Galdakao

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Galdakao

 Bizkaia
Galdakaoko ikuspegia.
Galdakaoko ikuspegia.
Galdakaoko bandera

Galdakaoko armarria

Izen ofiziala Galdakao
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Bilbo Handia
Alkatea Ibon Uribe (EAJ)
Herritarra galdakar, galdakoztar
Koordenatuak 43°13′46″N 2°50′38″W / 43.22944°N 2.84389°W / 43.22944; -2.84389Koordenatuak: 43°13′46″N 2°50′38″W / 43.22944°N 2.84389°W / 43.22944; -2.84389

Bizkaia municipalities Galdakao.PNG

Eremua 31,7 km2
Garaiera 66 m
Distantzia 11,36 km Bilbora
Posta kodea 48960
Biztanleria 29.130 bizt. (2012)
Dentsitatea 918,93 bizt./km²
http://www.galdakao.net

Galdakao (Galdácano gaztelaniazko grafiarekin) Bizkaiko udalerria da. Bilboaldean dago eta Txorierri, Durangaldea eta Arratiako eskualdeekin egiten du muga. Bilboko gune metropolitarreko herririk ekialdekoena da, bai eta Bizkaiko zortzigarrenik populatuena ere.

Usansolo auzoa nabarmena da, herri izaera duena eta herrigunetik kanpo dagoena. Zerbitzuei dagokienez Galdakaoko Ospitalea azpimarratu behar da, Usansolon dagoena hain zuzen ere.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Galdakao Bilboaldean kokatzen da, Gangurengo mendilerroaren magaletan. Orokorrean erliebea malkartsua da eta altuera ertaineko mendixka ugari ageri da. Mendixka horien artean, nabarmenenak dira Arrezurriaga (329 m), Txispamendi (221 m) eta Santa María (476 m). Udalerriaren hegoaldean bestalde, Upo mendia (556 m) eta Mandoia mendia (640 m) ageri dira. Bestela, Ibaizabalek herria zeharkatzen du ekialdetik etorria eta mendebaldean kilometro gutxira Nerbioi ibaiarekin bat egiten du, Basaurin.

Galdakaok Zamudio, Lezama eta Larrabetzurekin egiten du muga iparraldean, hegoaldean Zaratamo eta Zeberiorekin, ekialdean Amorebieta-Etxano, Lemoa eta Bediarekin eta mendebaldean Etxebarri eta Basaurirekin.

[aldatu] Klima

Galdakaoko klima, ozeaniko hezea da, korrente bero baten eraginarekin, eta urte osoan zehar temperatura lasaiekin. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Dena dela, bai uda zein neguetan egun oso hotzak eta termometroa 40 Â°C-tik gora igotzen den egunak badaude. Batez besteko tenperatura 21 gradukoa da udan, eta 7koa neguan.

Urteko prezipitazioa 1200mm ingurukoa da, urtean zehar homogeneoki banatuta, baina gehienbat neguan udan baino euri gehiago egiten du. Ibaizabal ibaiak udalerria zeharkatzen du, 1983ko uholdeek kalte handiak eragin zituzten Galdakaoko udalerriaren behekaldeko guneetan.

[aldatu] Historia

Galdakao hiri nafarra izan zen, harik eta XIII. mendean Gaztela Mendebaldeko Nafarroaz jabetu arte. Galdakao XII. mendean merkatarien bide gurutze garrantzitsua izan zen. Malmasingo gaztelua Gaztelako tropen esku geratu eta gero, Santxo Galdakaokoa bidali zuten errege nafarrek Galdakao inguruaren defentsa gauzatzera. Galdakaoko Isasi eta Isasigoikoa dorretxeak Santxo Galdakaoko jaun nafarrarenak ziren. herriaren agerpenaren data zehatza ezagutzen ez den arren, mende batzuk geroago, XIV. mendeko dokumentu baten arabera, bertako biztanleek herrixka Bilboko auzo bezala eskatu zioten Bizkaiko Jaunari. Galdakao hortaz Bilboko auzo bat izan zen 1630ra arte. Ondoren Uribe eskualdeko elizate moduan Bizkaiko batzar nagusietako 38. jarlekua bete zuen.

Berez nekazal herria zenean industria ustiapena nagusituz joan zen XIX. mendetik. Harrobi, burdinola eta lehergailuen industriek garrantzia izan zuten. Industrializazioaren erabateko garapenarekin batera, Galdakaoko biztanleria asko hazi zen, eta hamarkada gutxiren buruan biztanleria hamarkoiztu egin zen.

[aldatu] Auzoak

Olabarri auzoa.

Galdakaok 31,7 kilometro koadroko azalera dauka, gune nagusi bat nabarmentzen da, eta honen inguruan banatutako auzo ugari. Gutxi gora-behera, Galdakao erdigunean 24.000 biztanle inguru bizi dira (udalerriko biztanleriaren %80a) eta Kurtze izena dauka. Banatutako guneetatik garrantzitsuena, Usansolo auzoa da, 2.500 biztanle ingururekin. Kurtze auzoak bost auzo gunetan banatuta dago:

  • Muguru
  • Plazakotxe
  • Berezikoetxe
  • Zabalea
  • Zabalgane

Beste auzoak honakoak dira:


[aldatu] Demografia

Bilbo inguruko beste herri batzuetan bezala, Galdakaok hazkunde handia izan zuen XX. mendearen bigarren erdialdean. Hala ere, kasu honetan hazkunde nagusia hamarkada bat geroago gertatu zen, 1960ko hamarkadatik aurrera, Bilboko itsasadarreko herri asko ordurako hainbat urtetako hazkunde handia jasaten ari zirenean. Gainera, inguruko beste herri horietan ez bezala, 1980ko hamarkadako krisialdi ekonomikoak ez zuen populazioaren gainbehera eragin, eta hazkundeak, motelago bada ere, jaraitu egin zuen XX. mendearen bukaera arte. XXI. mendearen lehen hamarkadan biztanleria egonkortu eta jaisten hasi zen.

[aldatu] Biztanleriaren bilakaera

[aldatu] Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Ibon Uribe da Galdakaoko alkate.

Galdakaoko udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua[1]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
8
4.615 (%31,59)
Bildu
5
3.259 (%22,31)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
3
2.123 (%14,53)
Usansolo Herria (UH)
2
1.593 (%10,90)
Alderdi Popularra (PP)
2
1.442 (%9,87)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
1
1.025 (%7,02)
Beste batzuk
-
552 (%3,78)

[aldatu] Kultura

[aldatu] Euskara

Inguruko beste herri handietan gertatu legez, Galdakaon ere azken hamarkadotan gaztelaniatze prozesu handia gertatu da, batik bat faktore demografiko eta politikoekin lotutakoa, eta bereizketa zabala dago "kalea" edo herrigunetik landa-gunera. Gaur egungo biztanleen %40 inguru dira euskal hiztunak , erabilera maila apala izan arren. Bertako hizkera jatorrizkoa Nerbioi eta Arratiako ibarren azpieuskalkiekin sailkatu daiteke, mendebaleko euskararen aldaera bat alegia.

Hezkuntza arloan, 1967an abian ipini zuten "Eguzkibegi" ikastola, eta 2009an udalerrian Ibilaldia antolatu zuten. Biziberritze prozesuan, halaber, beste ikastetxe batzuk daude sarturik, eta helduei begira bi euskaltegi daude, AEKkoa eta Udalekoa. Lehenengoak mintzapraktika edo berbalagunen ekimena martxan ipini du erabilera sustatu nahian.

Bestalde, udal zerbitzuen artean ume-jagole, kirol-begirale eta ekitaldien aurkezle euskaldunen eskaintza dago, beste hainbat ekimenekin batera.

[aldatu] Monumentuak

  • Dorreak:
    • Isasi Goikoa.
    • Lekue (Usansolo).
  • Zubiak:
    • Merkadilokoa (Bengoetxe).
    • Torrezabalekoa (Plazakoetxe).
    • Puentelatorre (Labea-Bekea).
  • Eskulturak.

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Kultur Etxea

Herriko jaiak iraila erdialdean ospatzen dira, Gurutze Santuaren omenez. Jaien egun nagusia irailaren 14a da, eta ekitaldi nagusienak egun horren inguruko bi astebururik hurbilenetan antolatzen dira.

Urtean zehar, inauteriak, eta San Juan eguna ere ospatzen dira, otsailean eta ekainaren 23an.

[aldatu] Kirolak

Abenduaren 31n San Silvestre lasterketa antolatzen da, Euskal Herrian sorturiko mota horretako lehena.

[aldatu] Garraioa

Euskotrenek udalerri honetan bi geltoki ditu: Zuhatzu-Galdakao geltokia eta Usansolo-Galdakao geltokia.

[aldatu] Galdakoztar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Galdakao
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa