Baserri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Baserria Aldudetik hurbil
Baserria Hermuan
Errigoitiko baserria

Baserria Euskal Herriko landetxe tradizional bat da. Historikoki, bertako jarduera nagusia nekazaritza eta abeltzaintzaren inguruan izan da. Baserritarrak dira bertan bizi diren pertsonak.

Gaur egun, aldaketa ekonomiko handiek lanbide tradizionalak krisialdian ipini dituzte, baserrien gainbehera ekarriz. Hala ere, lehen sektore ekonomikoan baino hirugarrenean topatu dute baserritar batzuk irtenbidea, partziala bada ere, turismo arloan alegia. Izan ere, baserri asko landa-turismorako landetxe bihurtu dira.

Eduki-taula

[aldatu] Baserria

Baserriak beharrizanaren arabera eginda daude. Gehienetan lanerako etxea bizitzeko baino. Hauen sorrera XII. mendean kokatu dezakegu, erdi aroan. Bazeunden etxetxolak arkitektura modernoago hartzen hasi ziren, eta era berean lan egitekoak bertan edota inguruan jarri ziren. Iraultza honen arrazoia da garai artako baldintza sozial, ekonomiko eta teknologikoberrien erantzuna izatea.

Euskal Herriko nekazal ustiapenerako oinarrizko unitatea da. Gainera ugariagoak dira Bizkaian, Iparraldean eta Gipuzkoan.

Baserrien izena erabakitzeko, askotan inguruko topografia, landaredi eta geologia gauzetatik inspiratzen da, abizenetan gertatzen zen bezala. Era berean, baserria jabeen abizena eduki ahal dute izen bezala.

Haien kokapena ez da atzamarrez egiten. Gehienak mendian daude abereak kanpora ateratzeko eta ondoan zoruak edukitzeko. Baserriko norbait itsasotik bizi bada etxea itsasotik hurbil dago. Gutxitan zeunden baserriak bakarrik. Gutxienez bistan beste bat zuten zerbait gertatzekotan abisatu ahal izateko.

Baserri askok sagardotegi moduan erabili dira dolarea eta upategiekin.

Baserriek hiru solairu dute normalean, eta kasu oso gutxitan bat azpian. Ondoan itsatsita ukuilua, oilotegiak eta abar daude. Zoruak pixka bat urrunago daude. Itxurari buruz argi dago dirutsuenak baserri handi eta dotoreago dutela. Denborarekin baserriek aldaketak jaso dituzte, gehienbat egitura aldetik.

Nahiz eta baserriek itxura desberdina eduki, askotan gauzak amankomunak dira.

[aldatu] Garapena

Baserrien garapena azaltzeko hiru zatitan banatuko ditugu.

  1. Lehenengo aldia 13. mendean kokatu dezakegu. Basogintza eta abeltzaintza nekazaritza baino indar gehiago zuen. Hauen buruan santutegi edo eliza bat zegoen. Askotan baserritarrek beste baten lurretan egiten zuten lan.
  2. Aldi hau, ordea, beste mende batean kokatzen da, XVI. Garai honetan nekazaritza indartu egin zen, eta bigarren erdialdetik oinarrizko produktuak garia, artoa, artatxikia, sagarrak eta gaztainak ziren. Abeltzaintza mendiko baserrietan lantzen zen.
  3. Garai hau ez du data finkorik baina bertan garagarra, oloa eta batez ere artatxikiaren laborantza gutxitu egin zen artoa nagusitu egin zelako. Horren ondorio, abere larrien orden abere xeheak ugaritu ziren. Gainera, patata ereiten hasi ziren eta belardi artifizialak prestatzen ere.

XIX. mendetik aurrera baserriak aldatzen hasi ziren, gehienbat Bizkaiko eta Gipuzkoakoak. Baserriko eskulana urritu egin zen, eta berriz ere gehienbat Gipuzkoako eta Bizkaiko baserriek industrializatzera jo zuten.

[aldatu] Kanpoko egitura

Baserriari buruzko dokumental laburra.

Kanpoan eskina bakoitzen zutabe bat dago. Hauen luzeera goraino da, teilaturaino.

Forma ez da zehatz, baina gehienak laukizuzenak dira, aldeetatik luzeagoa. Aurrealdean zurezko ate handia izaten dute eta nahiko leiho. Askotan bigarren solairuan balkoi bat egoten. Alde honen forma laukiduna da, baina goi aldean hiruki antzerako bat egiten du teilatua dela eta. Ukuiluak, oliotegiak eta abar itsatsita badaude atzeko aldean izaten da.

Teilatu zabala dute, bi isurialdekoa eta normalean eta teila gorriz egoten dira eginda. Beste ezaugarri bat izan ahal da oinplanoa angelu zuzenekoa dutela.

[aldatu] Barneko egitura

Barneko ia guztia egurrezkoa da baina gero eta maila gutxiagoan.

Zutabe asko ditu, ordena batekin banatutak. Eskailerak alde batean daude. Gelak goiko aldean daude, horma gogor batzutaz separatuta. Behea familia guztiarena dena dago, eta elektrizitatea behar duten gauza gehienak kablean hobeto el daitzen. Jangela sukaldearen ondoan egoten da. Hirugarren pisuan ustak egoten dira. Ez dute patiorik

[aldatu] Materialak

Antzinean den-dena zen egurrezkoa, baina denborarekin materialak aldatzen joan ziren. Garai batean karea modan engo balitz bezala zirudien. Orain ugarienak egurrezkoak eta adreiluzkoak dira, modu honetan antolatuta: Behe pisuan adreilua nagusi eta bigarrenean alderantziz, egurra. Teilatua teila gorriz osatua egon da beti.

[aldatu] Monumentu izendatutako baserriak

Zerrenda honetan ez dira baserri guztiak ageri.

[aldatu] Galeria

[aldatu] Bibliografia

  • SANTANA, ALBERTO [et al.]. Euskal Herriko baserriaren arkitektura. 1. argitalpena. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2001. ISBN 84-457-1699-9

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Baserri
Wikiztegia
Wikiztegian orri bat dago honi buruz:
Baserri