Albisteak
Maila bat goragoMartxoko ohiko osoko bilkura
Asteartean , hilak 26, osoko bilkura egongo da eta hauek izango dira tratatuko diren gaiak.
Igerilekua itxita egongo da Pazko astean.
Apirilaren 2tik 7ra arteko astean udal kiroldegiko igerilekua garbitu behar da, eta beraz, itxita egongo da. Gainera, apirilaren 2an eta 3an kiroldegia ere itxita egongo da desinfekzio lanak egiteko.
“Atez atekoa edo 5. edukiontzia?” hitzaldia ez da egingo.
Gipuzkoako Alderdi Sozialistak Catalunyako Alderdi Sozialistari egin dion presioaren ondorioz, Hector Gonzalez-i Eskoriatzara etortzeko debekua ezarri diote eta Ibarraundi museoan biharko iragarrita zegoen hitzaldia ez da egingo
Sanpedroetan egingo den ikuskizun herrikoi batean parte hartzeko deia
Herri ekimenez ikuskizun bat sortu gura da San Pedroko jaietan eskaintzeko, eta bertan parte hartu gura duten guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera.
Entrenamendu mentala zoriontsu izateko
Ostiral honetan, martxoak 22, entrenamendu mentala lantzeko tailerra egingo da Kultur Etxean. Tailerra Urko Arozenak, Musikeneko, Euskal Herriko goi mailako musika ikastegiko, irakasleak emango du.
Debagoiena Enplegu Plana. Prestakuntza espezialitatua.
Debagoieneko mankomunitateak langabetuei zuzendutako prestakuntza espezialitatuaren hainbat ikastaro antolatu ditu, eta baita eraikinen eta hiri-altzarien mantenuko arlo ezberdinak lantzeko prestaketa eta praktikak dituen sei hibaleteko programa bat.
Hitzaldia: “Atez atekoa edo 5. edukiontzia?”
Hori da ostiral honetan, martxoak 22, 19:00etan, Ibarraundi museoan, Hector Gonzalezek emango duen hitzaldiaren titulua. Hector Gonzalez (PSC), ingurugiro zinegotzia Tianan (Katalunia).
Arau subsidiarioen aldaketa puntuala: Santa Ana
Santa Anan Zaldibar antzokiaren obren ondorioz, Aran Subsidiarioen aldaketa puntuala egiteko erabakiari hasierako onarpena eman zaio. Informazio guztia webgune honetan azter daiteke.
Atez ateko sistemaren gaineko galdetegia
Atez ateko bilketa sistemak galdera eta kezka ugari sortu dituzte herritarren artean. Horiei erantzuteko asmoz, maiatzetik aurrera informazio kanpaina bat abiaraziko da, eta informazioa ahalik eta modu eraginkorrean emateko, kezka eta galderen berri izateko galdetegi bat prestatu da.
Hondakinen plangintza aurkeztuta
Atzo aurkeztu zuten Beñat Herce alkateak eta Igor Ezpeleta ingurumen zinegotziak hondakinen kudeaketaren plangintza, bi fase nagusi izango dituena.