Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Albisteak
  • @Elduaien Lehiberriren gune berriaren inaugurazio ekitaldian

@Elduaien Lehiberriren gune berriaren inaugurazio ekitaldian

2013/03/26

Elduaienenen proiektuek bi ildo hauek bateratzen dituenez, hainbat proiektutan elkarrekin lan egitea suertatu zaigu. Horien artean azaroan buruturiko BUSINESS SEMINARRA eta esku artean ditugun beste hainbat proiektu

Lehiberrik , Tolosaldeko lehiakortasun eta berrikuntzarako zentroak, gune berria inauguratu zuen aurreko ostegunean

@Lehiberri izena, lehiakortasuna eta Berrikuntza hitzetatik sortua da eta Tolosaldeko enpresei ildo hauetan laguntzeko jaioa.

Eta elkarren arteko lan eta giza- harreman paregabea dela eta, ezin genuen atzokoa bezalako egun garrantzitsu batean huts egin. Horregatik, Apatta Errekako poligonoan ireki duten  zentroaren inaugurazio ekitaldi jendetsuan izan ginen atzokoan.

Ekitaldian parte hartu zuten Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Estibaliz Hernaez Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologia sailburuordeak, Ibai Iriarte Tolosaldea Garatzeneko lehendakariak eta Jon Ander Torrea Lehiberri Foroko lehendakariak. Bertan egon ziren ere Tolosaldeko udalerrien eta hainbat gizarte eragile eta enpresen ordezkariak.

http://www.elduaien.com/eu/web/novedades/ficha/26/elduaien-lehiberriren-gune-berriaren-inaugurazio-ekitaldian