Bizkaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: Bizkaia (argipena)

Bizkaia
Bizkaiko Lurralde Historikoa

Bizkaiko bandera
Bandera
Bizkaiko armarria
Armarria
Hiriburua Bilbo
Herritarra bizkaitar
Bizkaia Euskal Herrian.svg
Lurraldearen mapa
Antolaketa
Estatua
Autonomia erkidegoa
Foru probintzia

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Eremua 2.219 km²
Biztanleria 1.158.439
Dentsitatea 522,08 bizt/km²
Agintaria Jose Luis Bilbao Eguren (EAJ)
Eserlekuak parlamentutan
Eusko Legebiltzarra
Espainiako Kongresua
Espainiako Senatua

 
25 eserleku

8 eserleku
4 eserleku
www.bizkaia.net
Guggenheim Bilbao Museoa

Bizkaia Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriko ipar-mendebaldekoa. Iparraldean Kantauri Itsasoa (Bizkaiko golkoa) du mugakide; hegoaldean Burgos eta Araba; mendebaldean, Kantabria eta Burgos, eta ekialdean Gipuzkoa. 2.217 km² eta 1.158.439 biztanle ditu Bizkaiak. Euskal Herriko herrialderik populatuena da, eta Bilbo Handiak osatzen du Euskal Herriko konurbazio garrantzitsuena. Administratiboki, Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da.

Hiriburua Bilbo da.

Eduki-taula

[aldatu] Banaketa administratiboa

Bizkaiaren banaketa administratiboak historian zehar izandako gertaerei erantzuten die. Bizkaia udalerritan banatzen da, eta udalerri bakoitzak kudeaketarako, legegintzarako eta lege horiek exekutatzeko eskumenak ditu. Era berean, hainbat udalerri batzen dituzten mankomunitateak daude, zerbitzu publikoen kudeaketarako. Horretaz gain, ofizialki dagoen banaketa bakarra barruti judizialena da. Zuzenbidearen ikuspuntutik infantzoiak edo lur laua bereizi egiten dira forurik gabeko lurretik.

[aldatu] Udalerri nagusiak

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Bizkaiko udalerrien zerrenda


Bizkaia 112 udalerritan banatuta dago. Udalerri horietako hiriburuek hainbat izen dituzte, historian izandako bilakaeraren arabera: elizateak, kontzejuak, hiribilduak, lekuak, auzoak edo hiria. Bizkaiko hiri bakarra Urduña da.

Bizkaiko udalerri jendetsuenak
(2012)[1]
Herria Biztanleak
1. Bilbo 351.629
2. Barakaldo 100.369
3. Getxo 80.026
4. Portugalete 47.756
5. Santurtzi 47.129
6. Basauri 41.971
7. Leioa 30.626
8. Sestao 28.831
9. Galdakao 29.130
10. Durango 28.618
11. Erandio 24.326
12. Amorebieta-Etxano 18.513
13. Bermeo 17.144
14. Mungia 16.912
15. Gernika-Lumo 16.812



[aldatu] Lur laua

Bizkaiko Foru Zuzenbide Zibilaren arabera, lur laua Bizkaiko Lurralde historikoko lurralde guztiak dira beste zuzenbide bat dutenak kenduta, hau da, hiriak eta hiribilduak kenduta.

Bizkaiko lur lauaren zati dira, orobat, Laudio eta Aramaio,[2] nahiz eta Arabako udalerriak izan.

Lur lauan zeuden herriak elizateak ziren. Merindadetan antolatzen ziren, eta Jaurerriaren legeen menpe zeuden, hau da, Bizkaiko Foruaren menpe.

[aldatu] Hiriak eta Hiribilduak

Bizkaiko hiri eta hiribilduek ekonomia sistema ezberdina zuten. Bestelako forua zuten eta harresiak eraikitzeko eskumena ere bai. Hauek dira Bizkaian dauden hiri eta hiribilduak:

Bizkaiko hiriak eta hiribilduak (gorriz), eta lur lauak (laranjaz) Oharra: Bilbon izan ezik, Bizkaiko udalerri guztietan eraikita ez dauden lurrak ere lur lau dira

Legearen arabera, Bizkaiko forurik gabeko herriak bakarrik izango dira eraikitako mugen barnean sartzen direnak edo urbanizatuak dauden lurrak. Hiribildua hazten bada lur berri horiek foru propioa izaten jarraituko dute. Bilbon, ordea, udalerriaren hedadura osoa da lur ez aforatua.

Mungia, Larrabetzu eta Errigoiti ere izan ziren hiribilduak, baina herritarrek eskatuta, itzuli egin ziren forura.

Hiribildu batetik elizate bat bereizten bada antzinako forua berreskura dezake. Ajangizek 1991n eta Arratzuk 1992an prozesu hori egin zuten, Gernikatik banandu baitziren.

[aldatu] Banaketa historikoa

« Gernika munduko herririk zoriontsuena da.
Haritz baten gerizpean biltzen den
baserritarren batzarrak erabakitzen du arazoez,
eta beti hartzen ditu erabakirik zuzenenak.
 »

—Jean-Jaques Rousseau

[aldatu] Deiadar-mendiak

Sakontzeko, irakurri: Deiadar-mendi

Bizkaiko antzinako banaketa administratiboan garrantzi berezia zuten Deiadar-mendiek. Hauetan deiadar egiten zen Batzar Nagusietara joateko eta sua pizten zen tontorrean. Mendiak Kolitza, Oiz, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia ziren.

[aldatu] Gaur egungo banaketa

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Bizkaiko eskualdeen zerrenda

██ Bilbo Handia ██ Mungialdea ██ Busturialdea ██ Durangaldea ██ Lea-Artibai ██ Arratia eta Nerbioi ibarra ██ Enkarterriak

[aldatu] Barruti judizialak

Bizkaiko barruti judizialak eta dituzten eraginguneak
  1. Durango
  2. Barakaldo
  3. Gernika-Lumo
  4. Bilbao
  5. Balmaseda
  6. Getxo

[aldatu] Historia

Sakontzeko, irakurri: Bizkaiko historia

Bizkaiko historia paleolitikoan hasi zen, hainbat kobazulotan aurkitu ziren margoek adierazten duten bezala. Erromatarrek eragin eskasa izan zuten lurraldean eta hori dela eta euskarak bizirik dirau gaurdaino.

Bizkaia bera Erdi Aroan eratu zen, eta 1200. urtean Gaztelak konkistatu zuen arte nafarra izan zen. Nafarroako lehen errege-leinu xemenotarren lurraldea izan zen[erreferentzia behar].

Aro Modernoan gune komertziala eta industriala bilakatu zen, batez ere Bilboko Portuazela, Gaztelako portua bilakatu baitzen. XIX eta XX. mendeetan burdinak eta feudalismo ezak industrializazio azkarra garatzea erraztu zuten.

[aldatu] Antzinaroa

Gizakien lehenengo aztarnak Bizkaian (Neanderthalak) garai honetan gertatu ziren. Musteriar tresnak aurkitu ziren Venta Laperran, Kurtzian eta Muruan. Geroago, Santimamiñen Châtelperroniar kultura sortu zen. Hori Homo sapiensei edo Neanderthalei egotzi zaie.

H. sapiensekin zuzenki loturiko aztarnategi garrantzitsuenak hauek dira:

Paleolitoko artea ere sortu zen. Benta Laperran bisonteak eta hartzak irudikatuta daude. Areatzan eta Santimaminen ere hainbat animalia daude: lehenengoan gizakiak, batez ere emakumeak, ikusten dira eta bigarrenean bisontea, zaldiak, ahuntzak...

Neolitikoaren lehenengo aztarnak K. a. 4. milurtekoak dira Euskal Herrian, baina aldaketek beste milurteko bat behar izan zuten guztiz gauzatzeko. K. a. 3. milurtekoan abeltzaintza eta nekazaritza sortu ziren. Hala ere, Bizkaian ez zen izan aldaketa handirik eta Kobeaga, Santimamine eta Arenatzan aurkitu ziren abeltzaintzaren lehenengo aztarnak: ardiak eta ahuntzak.

Buztingintza sortu zen, dekorazio gabekoa, Beaker kultura azaldu zen arte. Bizkai osoan hedatu zen biztanleria, gune irekietan kanpamentuak ezarri zituena, nahiz eta kobazuloak ere erabiltzen jarraitu zuten.

[aldatu] Klasizismoa, Erromatarren garaia

Foruko aztarnategi arkeologikoa

Erromatar geografoek hainbat datu eman zituzten antzinako bizkaitarren inguruan. Euren esanetan bi euskal tribu zeuden gaur egungo Bizkaian: Karistioak eta Autrigoiak. Karistioak Bizkaiaren erdigunean bizi ziren, Bilbotik ekialdera, Arabako iparraldean eta Deba ibarrean. Autrigoiak, berriz, Bizkaia eta Arabako mendebaldean bizi ziren, Kantabria, Errioxa eta Burgosen ere bai. Toponimia aztertuta uste da euskaraz hitz egiten zutela. [1].Beraz, badirudi Bizkaieraren muga Karistioen eremuan zegoela.

Ez dago inongo berririk euskaldunek erromatarrekiko erresistentzia izango zutela esaten duenik, feudalizazioaren garaian izan ezik. Flaviobriga eta Portus Amanus nonbait egongo ziren Bizkaian, baina ez dira orain arte inon aurkitu. Foruan, berriz, Gernikatik gertu, erromatar presentzia argia aurkitu da [2].

Erromatarren garaiko azken aldian, feudalizazioa gertatu zen, eta, badirudi erresistentzia izan zela aldaketa horrekiko, matxinada batzuk tartean.

[aldatu] Erdi Aroa

Bizkaia Nafarroako Erresumaren barruan 1030. urtean.

Erdi Aroaren hasieran Bizkaiko historia ezin da Euskal Herriko historiatik banandu. Bisigodo eta Frankoak behin baino gehiagotan saiatu ziren konkistatzen baina ez zuten lortu eta de facto lur independentea izan zen. Garai honetako hainbat agintarik domuit vascones jartzen zuten euren txanponetan, nahiz eta egia ez zen.

905. urtean Leongo kronikalariek Iruñeko Erresuma mendebaldera hedatu zela diote, gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoko lurrak, Errioxa eta Aragoiko lurrak hartuz. Nafarroako Erresumaren barnean egon zen urte luzetan Bizkaia.

Gaztelako Erresumarekin egoniko gatazkak handiak izan ziren XI. eta XI. mendeetan. Gaztelarrak Errioxako lurjabe handiek lagunduta erreboltak egin zituzten, Gaztelako feudalismoak euren interesak babesten zituelako. Gaztelaren aldekoek Haron zuten euren zentroa, Haroko jaunek lortu baitzuten sortu berri zen Bizkaiaren agintea. Bizkaia honek hasiera batean Uribe, Busturia, Markina, Zornotza eta Arratiako eskualdeak hartzen zituen, eta Urduñako hiria ere. Ustez 1043. urtean Iñigo Lopezek lortu zuen lehenengo Bizkaiko Jauna titulua. Hala ere Bizkaia azkar izan zen Nafarroarekin berbatua eta 1199-1200era arte Bizkaiko Jaunek ezin izan zuten euren titulua egonkortu.

Herentziaz Iñigo Lopezen hurrengoek jaso zuten titulua eta 1370an Joanes I.a Gaztelakoak infanteak lortu zuen eta beraz Gaztelako erregeek jaso zuten titulua zuzenean. Horrela Karlos I.ak Espainiako erregearen titulura gehitu zuen, beti ere foruak zin egiten bazituen. Foru horietan esan behar zuena zen subirautza bizkaitarrengan zetzala eta beraz Jaunaren kontra erabakiak hartu zitzaketela.

Jaunek Gernikako Arbolaren azpian zin egin behar zituzten foruak bertan egiten zelarik Batzar Nagusia.

[aldatu] Aro Modernoa

Aro Modernoan komertzioak garrantzi itzela hartu zuen, batez ere Bilboko Portua zela eta, 1511an Espainiak eskumena eman baitzion merkataritzarako. Bilbo Gaztelako portu garrantzitsuena izan zen, bertatik garraiatzen zelarik artilea Flandriara.

[aldatu] Historia Garaikidea

Bizkaiko kostaldeko herriek itsasontzi nahi zituzten, gehienak arrantzara eta merkataritzara dedikatuak. Lapurdi eta Gipuzkoako beste herri batzuekin batera Bizkaiko Golkoan baleen desagertzearen erantzuleak izan ziren. Era berean Ternuan egon ziren lehen Europar asentamenduak sortu zirela uste da. Ingalaterrarekin hainbat tratu ere egin zituzten.

Napoleonen gerren ostean euskal probintziek euren forua galtzeko arriskua ikusi zuten Espainiar Gorteen tendentzia liberala zela eta. Honek Gerra Karlistak sortu zituen, non Bizkaiak karlistak babestu zituen. Herri batzuek, batez ere Bilbok, Madrilekin bat egin zuten. Gerraren bukaeran Bizkaiak zuen autonomia murriztu zen.

1850eko hamarkadan burdin meatze handiak aurkitu zituzten Bizkaian. Honek kanpoko dirua ekarri zuen, batez ere Frantzia eta Ingalaterratik. Industrializazioan Ibarra, Txabarri eta Lezama-Legizamon burges familiak agertu ziren. Altos Hornos de Vizcaya, Iberdrola eta Banco Bilbao Vizcaya Argentariaren parte diren Banco Bilbao eta Banco Vizcaya sortu ziren.

[aldatu] XX. mendea

Espainiako Bigarren Errepublika, Euzko Alderdi Jeltzaleak agindu zuen herrialdean. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Bizkaiak Errepublikaren alde egin zuen eta Francisco Francoren aurka. Gerra hasi ondoren lehenengo autonomia estatutua onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoan baina Bizkaiko herri batzuetan baino ezin izan martxan jarri. Nafarroatik faxista eta erreketeak Bizkairantz zetozenez, Burdin Hesia eraikiarazi zuen Jaurlaritzak Bilboren inguruetan. Hesiak akats ugari zuen, eta faxistek laster konkistatu zuten Bilbo. 1937an Gernikako bonbardaketa egin zuten Hitlerren hegazkinek eta aste batzuk lehenago Durango eta Otxandion berdina egin zuten. Momentu horretan Eusko Gudarostea Santoñara joan eta Mussoliniren Italiaren aurrean errendizioa aurkeztu zuten.

Francoren diktaduran Bizkaia eta Gipuzkoa herrialde traidore izendatu zituzten eta edozein autonomia mota ukatu zitzaien.

1975n Francoren heriotzaren ondoren 1978ko Espainiako Konstituzioak foruak onartu eta 1979an Gernikako Estatutua onartu zen hiru herrialderentzat. Ondoren egoniko hauteskunde guztietan Bizkaian Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi zuen.

[aldatu] Geografia

[aldatu] Kostaldea

Sakontzeko, irakurri: Bizkaiko kostaldea
Kostaldea Plentzian. Inguruak oso labartsuak dira, baina Butroek laugune bat sortzen du Plentzia eta Gorliz artean

Bizkaiko kostaldea malkartsua da, baina orokorrean hondartza handiak daude. Gainera bi itsas-adar daude bertan: Nerbioiko itsasadarra eta Urdaibai.

Bizkaiko kostaldean bost zonalde nagusi egin ditzakegu errazago aztertzeko. Lehenengoa Muskizetik Abrara doa. Bigarrena Abratik Plentziara. Hirugarrena hortik Urdaibaira. Laugarrena Urdaibai bera litzateke eta bosgarrena Urdaibaitik Ondarroara. Gune hauetariko bakoitzak bere ezaugarriak ditu, nahiz eta orokorrean nahiko antzekoak izan.

Bizkaiko kostan Euskal Herrian iparraldeenen dagoen lekuetako bat dago, Matxitxako lurmuturra. Gainera hainbat irla daude, Billano, Izaro edo Aketxe bezala.

Kostako puntu batzuetan itsasoak hegi handiekin topo egiten du, adibidez, Ogoño lurmuturran, 200 metro baino gehiago dituena.

[aldatu] Uharteak

[aldatu] Hondartzak

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Bizkaiko hondartzen zerrenda


Bizkaian hondartza ugari eta luzeak daude. Ezagunenak Urdaibaiko Laida eta Laga, Sopelako Barinatxe eta Atxabiribil-Arrietara, Plentziako hondartza, eta Ispasterreko Ogeia eta Mendexako Karraspio dira.


[aldatu] Mendiak

Sakontzeko, irakurri: Bizkaiko mendien zerrenda

Bizkaia menditsua da eta kostaldean ere garaiera erlatiboki handiko mendiak ditu. Mendi guztiak Euskal Herriko arkuko parte dira. Honela Oizko mendilerroa, Gorbeiako mendilerroa edo Anbotoko mendilerroa aipa ditzakegu mendilerro garrantzitsu bezala.

Mendi gehienak kareharrizkoak dira eta Jurasiko-Kretazeo aldian sortu ziren. Besteak Eozenoan sortu ziren orogeniarekin batera.

Bizkaiko punturik altuena Gorbeia da, Arabarekin batera duen mugan.

[aldatu] Ibaiak

Bizkaiko ibaiak motzak dira eta urte osoan zehar ura dute. Nerbioi-Ibaizabal arroak hartzen du ur gehien baina badira garrantzia duten beste ibai batzuk, Lea, Oka edo Butroe bezala.

Gutxitan egoten dira uholdeak, nahiz eta 1983an, adibidez, uholde handiak egon Bilbon. (Ikus, 1983ko uholdeak).

[aldatu] Klima

Bizkaiko klima klima ozeanikoa da, tenperatura ertainekin eta urte osoan zehar banatutako euriarekin. Barnealdea hotzagoa da, eta Otxandion edo Urduñan, adibidez, klima kontinentalerako trantsizioa dago. Elurra gehiagotan egiten du mendietan.

Foehn efektuak askotan izaten da hego haizeak jotzen duenean, batez ere Bilbon.

Bilbon, 1.200 mm ur erortzen dira urtero, eta batez besteko tenperaturak 9 °Ctik 20 Â°Cra bitartekoak dira.

Tenperatura 1971tik 2000ra Bilbon
Bilboko klimograma Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Guztira
Maximoa 13 14 16 17 19 22 25 24 21 21 17 14 18.6
Minimoa 6 6 7 8 11 14 16 16 14 12 9 7 10.5
Batez beste 9 11 11 12 16 18 21 21 19 16 13 11 14.5
Euria (mm) 126 97 94 124 90 64 62 82 74 121 141 116 1191

Beste bi puntu hartuta klimaren estremoak ikusiko genituzke. Horretarako klima hotza eta euritsua duen Otxandio eta klima epelagoa eta haizetsuagoa duen Galea Lurmuturra hartuko genituzke:

Otxandioko batez besteko tenperaturak eta tenperatura maximoen eta minimoen batezbestekoa adierazten duen grafika. Ikus tenperatura tartea -5etik 30era dela eta minimoa eta maximoaren artean diferentzia handia dagoela.
Punta Galean tenperaturak leunagoak dira eta haize ufada handiak izaten dira, batez ere negu partean. Ikusi batez besteko tenperaturak ez direla normalean 0tik behera ez 25etik gora joaten eta aldeak txikiak direla.

Bi grafika hauek 2005eko datuekin egin dira. Urte horretan negu hotza egon zen eta Otxandion otsaileko 28 egunetatik 21etan izoztea egon zen.

[aldatu] Politika

Sakontzeko, irakurri: Bizkaiko politika

Bizkaian Euzko Alderdi Jeltzalea eta PSOE jaio zirenez, bi mugimendu politikook historia handia dute bertan.

Gaur egun EAJ da alderdi hegemonikoa. Ia-ia udalerri guztietan irabazten du eta Bizkaiko Foru Aldundiaz gain, gorteetan dauden eserlekuen gehiengoa ere eskuratzen du.

[aldatu] Bizkaiko Batzar Nagusiak

Bizkaiko Hauteskunde Barrutiak

Bizkako Batzar Nagusietarako hauteskundeak 4 barrutitan egiten dira:

  1. Bilbo
  2. Enkarterriak
  3. Busturia-Uribe
  4. Durango-Arratia
Escudo de Bizkaia 2007.svg 2011ko Bizkaiko Batzar Nagusietako hauteskundeak
Alderdia Eserlekuak Ehunekoa Bozka kop.
EAJ 22 37,22 216.453
Bildu 12 21,02 122.268
PSE-EE 9 16,68 97.001
PP 8 13,79 80.214
EB 0 3,52 20.475
Aralar 0 2,72 15.838
Gainontzekoak 0 2,83 16.432
Zuriak 0 - 12.929

[aldatu] Eusko Legebiltzarra

2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Bizkaian
Alderdia Eserlekuak Ehunekoa Bozka kopurua
EAJ 12 41,53 241.732
PSE-EE 8 30,56 177.875
PP 4 14,06 81.837
Aralar 1 4,23 24.619
EB-B 0 3,45 20.080
EA 0 2,93 17.033
UPyD 0 1,88 10.916
Besteak 0 1,38 8.015
Baliogabeko botoak 43.971

[aldatu] Demografia

Sakontzeko, irakurri: Bizkaiko demografia

2009an 1.152.658 biztanle zituen Bizkaiak. Dentsitatea 519,90 biz/km2ekoa da. Bi datu hauekin Euskal Herriko herrialderik populatuena da. Espainiako probintzien artean dentsitate altuena duen 3.a da eta populazioari dagokionez 9.a.

[aldatu] Biztanleria

Bizkaiko eboluzio demografikoa
1857 1900 1910 1920 1930 1940 1950
Populazioa 160.579 311.361 349.923 409.550 485.205 511.135 569.188
1960 1970 1981 1991 1996 2001 2005
Populazioa 754.383 1.043.310 1.181.401 1.156.245 1.140.026 1.132.616 1.136.181

Biztanleriaren eboluzioa sexuaren arabera banatzen badugu honakoak dira datuak:

Sexuaren araberako banaketa
1981 1986 1991 1996 2001
Gizonezkoak 587.521 580.013 565.546 555.101 545.395
Emakumezkoak 601.757 599.137 589.560 584.925 577.242
Iturria: Eustat

Eskualdeen arabera banaketa eginez gero, populazioaren gehiengoa Bilbo Handian bizi dela ikusten dugu. Hala ere, populazioa bertan asko murriztu da 1981etik 2001erako tartean. Mungialdean, berriz, igo egin da.

Eskualdearen araberako banaketa
Arratia-Nerbioi Bilbo Handia Durangaldea Enkarterriak Busturialdea Lea-Artibai Mungialdea
1981 22.291 936.848 90.912 31.317 46.234 28.132 33.544
1986 21.843 926.949 91.812 30.702 46.077 28.396 33.371
1991 21.275 905.468 90.660 29.680 45.240 27.301 35.482
1996 21.128 887.977 90.232 29.791 44.402 26.683 39.813
2001 21.262 865.799 90.495 29.663 44.110 26.095 45.213
Iturria: Eustat

[aldatu] Jaiotzak eta heriotzak

Hurrengo grafikatan ikusten denez azkeneko hamar urteetatik guztietan heriotza gehiago egon dira jaiotzak baino. Bakarrik 2007ean jaio dira emakumezko gehiago hil direnak baino. Datu hauek argi uzten dute populazioaren jaitsiera natural bat dagoela. (Iturria: Eustat)

Jaiotzak sexuaren eta urtearen arabera
1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005
Bizirik jaioak guztira 8.148 8.333 8.216 8.599 8.818 9.040 9.372 9.806 9.996 10.122
Gizonezkoak 4.133 4.287 4.319 4.443 4.553 4.722 4.783 5.077 5.159 5.170
Emakumezkoak 4.015 4.046 3.897 4.156 4.265 4.318 4.589 4.729 4.837 4.952
Heriotzak sexuaren eta urtearen arabera
1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004
Guztira 10.012 9.764 10.071 10.110 10.214 10.008 10.430 10.684 10.388
Gizonezkoak 5.457 5.275 5.328 5.392 5.469 5.351 5.524 5.584 5.483
Emakumezkoak 4.555 4.489 4.743 4.718 4.745 4.657 4.906 5.100 4.905

[aldatu] Migrazioak

Migrazioei dagokionez bi joera nagusi izan dira azkeneko urteetan. Hasiera batean, 1980ko hamarkadako industria krisiaren ondorioz, aurreko hamarkadetan etorritako hainbat langile berriro ere euren jaioterrietara itzuli ziren, saldo negatiboa emanez. Baina 2000. urtetik aurrera joera hori aldatu eta saldoa positiboa da. Ez dago ezberdintasun handirik migrazioetan gizon eta emakumeen artean.

Migrazio mugimenduak
1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004
Guztira -2.700 -3.809 -3.342 -4.131 -3.988 -3.128 -2.327 -2.257 -1.705 828 3.184 3.425 4.020 5.280
Euskal Herritik kanpora/kanpotik -2.352 -3.207 -2.733 -3.750 -3.637 -3.136 -1.949 -2.184 -1.624 804 3.276 3.162 3.617 5.168
Espainiar estatutik kanpokoak 447 231 230 275 399 67 612 1.061 1.533 3.993 5.933 6.012 6.947 8.108
Horietatik Europatik 145 45 80 76 108 -3 149 249 305 485 652 969 1483 2046
Afrikatik 28 91 47 61 66 4 163 193 287 664 910 968 1.259 1.281
Hego Amerikatik 1 52 32 50 87 27 99 359 632 2.356 3.844 3.569 3.567 4.049
Ipar Amerikatik 4 4 15 14 16 4 31 51 47 100 85 97 107 83
Erdialdeko Amerikatik eta Karibetik 0 31 30 35 61 16 86 90 130 187 164 163 199 169
Asiatik 3 7 27 39 60 19 84 116 127 195 268 245 328 471
Ozeaniatik 0 1 -1 0 0 0 -1 4 5 7 10 1 3 9
Iturria: Eustat

[aldatu] Herrigunerik populatuenak

Sakontzeko, irakurri: Bizkaiko udalerriak populazioaren arabera ordenatuak

Bizkaiko 10 udalerri nagusiak hauek dira:

Udalerria Populazioa
Bilbo 349.972
Barakaldo 94.478
Getxo 82.285
Portugalete 51.066
Santurtzi 47.173
Basauri 45.085
Sestao 31.773
Galdakao 29.544
Leioa 28.381
Durango 25.003
2001eko zentsuko datuak

Populaziorik txikiena duen herria Arakaldo da, 95 biztanle.

[aldatu] Garraiobideak

[aldatu] Errepidez

[aldatu] Errepide Nagusiak

Bizkaiak dituen errepide nagusiak —beste hiriekin konektatzen dutelako— A-8 eta A-68 autobideak dira. Lehenengoak Donostia eta Kantabriarekin batzen du, Ermua, Durango, Zornotza, Bilbo, Ezkerraldea eta Meatzaldeatik igaro ondoren.

Bigarrenak Bilbo eta Gasteiz, Logroño eta Zaragoza lotzen ditu. Gainera hau N1 errepidearekin batzen denean Madrila joateko bidea ere bada.

Horretaz gain badira trafiko handia jasatzen duten errepideak, Txorierriko korridorea edo Avanzada moduan. Ezkerraldea eta Uribe Kosta lotzeko eraiki zen Arrontegi Zubiak garrantzi handia du garraioari dagokionez.

Bigarren mailako errepideek gainontzeko herriak lotzen dituzte, askotan autopista hauetariko batekin, nahiz eta eurekiko paralelo beste doako errepide bat joan ohi den. Horrela Mungiarantz edo Gernikarantz dauden errepideek pisua handia hartzen dute, bietatik Bermeora ere irits daitekeelarik.

Azkenik, eta autopista egonda ere, Elorriotik Arrasatera doan portuak garrantzi handia du. Barazar eta Urkiola portuek geroz eta erabilera murritzagoa dute, nahiz eta trafikoa mantendu.

[aldatu] Bizkaibus

Sakontzeko, irakurri: Bizkaibus
Autobusa Galdakaon

Bizkaibus Bizkaiko autobus zerbitzua eskaintzen duen elkartea da. Autobus zerbitzua eskaintzen zuten enpresa ezberdinak batu egin ziren Bizkaiko Garraio Partzuergoaren barnean. Batu ziren enpresak, EuskoTren, Adnor, Compañia de Autobuses Vascongados, eta PESA izan ziren besteak beste. Gaur egun 108 linea ezberdin daude, batzuk uda garaikoak baino ez diren arren, adibidez, hondartzetako zerbitzua eskaintzen dituzten lineak.

[aldatu] Autobus konpainiak

Bizkaitik orokorrean eta bereziki Bilbotik konpainia ugarik egiten dituzte bidaiak. Euskal Herriko gainontzeko hiriburuekin batzen dituztenak hauexek dira:

Euskal Herritik kanpora ere Bilbotik egin daitezke hainbat bidaia, Bartzelona, Madril, Kantabria, Zaragoza, Andaluzia, Mediterraneoko hainbat lekutara. Era berean ere atzerrira egin daitezke errepidezko bidaiak.

[aldatu] Trenak

Renfe Barakaldon

Aldirietako zerbitzua hiru konpainiek eskaintzen dute. Batetik Espainiako estatuaren menpe dauden FEVE eta Renfe enpresen bitartez. Eta bestetik Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen EuskoTrenen bitartez. Renfe Aldiriakek, hiru linea dauzka, Bilbao-Urduña, Bilbao-Santurtzi eta Bilbao-Muskiz. FEVEk linea bakarra dauka, Bilbo eta Balmaseda batzen dituena.

EuskoTrenek ere hiru linea dauzka, Bilbao-Lezama, Bilbao-Ermua eta Bilbao-Bermeo. Horrez gain, eraikiko den metroaren hirugarren linea, EuskoTrenek kudeatua izango da.

Euskotreneko hiru lineetako bidaiari kopurua 2005ean:

  • Euskotren Durangaldea 2.653.621
  • Euskotren Urdaibai 2.288.212
  • Euskotren Txorierri 2.202.550

[aldatu] Bilboko metroa

Sakontzeko, irakurri: Bilboko metroa

Bilboko metro sarea Bilbo hiriko eta ingurune metropolitarreko lurrazpiko garraiobidea edo metroa da. Ingurune metropolitarra Nerbioiko itsasadarraren bi bazterrek osatzen dute, alegia, Bilboaldea eta Uribe Kosta eskualdeek, eta milioi bat biztanle inguru batzen ditu. Geltokiak Norman Foster arkitekto ingelesak diseinatu zituen.

Metroa 1995ean hasi zen abian. Gaur egun 43,31 kilometroko luzera eta 75 sarbide ditu, 41 geltokitan banatuta; geltoki horietatik 24, lurrazpikoak dira. Sareak bi linea ditu, Y itxurako ibilbidearekin. L1 (Etxebarri-Plentzia) eta L2 (Basauri-Santurtzi) lineak itsasadarraren bi ertzetatik doaz, eta tarte komun batean batzen dira, hots, San Ignazioko geltokian, Bilbon. Geltoki horretatik Etxebarriko geltokia arte, bi lineak batera doaz. Etxebarritik Basaurirainoko tartea, aldiz, L2 lineak egiten du. Bestalde, L2 linearen mendebaldean anezka trena dago Santurtzi eta Mamariga artean.

2010. urtean metroak zehazki 88.561.281 bidaiari eraman zituen. Horrek esan nahi du Bilboko metroa Espainia osoko metro sareen artean hirugarrena dela, Madrilgo eta Bartzelonako metro sareen atzetik bidaiari gehien garraiatzen dituena.

Etorkizunean L3 linea ere sarearen parte izango da, 2012. urtean martxan jartzea espero baita. Bestalde, 2008ko urtarrilaren 25ean Eusko Jaurlaritzak lehen aldiz argitaratu zituen L4 eta L5 lineen aurreibilbideak.

[aldatu] Hiri Garraioa

[aldatu] Bilbobus

Sakontzeko, irakurri: Bilbobus

Bilboko hiriak 30 autobus linea ezberdin ditu, auzo desberdinak batzen dituztenak, Bilbobus deritzon zerbitzuaren bitartez. Horrez gain, 2003an Gautxori zerbitzua ezarri zen, ostiral eta larunbatetan metrorik ez duten auzoek garraio aukera bat izateko.

[aldatu] Sopelbus

Sopelbus Sopelako udalerrian autobus zerbitzua eskaintzen duen enpresa publikoa da. Sopelako herria, Bilboko metroaren geltokia eta hondartza batzen ditu. Autobusa uda garaian ibiltzen da ekainaren 15etik irailaren 15era.

[aldatu] Etxebarri Bus

Etxebarri Bus Etxebarriko udalerrian autobus zerbitzua eskaintzen duen enpresa publikoa da. Herrian Bilboko metroaren geltoki berria jarri ondoren ezarri zen autobus zerbitzua, eta metrotik urruti dauden auzoak eta metroaren geltokia batzen ditu. Lineak egunero 1.000 pertsonek erabiltzen dute.

[aldatu] Bilboko tranbia

Sakontzeko, irakurri: Bilboko tranbia
EuskoTran Abandoibarran

Tranbia betidanik izan da Bilboko parte. XIX. mendean ezarri zen, munduko beste hiri askotan bezala. Hamarkadak pasatu ahala ordea, bere erabilera gutxituz joan zen, eta azkenik XX. mendearen erdialdera kendu egin zen zerbitzua. 2002. urtean berreskuratu egin zen zerbitzua.

[aldatu] Funikularrak

Sakontzeko, irakurri: Artxandako funikularra

Bizkaian hiru funikular daude. Zaharrenak bi dira: Bilbotik Artxandara igotzeko eta bestea Arboledara igotzeko. 2005ean Getxon Ereaga hondartza igo eta jaisteko beste bat eraiki zuten, igogailu formatukoa.

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Bizkaiera

Bizkaian bizkaiera hitz egiten da, euskararen euskalki bat. Nahiko heterogeneoa den arren ezaugarri komun batzuk ditu:

[aldatu] Fonologia (ahoskera)

  • U>I: Uria>hiria, UrUne>irina, Urten>irten.
  • E>A: Eurrera>aurrera, aitE>aita.
  • A>E: bArri>berri, andrA>andre, Alkarte>elkarte.
  • G>K: erabaGia>erabakia, jaGi>jaiki.
  • TX>ITZ: areTX<haritz, aTX>haitz, gaTXa> gaitza.
  • X>IZ: aXe>haize, goXean>goizean, eleXa>eleiza.
  • P>B: Parkatu>barkatu, Pakea>bakea.
  • G>H: uGarte>uharte, zuGatx>zuhaitz.

Bestalde:

  • -A+A=-EA /-IA/ -IE/ -I/ -E (zonaldearen arabera): arreba + a= arrebEA/ arrebIA/ arrebIE/ arrebI/ arrebE.
  • Z = S (hiztun batzuk): zazpi=SaSpi, zapatua=Sapatua.
  • TS=TZ: arratsalde>arraTZalde, deutsat=deuTZat.
  • IT=ITX/ITT (zonaldearen arabera) : aitite= aiTXiTXe/aiTTiTTe, beitu(begiratu) : beiTXu/beiTTu

[aldatu] Morfologia

Hona hemen bizkaieraren morfologiako zenbait ezaugarri:

  • NOGAZ>Norekin: lagunaGAZ>lagunarekin. Pluralean: lagunaKAZ>lagunekin Sartaldean, lagunEKIN=lagunekin Sortaldean.
  • NORANTZA/NORU(N)TZ>Norantz: etxeRANTZA (Sartaldean)/etxeRU(N)TZ >etxerantz.
  • -TEN>-TERA: izeko ikusTEN noia >izeba ikustera noa.
  • -RIK>-Z: mendiRIK mendi >mendiz mendi.
  • ZEOZER, NONOR, NONOZ... >ZERBAIT, NORBAIT, NOIZBAIT...
  • NEU, NEURE, ZEU, ZEURE,... >NI, NIRE, ZU, ZURE,...
  • -INOA>IOA: erlazINOA >erlazioa, konfesINOA >konfesioa.
  • EGOAN, ebilen, ekien,... > zegoen, zebilen, zekien.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Bizkaiko idazleak

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Bizkaiko idazleen zerrenda


Bizkaiko idazleen artean euskal literaturarentzat garrantzitsuak izan ziren eta diren hainbat aurkitzen ditugu. Klasikoen artean Mogel, Lauaxeta eta Kirikiño daude, eta geroago, Gabriel Aresti eta Andolin Eguzkitza. Gaur egun produkzio handia duten Joseba Sarrionandia, Edorta Jimenez eta Unai Elorriaga ditugu aipagai, besteak beste, idazle bizkaitarren artean.

Gazteleraz idatzi zutenen artean Miguel de Unamuno edo Blas de Otero dira balio kultural handieneko batzuk.

[aldatu] Durangoko Azoka

Sakontzeko, irakurri: Durangoko azoka

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Euskal Herriko handiena eta garrantzitsuena da. Urtero, abenduaren lehenengo hamabostaldian, lurralde osoko argitaletxeak batzen diren topagunea da, non bai nobedadeak baita aurreko urteetako liburu eta diskoak ere salgai baitaude.

1965tik antolatu izan da eta hasieran txikia bazen ere geroz eta handiagoa den ekimena bilakatu da. Eliza ataritik merkatura igaro zen, gero merkatutik karpa batera eta gaur egun Landako Erakustazokan antolatzen da.

Bizkaian erreferente kultural nagusi bat da gaur egun.

[aldatu] Bizkaiko musika taldeak eta bakarlariak

Bizkaian hainbat talde eta musikari nabarmendu dira: Oskorri taldea eta Kepa Junkera folkean, Mikel Urdangarin kantautorea, Eskorbuto, Zarama, MCD eta Parabellum rock radikalean, Exkixu, Ken 7, Etsaiak, Gatibu, Atom Rhumba, Zea Mays, Fito & Fitipaldis, Doctor Deseo ... azken bi hamarkadetan.

[aldatu] Museoak

Museo ugari daude Bizkaian. Garrantzitsuenak Bilbon daude baina bestelakoak ere badira.

[aldatu] Guggenheim Bilbao Museoa

Sakontzeko, irakurri: Guggenheim Bilbao Museoa
Bilboko Guggenheim museoa

1997. urtean zabaldua, arte modernoaren azken obrak biltzen ditu. Bai kanpokoak zein Euskal Herritik bertakoak ere. Txillida eta Oteizaren lanak erakutsi izan dira museoan. Frank Gehry arkitektoak diseinatu zuen titaniozko eraikina. Zabaldu zenetik mundu osotik etorritako milaka turistek bisitatu dute museoa, hiriaren ikur berri bihurtuz. 2005. urtean 900.000 bisitari izan zituen.

[aldatu] Arte Ederretako Museoa (Bilbo)

1945. urtean zabaldua, Bilbok Estatu mailako arte ederretako museorik onenetarikoa duela esaten dute aditu askok. Fernando Urrutia arkitekto bilbotarrak disenaitu zuen eraikin klasikoa. Ordutik hainbat areto eta eraikin berri gehitu zaizkio museoari. Azken zabalpena 2001. urtean egin zen.

Arte erakusketak egiteaz gain, Bilbon egingo diren hainbat proiektuen erakusketak ere antolatzen dira noizbehinka. Horrez gain, Zinemateka delako programaren barnean garai ezberdinetako zine emanaldiak eskaintzen dira.

[aldatu] Euskal Abertzaletasunaren Museoa

Euskal Abertzaletasunaren Museoa Sabino Arana Fundazioak kudeatzen du. Euskal Herriko historiako azken mendearen inguruko gaiak jorratzen ditu: Sabin Aranaren sasoitik eta Gernikako Estatuturaino, Espainiako Gerra Zibila, frankismoa...

[aldatu] Abra Aquarium Getxo

Getxoko Kirol Portuan Bizkaiko aquariumik handiena dago. Bertan Mediterraneoko eta Atlantikoko arrainak aurkitu daitezke eta eskolentzako ibilbideak ere antolatzen dituzte.

[aldatu] Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa

Gallartan 1986an sortua Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez. Museoa dagoen lekua Euskal Herri osoko altuera gutxieneko puntua da (aire zabalean), itsas mailaren azpitik 20 metrora.

[aldatu] Hedabideak

Euskal Irrati Telebistaren Iurretako egoitza

[aldatu] Egunkariak

Probintzia honetan egunkaririk irakurrienak El Correo Español eta Deia dira. Biak gaztelaniaz argitaratzen dira (atalen bat izan ezik), eta biek Bizkaian daukate egoitza nagusia.

Irakurle gutxiago dituzten beste batzuk ere badaude, hala nola, Uribe Kosta Digitala (gaztelaniaz gehienbat), Busturialdeko Hitza (euskaraz) eta Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (euskaraz).

[aldatu] Irratiak

  • Bizkaia Irratia
  • Anboto Irratia
  • Radio Bilbao (SER Katea)
  • Radio Popular
  • Radio Nervión
  • Gorbeialde Irratia

[aldatu] Telebista-kateak

  • TeleBilbao
  • Tele 7
  • Canal Bizkaia
  • Bilbovisión
  • Uribe Kosta Telebista
  • Euskal Telebista
  • Durango Telebista
  • Oizmendi Telebista
  • Hamaika Telebista

[aldatu] Bizkaitar ospetsuak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Iturria: INE Espainiako Estatistika Erakundea, 2012-01-01. «Cifras de población referidas al 01/01/2008 Real Decreto 2124/2008, de 26 de diciembre».
  2. Manu Uriarte: «El derecho foral alavés», Euskonews & Media, 32. zenbakia, 1999-05-07.

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Ikus, gainera

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Bizkaia
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herria