Sukarrieta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sukarrieta

 Bizkaia
Sukarrieta udalerria Atxarre menditik ikusita.
Sukarrieta udalerria Atxarre menditik ikusita.
Sukarrietako bandera

Sukarrietako armarria

Izen ofiziala Sukarrieta
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Busturialdea
Alkatea Pedro Sainz-Vizcaya Ortiz de Artiñano (EAJ)
Herritarra sukarrietarra
Koordenatuak 43°23′46″N 2°41′42″W / 43.39611°N 2.695°W / 43.39611; -2.695Koordenatuak: 43°23′46″N 2°41′42″W / 43.39611°N 2.695°W / 43.39611; -2.695

Bizkaia municipalities Sukarrieta.PNG

Eremua 2,3 km2
Distantzia 27 km Bilbora
Posta kodea 48395
Biztanleria 357 bizt. (2012)
Dentsitatea 155,22 bizt./km²

Sukarrieta (gaztelaniaz Pedernales) Bizkaiko iparraldean dagoen udalerria da, Busturialdeko eskualdean kokatutakoa, Mundaka eta Busturia udalerrien artean.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Inguru naturala

Sukarrieta Urdaibai inguruan dago, Gernikako itsasadarraren ezkerraldean, Txatxarramendi uhartearen parez pare.

Itsas mailaren gaineko garaiera, 5 metro.

[aldatu] Auzo nagusiak

  • Sukarrieta
  • Kanala
  • San Antonio
  • Las Muñecas
  • Txatxarramendi
  • San Pedro

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Demografia

Sukarrietako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
416 403 445 528 436 493 407 344 237 262 280 325 354

[aldatu] Historia

Bizkaiko giza asentamendurik zaharrenetakoa da Sukarrieta, eta Donejakue bideko Bizkaiko adarretako bat ere izan zen Erdi Aroan.

[aldatu] Ekonomia

Arrantzan eta nekazaritzan oinarritu zen bertakoen ekonomia XIX. mendearen bukaeran turismoa izugarri garatu zen arte.

Azken urteotan udaleku bihurtu da Sukarrieta. Langile gehienek zerbitzuen alorrean dihardute, udatiarrentzako azpiegiturak, oinarrizko zerbitzuak (langileen % 68).

[aldatu] Hizkuntza

Euskarari dagokionez, hiztun-komunitatearen banaketa 1996an hau zen: 209 euskaldun, 43 ia-euskaldun eta 58 erdaldun.

[aldatu] Ondarea

Aipagarria da Kanalako Ama Andra Maria Legendikako parrokia eliza.

[aldatu] Hondartzak

[aldatu] Argazki bilduma

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Sukarrieta
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa