Xenpelar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frantzisko Petrirena Rekondo, Xenpelar (Errenteria, Gipuzkoa, 1835eko urtarrilaren 13a - 1869ko abenduaren 8a) bertsolaria izan zen. Xenpelar jotzen da XIX. mendeko bertsolaritzaren gailurtzat.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Errenteriako Senperelarre baserrian jaio zen, Oiartzungo mugan. Gaztetan morroi ibili zen, Oiartzungo Eurla eta Egurrola baserrietan. 1857an bere jatorrizko baserrira, Senpelarrera, itzuli zen, Errenteriako ehun fabrika handi batean lan egitera.

1859an Maria Joxepa Retegirekin ezkondu zen. Errenteriako kalean bizi izan ziren, eta hiru alaba eduki zituzten. Xenpelar baztangaz hil zen, 34 urte zituela.

[aldatu] Bertsolaritza

Bat-bateko bertsolaritzan 12 urterekin hasi zen. Olloki, Larraburu, Ardotx, Patxi Bakallo, Panderitarrak izan zituen bertso lagun. Bat-bateko bertso apur batzuk gordetzen badira ere, Iparragirrerekin eta Musarrorekin izandako bertso eztabaidak, esaterako, bertso jarriak dira Xenpelarren bertso sail ezagunenak.

Gainera, hainbat bertso-paper ere idatzi zuen. Haietako asko, tamalez, 1936ko Gerran galdu ziren. Hogeita hamar bat bertso paper gorde dira gaur egun arte. Sail horietarik gogoangarrienak: Pasaiako plazatik dator notiziya, Frantsesaren ideak, Andre txarren bentajak, Betroiarenak, Ezkondu eta ezkongai, Azken juiziokoak, Iya guriak egin du.

1931n Macazaga inprimeriak Xenpelarren bertsuak izeneko liburuxka argitaratu zuen. Jautarkolek, 1958an, Xenpelar bertsolaria bizitza ta bertsoak izenekoa plazaratu zuen; eta, azkenik, Antonio Zavalak Xenpelar bertsolaria (1969) liburua, haren bertso guztiekin, kaleratu zuen.

[aldatu] Bertso ezagunenak

[aldatu] Kanpo loturak

Wikisource-logo.svg
Wikiturrietan testuak daude honi buruz:
Xenpelar


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


[aldatu] Erreferentziak