

Iparraldean Elantxobeko udalerriarekin egiten du muga, mendebaldean Oka ibaiarekin, ekialdean Eako udalerriarekin, eta hegoaldean Gautegiz-Arteaga eta Ereñoko udalerriekin. Udalerri hau Urdaibaiko biosferaren erretserbaren barnean dago, Arbolizeko auzoa izan ezik.

Herriaren erditik hiru kilometrora dago Lagako hondartza, eta zazpi kilometrora Laidakoa. Ibinagako auzoan, Elantxobera doan errepidetik behera harrizko hondartza bat topa dezakegu, Ibinagako Lapatza deritzona.

[aldatu] Klima

Ibarrangeluko klima ozeaniko hezea da, korrente bero baten eraginarekin, eta urte osoan zehar tenperatura lasaiekin. Ipar eta Iparmendebaldeko haizeak ohikoak dira urte osoan zehar. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Itsasoko haizeek tenperaturan eragina dute urte osoan, eta barrukaldeko beroak nekez iristen dira itsasaldera udan.

[aldatu] Auzoak

Herriko gune nagusia Elexaldeko eta Ibinagako auzoak biltzen dituen haranean dago, bertan udaletxea, San Andres eliza eta herriaren zerbitzu nagusiak biltzen dira. Lagako hondartzara doan ibaiak eta errepideak bitan banatzen dute harana.

Banandutako auzo ugari dago Akorda, Merru, Lastarri eta Gendika esaterako. Horietatik garrantzitsuena Akordako auzoa da, guztira 81 biztanle bizi dira bertan.

[aldatu] Auzo guztiak

Arboliz, Akorda, Antzora, Andikone,Durukiz, Elexalde, Gametxo, Gendika, Ibaeta, Bolueta, Iturriotz, Tremoia, Iruskieta, Garteiz, Allike, Ibinaga, Laga, Laida, Lastarri eta Merru.

[aldatu] Historia

San Andres eliza

Ibarrangeluko elizatearen sorrera ez dago argi Bizkaiko hainbat elizaterekin gertatu bezala. 1334. urteko uztailaren 4ean, Haroko Maria Lopezek, Bizkaiko andreak, Arteaga eta Zubietako jaunei, Lekeitioko Andra Mari eliza, Arbatzegiko San Vizente elizagatik trukatu zuen. Une hartatik aurrera, Lekeitioko jaun hauei hamarrenak ordaindu behar izan zizkietelarik.

1524ean Elantxobeko gunearen herritzea hasi zuten Ibarrangeluko biztanleek. 1547. urtean gatazka sortu zen Ibarrangelu eta Bermeoko arrantzaleen artean, bi baleen arrantzaren ondorioz. Ibarrangeluko arrantzaleek arrantzatu zituzten arren, Bermeoko arrantzaleek lapurtu zizkieten. 1624ko apirilaren 17an, Bizkaiko aldundiak, herbereharren erasoen beldurrez, Bizkaiko itsasaldea babesteko agindua eman zuen. Horretarako, kapitainak izendatu zituzten itsasaldeko herri guztietan. Ibarrangeluren kasuan Juan Urtiz Mendoza izendatu zuten kapitan, Muruetako jauna zena. Ibarrangelurekin batera, Gautegiz Arteaga, Akorda, Elantxobe eta Legendika kapitaina ere bazelarik.

Nekazaritzarekin egon da beti loturik herriaren historioa. San Andreseko elizaren inguruan eraikitako herrixkak, 1.400 biztanle izatera heldu zen. Dena dela, iraultza industriala garatuaz batera, herriko biztanle askok, hiri handietara jo zuten, etorkizun hobe baten bila. Hasieran migrazio hauek Gernikara bideratu ziren, izan ere, Ibarrangelu Gernikatik hamalau kilometrora baino ez dago. XX. mendeak aurrera egin ahala ordea migrazio jarioak Bilbo eta inguruko herrietara bideratu ziren.

1858. urtean, Ibarrangeluren auzo izandako Elantxobe herritik banandu zen, udalerri independente bihurtuz. Horrela, arrantza herriaren iharduera ekonomiko nagusi izateari utzi zion. Ia 150 urtez banandurik egon arren, bi herrien arteko lotura oraindik oso handia da.

[aldatu] Azken urteak

Azken hamabost urteetan biztanleria gorantz joan da pixkanaka, eta etxebizitza ugari eraiki da, gehienak, udarako bigarren etxebizitzak direlarik. Dena dela, Bizkaiko Foru Aldundia eta BBKk Bizkaia mailan gazteentzako etxebizitzak eraikitzeko planaren barnean, hogei etxebizitza eraikiko dira herrian. Horrek biztanle gehiagoren erroldatzea eragin du.

Horrez gain, zerbitzu eta azpiegitura berriek herritarren bizimodua hobetu dute. Adibidez, 1990. hamarkada bukaeran eraiki ziren espaloiek, edota 2007. urterako eraikiko den pilotaleku estali berriak. Horrez gain, 2003. urtetik aurrera herriko ur zikinak ez dira itsasora isurtzen, Aldundiak diruz lagunduriko araztegi bat inauguratu ostean.

Gaur egun, sektore ekonomiko berriak sustatzen ari dira, nekazalturismoa esaterako. Horretan dihardute Arboliz eta Gametxoko auzoetan bi hostal txikik.

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Biztanleriaren bilakaera
Errolda
urtea
Biztanleria

1857 1.066
1860 1.269
1877 1.220
1887 1.386
1897 1.423
1900 1.360
1910 1.337
1920 1.409
1930 1.315
1940 1.323
1950 1.203
1960 1.011
1970 868
1981 499
1986 551
1991 506
1996 525
2001 538

XX. mende hasierara arte Ibarrangelu Bizkaiko herri nahiko garrantzitsua izan zen, itsasaldeko portu nagusienen artean aurkitzen zelarik (gaur egun herri independente den Elantxobe herriaren zati zenean. XX. mendearen hasieran, herriak 1.400 bat biztanle zeuzkan, baina industria iraultzak eragindako migrazioek, erdira murriztu zuten kopuru hori.

Biztanleria mende osoan zehar egon zen beheranzko norabidean, hala ere, beheranzko joera gerra zibilaren ostean nabarmendu zen gehienbat. Punturik baxuena 1981. urtean lortu zen, urte hartan herrian 499 biztanle baino ez zeuden erroldaturik, mende hasieran baino %60 gutxiago. Ordutik biztanleria igotzen joan da urtetik urtera, horrela, gaur egun 570 biztanle daude.

Gaur egun familiek mende hasieran baino kide gutxiago dituzte, horrela, nahiz eta 1900ean baino etxebizitza kopuru askoz handiagoa egon, biztanleria erdira murriztu da. Horrez gain, etxebizitza asko udan bakarrik erabiltzen dira, izan ere, udan zehar herriko biztanleria hirukoiztu egiten da, Bizkaiko itsasaldeko herri askotan gertatzen den bezala. Horrek zerbitzuetan arazoak sortzen ditu, izan ere, normalean neguan bizi izaten den biztanleriari egokiturik egon ohi dira.

Biztanleriaren egiturari dagokionez, adin nagusiko biztanleria da nagusi, zahartze prozesua nahiko nabarmena izan delarik. Aintzina umez beterik zegoen eskola, gaur egun hutsik dago. Azken urteetan dena den, Kultur Etxe bat egokitu da bertan eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin KZgune bat, teknologia berriak herri txikietara ekartzeko asmoarekin.

Azken urteetan eraikuntzak garrantzia hartu du herrian, hainbat txalet eta etxebizitza eraiki dira, gehienbat udarako etxebizitzak. Baina baita babes-ofizialeko etxebizitzak ere.

[aldatu] Gehiago jakiteko

[aldatu] Garraiobide eta azpiegiturak

Herria Bilbo eta Gernikarekin batzen duten Bizkaibus konpainiaren autobus zerbitzua dago, herritik bi orduoro igarotzen dena. Uztaila eta Abuztuan zehar gainera Gernika eta Elantxobe arteko autobus zerbitzu berezia jartzen da, Laga eta Laidako hondartzetatik zehar ibilbidea duena.

Inguruko herriek bezala, Ibarrangeluko biztanleak daukaten garraio zerbitzu eskasaz kexu dira. Dena den, Bizkaian biztanle gutxien duen gunea izateagatik zaila izango litzateke maiztasun gehiago jartzea.

Autobusaz gain, udako bi hilabeteetan, Laida, Mundaka eta Busturia arteko itsaontzi zerbitzua egoten da. Dena dela, zerbitzua eguraldi ona dagoen egunetan bakarrik ibiltzen da.

[aldatu] Hauteskundeak

Ibarrangeluko alkatea "Armendu" herri plataformako Jesus Maria Ziluaga da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Hauteskunde haietan, Armenduk botuen %49,87 lortu zuen, guztira 198 bozka. EAJk botuen %48,61a eta 193 bozka lortu zituen. Zurizko zortzi botu eta baliogabeko botuak 2 izan ziren.

2007ko hauteskundeak
Alderdia Botuak Zinegotziak
Armendu 198 4
EAJ 193 3
PP 5 0
PSE-EE 1 0

[aldatu] 2003ko udal hauteskundeak

2003ko udal hauteskundeetan Eusko Alderdi Jeltzaleko Kerman Meaurio Arrate izan zen hautagai bozkatuena eta EAJk udaleko zinegotzi guztiak lortu zituen. Zurizko sei botu eta baliogabeko botuak 79 izan ziren.

2003ko hauteskundeak
Alderdia Botuak Zinegotziak
EAJ 320 7
PP 13 0

[aldatu] Ondarea

San Pedro Atxarreko baseliza, mendiaren puntan.
  • San Andres eliza: XVI. mendeko eliza. Kanpaidorrearen gainean Bihotz sakratu bat dago. Elizaren barrukaldean urre koloreko erretaula barroko bat aipagarri da. Sakristian Ama Birjina eta haurraren irudi bat gordetzen da. Aita Lizarralderen iritziz, irudia XV. mendeko da, nahiz eta haurra irudia egin eta berrogeita hamar urte beranduago egin zen.
  • Engraziako Andra Mari parrokia: Akordako auzoan kokaturik, 1520. urtean eraiki zen. Sarrerako ateak dobela handiz apainduriko erdi puntuko arku bat dauka. Barrukaldeko margozturiko bobedak 1560. urtean egin ziren.
  • Atxerreko San Pedro baseliza: San Pedro Atxarre mendiaren gainean dagoen baseliza. Baselizara iristeko bi bide daude, bata Akordako auzotik bata eta Laida ondoan dagoen kanpalekutik bestea.
  • Asuako Erret jauregia: 2006an botatako elizaren ondoan kokatzen zen jauregia. Jauregiaren ordez tasaturiko etxebizitzak eta aparkaleku bat eraiki dira.

[aldatu] Jaiak

Ibarrangeluko herriak bi jaiegun dauzka urtean zehar:

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa