Euskarazko Wikipedia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskarazko Wikipedia
Euskal Wikipedia
Wikipedia-logo-v2-eu.svg
Euskarazko Wikipedia 2010.jpg
Euskarazko Wikipediaren Azal Nagusia 2010eko apirilaren 26an.
URL helbidea http://eu.wikipedia.org/wiki/
Komertziala? Ez
Webgune mota Interneteko entziklopedia proiektua
Hizkuntza(k): Euskara
Jabea Wikimedia Fundazioa
Egilea Wikipedia
Argitalpen data 2001eko abenduaren 6a
Artikulu kopurua, orain 149.817

Euskarazko Wikipedia edo Euskal Wikipedia Wikipediaren euskarazko edizioa da, 2001eko abenduaren 6an argitara atera zena. Oraintxe, 149.817 artikulu ditu.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

[aldatu] 2001 - 2003: Sorrera

Azala 2003ko azaroaren 7an jarri zen abian, nahiz eta lehen ekarpena 2001eko abenduaren 6koa izan.[1] 2007ko martxoaren 15ean 17.000 artikuluen muga gainditu zuen, edizio guztien artean 42. izanik, artikulu kopuruari begiratuz gero.

[aldatu] 2007

2007. urtean Wikipediako sortzaileetako bat den Jimmy Wales-ek Euskal Wikipedia hizkuntza txikien wikipediak izateko zentzuaren adibide arrakastatsu gisa ipini zuen:[2][3]

« Certainly within Wikipedia right now we are seeing some fairly successful projects in small European languages. You don't really need a Welsh language Wikipedia, perhaps. The number of people who speak Welsh who don't also speak English is very small and getting smaller every year. So why do we have a Welsh Wikipedia? Well, people wanted it, so they're making it. And language preservation is the main motive. It is their mother tongue and they want to keep it alive, keep its literature alive. Certainly some of the larger small languages like Basque and Catalan have very successful projects. I definitely see that preserving parts of your language and culture through collaborative projects makes a lot of sense.

Egiaz, Wikipediaren barnean, oraintxe, nahiko arrakastatsuak izaten ari diren zenbait proiektu ikusten ari gara, Europako hizkuntza txikietan. Beharbada, galesez jakitea ez da erabat beharrezkoa izango. Galesez jakinda ingelesez ez dakiten pertsonen kopurua oso txikia da, eta urtero txikiagotuz doa. Hortaz, zergatik dugu Galesezko Wikipedia bat? Bada, jendeak horixe nahi zuen, eta horregatik egiten ari dira. Eta euren hizkuntza iraunaraztea da zio nagusia. Euren ama hizkuntza da, eta bizirik mantendu nahi dute, haren literatura bizirik mantendu nahi dute. Jakina, beste hizkuntza txiki handiago batzuek, hala nola euskarak eta katalanak, oso proiektu arrakastatsuak dituzte. Argi eta garbi ikusten dut guztiz zentzuzkoa dela elkarlan proiektuen bidez zeuen hizkuntzaren eta kulturaren zatiak iraunaraztea.

 »
Jimmy Wales, 2007

[aldatu] 2008

2008ko urtarrilaren 25ean, Sareko Argia saria jaso zuen Euskal Wikipediak, Argia aldizkariarengandik. 2008ko apirilaren 6an, Euskarazko Wikipediak 25.000 artikuluen marka gainditu zuen; 2009ko otsailaren 19an, 35.000 artikuluena, 2009ko uztailaren 15ean, 40.000 artikuluena eta 2009ko urriaren 13an 45.000 artikuluena. 2009ko abenduaren 30an 50.000 artikulura ailegatu zen. 2010eko apirilaren 12an, 55.000 artikuluen muga igaro zuen.

[aldatu] 2009

2009ko udazkenean Euskarazko Wikipedian galdeketa bat burutu zen. Hona hemen galdeketa horren emaitzak.

[aldatu] 2010

[aldatu] 2011

[aldatu] 70.000. artikulua

2011ko apirilaren 18an 70.000 artikuluen muga iragan zuen. Egun horretan bertan Euskarazko Wikipediak artikulu kopuruari dagokionez Galizierazko Wikipedia gainditu eta Iberiar penintsulako laugarren wikipedia bilakatu zen (gaztelaniazko, portugesezko eta katalanezko wikipedien ondoren). Frantziar Estatuko hizkuntzetako wikipedien artean, aldiz, hirugarren da Euskarazko Wikipedia, frantsesezko eta katalanezko wikipedien atzetik, eta bretainierazko, okzitanierazko edota korsikerazko wikipedien aurretik.

Oraintxe, Euskal Wikipediak 149.817 artikulu ditu.

[aldatu] 100.000. artikuluaren ekimena

Wikipedia: 10 urte ezagutza osoaren batuera banatzen.

2011ko martxoan epe ertaineko eta helburu bikoitzeko ekimen bat hasteko proposamena eztabaidatu, bozkatu eta onartu zen: Frantzia guztiko udalerrien artikuluak bot baten bidez sortzea (jada Espainiakoak eskuz eginak zeudenez), eta horrekin batera 100.000 artikuluetara ailegatzea.

2011ko maiatzaren 22ko gaueko 0:42ak aldera Euskarazko Wikipedia 100.000 artikulu historikora iritsi zen[5], aurretik lankide guztien artean gaia eztabaidatu eta adostu ondoren, 100.000. artikulua euskararen debekua izan zen, artikulu hau Euskarazko Wikipediako lankide guztien artean auzolanean sortu eta landu zen.

[aldatu] Durangoko Azoka

Durangoko Azokaren barnean Euskal Wikipediaren 10. urteurrena ospatu asmoz, abenduaren 6an Euskal Wikipediako edizio-maratoia burutu zen[6]. Bertan proiektu honi buruzko hitzaldia eskeini eta ondoren, egunean zehar, partaide eta bertaratutakoek Wikipedian zuzenean editatzen ikasi zuten, saioak iraun zuen bitartean tutoreek lagundu zietelarik.[7]

[aldatu] Lur hiztegien edukiarekin Wikipedia aberastea

Sakontzeko, irakurri: Wikiproiektu:Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegia

2010ean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak erabaki zuen Lur hiztegi entziklopedikoaren eta Lur entziklopedia tematikoaren edukiarekin euskal wikipedia aberastea, Jaurlaritzarenak baitira hiztegi horien jabetza eskubideak.[8] Lehiaketa publikora atera zuen lan hori 2011. urtean, eta uztailean argitaratu zen Elhuyar Fundazioak irabazi zuela eduki horrekin euskal wikipediako 11.000 artikulu sortu edo osatzeko kontratua. Lehiaketa publiko horren bidez, Jaurlaritzaren helburua hau zen:

« Euskarazko eduki entziklopediko berriak sortzeko, jadanik existitzen diren eduki entziklopedikoak egokitzeko eta eduki guzti horiek euskarazko wikipedian sartzeko behar den aholkularitza eta laguntza teknikoa kontratatzea.  »

Halaxe, zenbait wikilarirekin batera Elhuyar Fundazioak egindako lanari esker, 11.015 sarrera landu ziren, helburua baino 15 sarrera gehiago. Sarrera horietatik, % 80 (8.785 sarrera) berriak ziren, hau da, lehendik euskal wikipedian ez zeudenak, eta % 20 (2.230 sarrera) lehendik wikipedia honetan sarrera ziren (xehetasun gehiago, Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegiaren orrian).

[aldatu] 2012

[aldatu] Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren proiektua, euskal wikipedia aberastekoa

Aurreko urtean bezala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskal wikipediako edukia aberasteko proiektu bat abiatu zuen, eta Elhuyar Fundazioak bideratu zuen lana. Orduko hartan, ordea, 2011. urtean baino askoz murritzagoa zen diru kopurua, eta proiektuaren helburua 1.000 artikulu edukiz hornitzea zen. Irailean, lehenengo urrats gisa, 278 artikulutan txertatu zen edukiren bat; eta abenduaren 15ean bukatu zuten gainerakoak osatzen, guztira 1.001 artikulu edukiz aberastuta (Sailburuordetzak kontratuz eskatu zuena baino bat gehiago). Proiektu haren barruan landutako artikuluak kategoria honetan sartuta daude.

[aldatu] Txokoa

Euskal Wikipediako Txokoa wikipedia honi buruzko gai orokorrak lantzeko tokia da (Euskal Wikipediako gai orokorrez ez, baizik eta artikulu jakin batez hitz egiteko, artikulu horren eztabaida orria erabili behar da).

Txokoak lau atal ditu:

  • Albisteak: wikipediari buruzko albisteen berri emateko.
  • Politikak: Euskal Wikipediako politikei buruz eztabaidatzeko.
  • Eskariak: eskariak eta proposamenak egiteko.
  • Laguntza: laguntza eskatzeko eta arazo teknikoak azaltzeko.

[aldatu] Wikiproiektuak

Euskal Wikipediaren barruan gai jakin batzuk lantzeko, wikiproiektuak ditugu.

[aldatu] Atariak

Euskarazko Wikipediak erabiltzaileek sortutako hainbat atari ditu:

[aldatu] Herrialde atariak

[aldatu] Hizkuntza atariak

[aldatu] Historia ataria

[aldatu] Estatistikak

Euskal Wikipedia beste hizkuntzatan idatzitako Wikipediekin erkatu nahi izanez gero, (Ingelesez) WikiMedian begira daiteke.

Artikulu kopurua Data Artikulua Egilea
1 2001eko abenduaren 6a Lurra Drpolilla
1.000 2004ko apirila
5.000 2006ko urtarrilaren 28a
10.000 2006ko maiatzaren 28a
20.000 2007ko irailaren 10a
25.000 2008ko apirilaren 6a Euskal Herriak Bere Eskola Theklan
30.000 2008ko irailaren 12a Sexu Theklan
40.000 2009ko uztailaren 15a Eden Project Euskalduna
45.000 2009ko urriaren 13a ‎Xinmin Hiria Zariquiegui
50.000 2009ko abenduaren 30a ‎Errinozero Theklan
60.000 2010eko azaroaren 8a ‎Posta kode Theklan
70.000 2011ko apirilaren 18a Écurat TheklanBot
80.000 2011ko apirilaren 22a Kolonbiako geografia Xirkan
90.000 2011ko maiatzaren 1a Isabel Farnesio Xabitxu
100.000 2011ko maiatzaren 22a Euskararen debekua Euskarazko Wikipediako lankideen arteko auzolan
120.000 2011ko abenduaren 27a
130.000 2012ko maiatzaren 6a Vireo approximans TheklanBot
150.000 2013ko

[aldatu] Eskuz artikulu gehien idatzitako egunak

[aldatu] Logoak

Goialdean ageri den logo nagusiaz gain, Euskarazko Wikipediak hainbat logo erabili ditu Euskal Astea edo bestelako gertaerak ospatzeko:

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Euskarazko Wikipedia