LANGUNE Hizkuntzen Industriaren alorreko Euskal Herriko enpresen elkartea da. Elkarte hau 2010an sortu da eta itzulpengintza, edukiak, irakaskuntza eta hizkuntzen teknologiaren alorreko 35 enpresatik gora elkartzen ditu.
Berrogei urteko ibilbidea eginda jada, zenbait aldaketarekin hasi du 2013a Elhuyarrek: eguneratu egin du xedea, egokitu egin ditu negozio-unitateak, eta irudi korporatiboa, berriz, aldatu. Bestalde, azken hamar urteotan Fundazioko zuzendari nagusi eta lehendakari (Itziar Nogeras eta Jose Mari Rodriguez Ibabe, hurrenez hurren) izan direnen ordez, hauek jardungo dira aurrerantzean gure erakundearen gidari: Jose Mari Pitarke (Nanoguneko zuzendaria) izango da Elhuyar Fundazioko lehendakaria; Leire Cancio, berriz, zuzendari nagusia
UZEIk eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Donostian. Ekitaldi berean, Hiztegi Batuaren azken bertsioa, gaur bertan sarean jarri dena, aurkeztu du Euskaltzaindiak. Hala, gaurtik aurrera, Akademiak arautu dituen 42.942 forma eskaintzen dira webgunean
Ixa taldea NewsReader proiektuko bost partaideetako bat da (EU FP7 programa, grant 316404, 2013 – 2015). Urtarrilaren 23an proiektua martxan jartzeko lehen bilera egin da Amsterdameko VU Unibertsitatean
Elduaienenen proiektuek bi ildo hauek bateratzen dituenez, hainbat proiektutan elkarrekin lan egitea suertatu zaigu. Horien artean azaroan buruturiko BUSINESS SEMINARRA eta esku artean ditugun beste hainbat proiektu
Urriaren 15ean abiarazi zuen EIZIEk 31 eskutik bloga (@31eskutik), eta gaurkoarekin hogeita hiru post edo ekarpen argitaratu ditu, beste horrenbeste kidek idatziak. Datozen zortzi egunetako testuekin, beraz, hilabetea osatuko du blogak, eta lehenbiziko itzulia egina izango dute 31 kideek: plazara aterea izango da hogeitamaikako osoa