Zalla

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zalla

 Bizkaia
Zallaren ikuspegia.
Zallaren ikuspegia.
Zallako bandera

Zallako armarria

Izen ofiziala Zalla
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Enkarterri
Alkatea Javier Portillo Berasaluze (Aralar)
Herritarra zallar
Koordenatuak 43°12′56″N 3°7′54″W / 43.21556°N 3.13167°W / 43.21556; -3.13167Koordenatuak: 43°12′56″N 3°7′54″W / 43.21556°N 3.13167°W / 43.21556; -3.13167

Bizkaia municipalities zalla.PNG

Eremua 31,03 km2
Garaiera 96 m
Distantzia 24 km Bilbora
Posta kodea 48860
Biztanleria 8.258 bizt (2011)
Dentsitatea 266,13 bizt/km²
Sorrera XII. mendea
http://www.zalla.org

Zalla Bizkaiko udalerria da.Enkarterriko peskualdean kokatua,bigarren populatuena da. Bilbotik 24 kilometrora kokatzen da.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala

Herriaren ikuspegia

Zalla Salcedo haranean kokatzen da, haranaren ertzetan Artegi, La Cabaña, Basoaga, Espaldaseca, Rioya eta Ilso mendiak daude. Zallak Sopuertarekin egiten du muga iparraldean, Balmasedarekin mendebaldean, Burgos probintziarekin hegoaldean, Gordexolarekin hego-ekialdean, eta Gueñes udalerriarekin ekialdean.

Kadagua ibaiak harana bitan banatzen du, alde bakoitzaren ertzetan, esan bezala, mendi nahiko altuak daude, 1.000 metro artekoak. Haranaren eta mendien arteko altuera alde handia dela eta, malda handiak daude mendietatik haranera.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Zalla udalerria bost barrutik edo kuadrilek osatzen dute. Herriaren erdigunea eta biztanle gehien dituena Mimetiz da.

[aldatu] Historia

Alfonso I.a errege asturiarraren garaietan (VII. mendean), enkarterriko eskualdearen birpopulatze-prozesuari ekin zitzaion. Birpopulatze-prozesu hartan, Karrantza eta Sopuerta udalerriak ere aipatzen dira. XII. mendean udalerria sortu eta San Migel Eliza eraiki zen. Behe Erdi Aroko bandoen gerraren borroken lekuko izan zen eliza.

1630. eta 1640. urteen artean Zalla Bizkaiko jaurerrira batu zen. Herriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza zen, gehienbat artoaren landaketa. Horrez gain, basogintza ere garatu zen egur-ikatza ekoizteko. Bizkaiko beste eskualde batzuetan bezala, burdinolek garrantzi handia izan zuten, siderurgiaren hastapenetan hainbat ustiapen-gune eratu ziren ibaien ertzetan. Merkataritzari dagokionez, Balmasedak garrantzi handia izan zuen,, Erdi Arotik bidegurutze nabarmena baitzen.

XIX. mendetik aurrera Bilbo Handiak bizi izandako hazkunde ekonomiko handiari aurre egin ezinik, errota eta burdinola gehienek ateak itxi zituzten Bilbo Handiko industriekin lehiatu ezinean. Gainbehera horrekin batera bestelako industria garatu zen, gehienbat papergintza. Industria berri horretako enpresa batzuk "Papelera del Cadagua", "Sociedad Eléctrica Urrutia" eta "Fábrica de Papel de Fumar" izan ziren.

[aldatu] Demografia

Zallako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
2.095 2.126 2.776 3.308 3.828 3.833 4.229 5.025 5.615 7.125 7.307 7.857 8.010

[aldatu] Politika

[aldatu] Alkateak

Zallako udaletxea.
Zallako alkateak 1979tik
2011 Javier Portillo Berasaluze (Aralar)
2007 Leandro Capetillo Larrinaga (EAJ)
2003 Leandro Capetillo Larrinaga (EAJ)
1999 Leandro Capetillo Larrinaga (EAJ)
1995 Leandro Capetillo Larrinaga (EAJ)
1991 Leandro Capetillo Larrinaga (EAJ)
1987 José María Gómez Basaguren (EAJ)
1983 José Miguel Ochoa Peña (EAJ)
1979 José Miguel Ochoa Peña (EAJ)

[aldatu] 2011ko udal hauteskundeak

2011ko udal hauteskundeetan, sei zerrenda aurkeztu ziren Zallan: Aralar, Euzko Alderdi Jeltzalea, Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra, Bildu, Alderdi Popularra eta Ezker Batua-Berdeak. Hauek izan ziren emaitzak

  • Aralar: 2.326 boto (7 zinegotzi)
  • EAJ: 1.632 boto (4 zinegotzi)
  • PSE-EE: 592 boto (zinegotzi bat)
  • Bildu: 507 boto (zinegotzi bat)
  • PP: 151 boto (ordezkaritzarik ez)
  • EB-B: 31 boto (ordezkaritzarik ez)

Abstentzioa %19,31koa izan zen, 74 boto baliogabe eta 70 boto zuri egon ziren. Emaitza hauen ondoren, Aralarreko zerrendetan zioan Javier Portillo Berasaluze independentea izendatu zuten Zallako alkate, erabateko gehiengoz.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Auzoek urte osoan zehar ospatzen dituzte jaiegunak. Zallako jai garrantzitsuena Gangas eguna da (urriko lehen astelehena,lehenengo igandea pasatuta). Horrez gain, udalak errege magoak, Olentzero, aratusteak eta bestelako jaialdi eta ospakizunak antolatzen ditu.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

[aldatu] Zallar ospetsuak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Zalla


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak