tramiteak
Hasiera

Martxoko Agenda Kulturala

MARTXOAren 1etik 29ra.
KZgunea. INTERNET IKASTAROAK.
Ordutegia: 16:00-20:00
Ant.: Soraluzeko KZgunea.

MARTXOAK 5, martitzena.
GURASO ESKOLA
Informazio-bilera.
Arratsaldeko 7etan, antzokian.
Ant.: Udaleko Hezkuntza Batzordea

MARTXOAren 5etik 24ra.
ARGAZKI-ERAKUSKETA.
Koldo Etxeberriaren argazkiak.
Astegunetan 19:00-20:30 eta larunbatetan 12:00-13:30.
Kiroldegiko erakusketa-aretoan.
Ant.: Kontrargi Argazki Kolektiboa.

MARTXOAren 5etik 12ra.
BIOHONDAKINEN GAIKAKO BILKETA
5. edukiontziko giltza eta materialaren eskaera.
Atarietan jarritako zerrendetan izena eman.
Ant.: Soraluzeko Udala

MARTXOAK 8, barixakua.
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA.
“Euskal Herria parekidetasunez eraiki”.
Kontzentrazioa eta lunch-feminista.
Arratsaldeko 7:30ean, Plaza Barrixan.
Ant.: Udaleko Parekidetasun Batzordea

MARTXOAK 9, zapatua.
SAGARDOTEGIRA IRTEERA.
Izen-ematea: 943751304, martxoaren 3a arte.
Autobusa 12:30ean, estaziñoan.
Ant.: Pil-Pilean Elkarte Kulturala.

MARTXOAK 10, domekia.
LABURMETRAIA EMANALDIA.
Arratsaldeko 6:30ean, gaztetxean.
Ant.: Soraluzeko Korrika Batzordea.

MARTXOAK 13, eguaztena.
MUSIKA EMANALDIA.
Musika Eskolaren udaberriko kontzertua.
Arratsaldeko 7etan, antzokian.
Ant.: Soraluzeko Musika Eskola.

MARTXOAK 16, zapatua.
ABESBATZA-KONTZERTUA.
Bergarako “Aritzeta” abesbatzaren kontzertua.
Arratsaldeko 8etan, antzokian.
Ant.: Ezoziko Ama Abesbatza.


MARTXOAK 17, domekia.
ZINEMA ARROXA.
Arratsaldeko 7etan, antzokian.
Ant.: Komite Arroxa.

MARTXOAK 20, eguaztena.
18. KORRIKA. “Eman euskara elkarri”.
o KORRIKA TXIKIA, 16:00etan.
o KORRIKA NAGUSIA, 19:00etan.
Ant.: Soraluzeko Korrika Batzordea.

MARTXOAK 22, barixakua.
ODOL ATERATZEAK.
Arratsaldeko 6:30etatik 8:30era, Jubilatuen Elkartean.
Ant.: Odol Emaileen Elkartea.

ANTZERKIA.
“Ellas bailan solas”, Pikor Teatro.
Gaueko 10:15ean, Antzokian.
Ant.: Udaleko Parekidetasun Batzordea.

MARTXOAK 23, zapatua.
II. KALEDANTZA EGUNA.
Txistulariak, dantzariak, buruhandiak, salda eta txorizoa...
Goizeko 10etatik aurrera, herrigunean.
Ant.: Soraluzeko musikazaleak.

TXURI URDINAK PEÑA-ren X. URTEURRENA.
Puzgarriak, txaranga, sagardoa, zezentxoak...
Goizeko 11etatik aurrera, herrigunean.
Ant.: Txuri Urdinak Kirol-lagunartea.

MARTXOAK 25, astelehena.
HITZALDIA
 “Bertsolaritza: begirada feminista bat”.
Arratsaldeko 6:30ean, antzokian.
Ant.: Udaleko Parekidetasun Batzordea.

MARTXOAK 26, martitzena.
AUZOETARREKIN BATZARRAK.
Kalebarren, Santa Ana eta Frontoi kaleak.
Arratsaldeko 7etan, udaletxean.
Ant.: Soraluzeko Udala.

 

UDALEKUAK 2013

Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den udaleku programa bat da; hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izango dute. Bertan parte hartzen duten umeei jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko. Guztira 12 aterpetxe eta 6 txanda eskaintzen dituzte Foru Aldundiek uztailaren 1a eta abuztuaren 14a bitartean.Izen ematea internet bidez egin ahal izango da eta aurten baita udaletxean ere, martxoaren 14tik 24ra.Udalekuei buruzko informazio-liburuskak eta izena emateko inprimakiak ere bulego horretan bertan jaso daitezke.Informazio gehiago ondorengo helbidean eskura dezakezue: http://gipuzkoagazteria.net/udalekuak/inscripcion.php

 

 

MARTXOAK 8 “EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA”

-Martxoak 8, ostirala.
Kontzentrazioa “Euskal Herria Parekidetasunez eraiki” lelopean 19:30ean Plaza Barrixan. Ondoren luncha feminista kontzejupean.
(Ant.: Soraluzeko Emakumeen Topagunea eta Udaleko Parekidetasun Batzordea)

-Martxoak 22, ostirala
Helduentzako antzerki emanaldia, “Ellas bailan solas”. Antzerki taldea: Pikor Teatro. 22:15ean, Antzokian.
(Ant.: Udaleko Parekidetasun Batzordea)

-Martxoak 25, astelehena
Hitzaldia, “Bertsolaritza begirada feminista bat”. 18:30ean, Antzokian
Hizlaria: Uxue Alberdi
(Ant.: Pil Pilean Euskara Elkartea)

-Apirilak 10, asteazkena
Hitzaldia, “Nork garbituko ditu ontziak gaur gauean? Gizon  eta emakumeen denbora erabilera ezberdinduaren inguruko hausnarketa”. 18:30ean, Antzokian
Hizlaria: Matxalen Legarreta Iza. Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia irakaslea.
(Ant.: Udaleko Parekidetan Batzordea)

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 1 - 4 Guztira: 4





logo Diputacion Foral de Guipúzcoa logo plaentxia logo mi pago logo ahotsak logo udalmap  logo kudepark