Hemen zaude: Hasiera Ezagutu Historia laburra
Dokumentu Akzioak

Historia laburra

Eskoriatza, 1930eko hamarkadanArgazkian, Eskoriatza 1930eko hamarkadan.

Eskoriatzako udalerriak 40,41 km2-ko azalera du eta 4.080 biztanle. Eskoriatzari buruzko lehen aipamen idatzia XII. mendekoa da eta bertan Atxorrotzeko gaztelua aipatzen da, orduko Leintz Bailararen ia eremu osoa zaintzen zuen gotorlekua. Baina Gatzagan hasi eta Arrasateraino hedatzen zen eremu horren lurralde antolaketan aldaketak gertatu ziren hurrengo mendeetan,  Arrasate (1260an) eta Gatzaga (1331n) bailaratik banandu baitziren eta Valle de Leniz izenarekin Aretxabaletak, Eskoriatzak eta beren elizateek bakarrik jarraitu baitzuten.

1497an Leintz Bailara Gipuzkoako Ermandadean sartu zen eta 1630ean bailara bi herritan banatu: Aretxabaleta, zortzi elizaterekin, eta Eskoriatza, honako zazpi hauekin: Apotzaga, Bolibar, Gellao, Marin, Mazmela, Mendiola eta Zarimutz.