2013eko apirilak 08

Udal ordezkaritza batek Ramon Uribe bisitatzeko asmoa azaldu du

Pasa den martxoaren 26an egin zen osoko bilkuran, Usurbilgo Udaleko zenbait ordezkarik Ramon Uribe presoa bisitatzeko asmoa azaldu zuten.

Horretarako, beharrezkoa den gutuna igorriko diete Espetxe Erakundeei;Uribe bisitatzeko baimena jaso dezaten.

Bildu, Aralar eta EAJ-PNVren aldeko botoa eman zuten eta Hamakabat nahiz PSE-PSOEk abstentzioaren alde bozkatu zuten.

Hala, Espetxe Erakundeei igorriko zaien gutunean, Udaleko ondoko ordezkariek eskatuko dute Ramon Uribe bisitatzeko baimena:

Bildutik Mertxe Aizpurua alkateak eta Jone Urdanpilletak.

Aralartik Eustakio Arrojeriak eta Jose Ramon Furundarenak.

EAJ-PNVtik Andoni Atxegak.

Ramon Uribe usurbildarrak aske beharko luke pasa den urteko abenduaren 3tik. 197/2006 doktina ezarri zitzaion eta harrezkero preso jarraitzen du.

 

Azpimarra



USURBILGO UDALA | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-maila | web mapa