Hemen zaude: Hasiera Ezagutu Elizateak
Dokumentu Akzioak

Elizateak

XIV. mendearen erdialdera Leintz Bailara elizatez osaturik zegoen. Elizate horiek independenteak ziren euren artean eta bakoitzak bere kontzejua, alkatea, lur komunalak eta abar zituen. Guztien artetik garrantzitsuenak Eskoriatzako eta Aretxabaletako herri guneak baziren ere (begi bistakoak diren arrazoiengatik: biztanle gehiago, "errege bidetik" hurbil, ...), denek izan zuten pisu handia lurralde osoari eragiten zioten erabakiak hartzerakoan.

Antolaketa berezi horren arrastoak gaurdaino iritsi dira, eta horren adibide dira auzotarrek euren elizatearekiko erakusten duten atxikimendua eta herriaren gaur egungo antolaketa: Eskoriatzak 7 elizate ditu eta horietako bakoitzak bere auzo-alkatea dauka.

Eskoriatza ezagutzerakoan, beraz, ezinbestekoa da bere elizateak ezagutzea.

Apotzaga

 

apotzagaEskoriatzako hirigunetik 2,5 km-ra dago.

Ikustekoak

  • San Miguel parrokia, aztarna arkitektoniko erromaniko eta gotikoduna.
  • Hilerria: Hilerri zirkular interesgarria, EAEko monumentu konjuntua deklaratua.
  • San Bernabe ermita.
  • Interes handiko baserri multzoa.

Aukerak

  • Haurrentzako jolasgunea.
  • Ibilaldi interesgarria Aretxabaletako Apotzaga-Etxebarri auzoko ermita ederreraino.
  • Ibilaldiak, oinez zein kotxez, ondoko Gellao elizateraino.
  • Aizkorri, Anboto eta Udalatxen bista ederrak.
  • Taberna – jatetxea. San Migel Tel: 943 71 48 71

Bolibar

bolibar

Bolibarko elizatea Eskoriatzako hirigunetik 3 km ingurura dago, eta 2 nukleo nagusi ditu: Bolibar bera eta Eraña auzoa.

Ikustekoak

  • Axtroki ingurua: Eremu honetan Kristo aurreko VII-VIII. mendeetako urrezko bi ontzi aurkitu ziren (Eskoriatzako Ibarraundi museoan horien erreplika dago).
  • San Miguel parrokia: XVIII. mendeko egurrezko bobeda eta leiho erromanikoa. Hortik gertu, garbilekua.
  • Eraña auzoa: San Andres ermita eta erdi aroko sarkofagoak. Ur sulfuro-kaltzikodun iturria.
  • Zaraia mendikatea (Kurtzebarri): Brontze aroko 7 tumulu, zutarri bat eta hainbat kobazulo daude bertan.
  • Atxorrotz: Gurutze Santuaren ermita eta XII. mendeko gazteluaren aztarnak.

Jarduerak

  • Eskalada Axtrokin.
  • Mendi-bizikleta ibilbideak.
  • Mendi ibilaldiak.

Gellao

GellaoGellao elizateraino Aretxabaletatik joan gaitezke kotxez (5 km) edo Apotzaga elizatetik bide eta bidesketan zehar oinez.

Ikustekoak

  • Andre Mariaren Zeruratzearen parrokia, ate erromaniko interesgarria duena.
  • Paduako San Antonio ermita (1653)

Aukerak

  • Inguruan ibilaldi interesgarriak egin daitezke, batez ere Galartza dorretxeraino.

Marin

marinElizate hau Eskoriatzako hirigunetik 6 km ingurura dago, Leintz-Gatzagara doan errepidetik gertu.

Ikustekoak

  • Santa Maria Magdalena parrokia (erretaula barrokoa).
  • Santa Luzia ermita.
  • Estilo neoklasikoko hilerri interesgarria.
  • Hainbat baserri: Horien artetik Isasi nabarmentzen da beheko sua sukalde erdian edukitzeagatik, Erdi Arotik estilo horretan Gipuzkoan gorde den bakarra.

Aukerak

  • Bizikleta ibilbideak.
  • Mendi ibilbideak.
  • Bidebeti-bekoa baserrian, bertan eginiko ogia.
  • Ur sendagarri iturriak.

Mazmela

mazmelaEskoriatzako hirigunetik 3 km-ra dago. Bertara, Leintz Gatzagarako errepidetik iritsiko gara.

Ikustekoak

  • Andre Mariaren Zeruratzearen eliza (1598).
  • San Bartolome ermita: Eremu eder batean dago, haritz eta artez inguratuta.
  • Erdi aroko sarkofagoa, ermitatik gertu (bitxia bada ere, gaur egun abereentzako aska gisa erabiltzen da).
  • Gaztainadi auzoa: Santa Kolomba eliza.
  • Errota, Errota baserrian.

Mendiola

mendiola

Mendiola elizateraino Aretxabaletatik joan gaitezke kotxez (5 km), edo Bolibarko Lete auzotik bide eta bidesketan zehar oinez.

Ikustekoak

  • San Joan Bataiatzailearen parrokia (harri polikromatuzko sagrarioa eta eskuak garbitzeko ontzia, sakristian).
  • San Joan Txiki ermita (San Joan Ante Portam Latinam), 600 m-ko altueran, Peñakulotik gertu.
  • Urkulu eta Apotzagaren bista ederrak.

Aukerak

  • Mendi bizikleta ibilbideak.
  • Mendi ibilbideak.
  • Ardi-gazta (Uriaga baserrian, Peñakulon).
  • Areano, nekazal turismoa, museo etnografikoduna.
  • Karobira eta garbileku txikira bisitak.
  • Taberna – jatetxea: Uxarte Tel.: 943 71 43 45

Zarimutz

zarimutzEskoriatzako hirigunetik 5 km ingurura dago, gain batean. Bertara iristeko Eskoriatza-Gatzaga errepideko irteera bat hartu behar da.

Ikustekoak

  • San Pedro parrokia, erdi aroko aztarnak dituen eliza zaharra, XVIII. mendean berriztatua.
  • Hainbat baserri interesgarri. Uruburu etxea.
  • Marulanda auzoan (Leintz-Gatzagarako errepidean bertan) San Andres Korsino ermita dago (aipamen idatziak XVI. mendeko dokumentuetan)

Aukerak

  • Mendi ibilbideak.
  • Taberna - jatetxea, Marulanda auzoan. Tel.: 943 71 47 20