Fruiz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fruiz

 Bizkaia
Fruizko bandera

Fruizko armarria

Izen ofiziala Fruiz
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Mungialdea
Herritarra fruiztarra
Koordenatuak 43°19′26″N 2°46′59″W / 43.32389°N 2.78306°W / 43.32389; -2.78306Koordenatuak: 43°19′26″N 2°46′59″W / 43.32389°N 2.78306°W / 43.32389; -2.78306

Bizkaia municipalities Fruiz.PNG

Eremua 5,73 km2
Distantzia 22 km Bilbora
Posta kodea 48116
Biztanleria 537 bizt. (2012)
Dentsitatea 93,72 bizt./km²
www.fruiz.net http://www.fruiz.net www.fruiz.net

Fruiz Bizkaiko udalerria da. Mungialdeko eskualdean dagoen herri honek 537 biztanle zituen 2012ko erroldaren arabera.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta mugak

Fruiz Oka ibaiak sorturiko haran batean dago, ibai horrek udalerria erdigunetik zeharkatzen duela. Fruizen sakabanatutako hainbat auzo daude eta herriaren erdigunea Aldai auzoaren ingurua dugu. Aipaturiko Aldai auzoaz gain, Fruizko auzoak honakoak dira: Mandaluiz, Andeko, Olalde, Lotina, Batiz, Botiola, Plakonalde, eta Ugane.

Fruizen herri mugakideak honakoak dira: Arrieta eta Meñaka iparraldean; Gamiz-Fika hegoaldean; Morga eta Arrieta ekialdean; eta Mungia eta Gamiz-Fika mendebaldean. Fruizek garaiera txikiko hainbat mendixka ditu inguruan, Irimieta-mendi, Kirkinetu, Mamitia, Arkotxe, Lomerikamendi eta Orgabane mendiak, besteak beste.

[aldatu] Historia

Fruizen sorrera VIII. mendearen amaierakoa da. Garai hartan Fortunio Frunizek asturiarrak menderatu zituen Asturiazagako borrokan. Leku hartan dorretxe bat eraikitzea agindu zuen, eta dorretxe horren izenetik dator elizatearen izena. Fruizko lurretan garia, artoa eta indabak landatzen ziren, eta ondorengo hamarkadetan abeltzaintza ere garatu zen. Garapen horren seinale 1781ean ezarritako urteroko behien azoka. Azoka hori San Lorentzo baselizaren inguruetan antolatzen zen.

Gaur egun abeltzaintza azoka abuztuko bigarren igandean egiten da, herriko jaiekin bat eginik. Nekazaritzaz gain, herriaren inguruko basoek abelburuen elikadurarako eta egurra lantzeko aukera ezin hobea eskaini izan diete herritarrei.

[aldatu] Demografia

Urtea 1857 1877 1887 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1991 2001 2006
Biztanleak 377 409 423 465 526 534 548 496 470 432 423 294 318 347 402

[aldatu] Hauteskundeak

Fruizko alkate andrea Eusko Alderdi Jeltzaleko Ainara Zelaia da. Udaleko zinegotzi guztiak EAJ alderdikoak dira.

2007ko udal hauteskundeetako emaitzak honakoak izan ziren:

Fruizko Udala
Alderdia Botuak Zinegotziak
EAJ 160 7
PP 10 0

Baliogabeko botoak 54 izan ziren ( guztien %20,77), eta emandako boto zuriak 9 (botoen %3,85%). Abstentzioa %14,19koa izan zen.

[aldatu] Garraiobidea eta azpiegiturak

Morgako errepide nagusia BI-2121 errepidea da, honek erdigunea eta Olaldeko auzoak zeharkatzen ditu. Horrez gain, gainerako auzoak lotzeko BI-4118 eta BI-3123 errepideak daude. Garraio publikoari dagokionez, Bizkaibuseko Gernika-Mungia A3519 lineak geltokia dauka herrian, autobusa batez beste bi ordu eta erdian behin igarotzen da herritik.

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Fruizko jaiak abuztuko lehen astean izan ohi dira, Lorentzo Deunaren ospakizunarekin batera. Horrez gain, Botiola auzoak San Migel eguneko jaiak ospatzen ditu irailaren 29an.

Sallebante eguna Abuztuak 10ean (Lorentzo Deuna) ospatzen da, Andeko auzoan dagoen baselizan.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Ondarea

Salbatore eliza erromanikoaren garaian sortua da, baina nabeetako batzuk eta atzealdeko dorrea XVI. mendean eraikiak dira. Horrez gain, sakristiako absidearen zatietako bat XVIII. mendean eraiki zen. Mende hartan, 1731. urtean alegia, M. Larreak nabea handitu zuen. Hegoaldeko portada 1200. urte ingurukoa da eta Mungiako Zumetxagako San Migelen eta Galdakaoko Andra Mariaren parrokietako portaden antza dauka. San Salbatore eliza eta horren inguruko nekropolia babesturik daude, duten balio artistiko eta historiko handia dela eta.

Herrian beste hiru baseliza daude, Jesus Gurutziltzatuaren baseliza, Sallebante baseliza eta San Migel baseliza. Eta horiez gain, gaur egun iraganeko kontua den San Esteban baseliza ere bazegoen.

[aldatu] Elkarteak

Fruizek "Fruizpress" izeneko aldizkaria kaleratzen du hiru hilean behin. Horrez gain, Arrieta, Gamiz-Fika eta Meñaka udalerriekin batera "Erdupress" izeneko seihilabetekaria publikatzen du.

Herrian honako elkarte hauek daude:

  • Fruiz Kirol Taldea
  • Fruizko Nagusiak - FRUNA
  • Kirkiñitu Mendi Taldea
  • Lamiñe - Fruizko Korua

[aldatu] Fruiztar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa