Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:
Dokumentuaren akzioak

RSS jarioak

2013/04/04 Amazonen estrategia Interneteko saltoki nagusia izateko apustua da
Iturria: Futurebook Jeff Bezos-ek, Amazonen nagusiak, duela 20 urte inguru estrategia bat jarri zuen abian eta ordutik hona eutsi egin dio, aldaketa txikiak gorabehera. Estrategia horren barruan egin duen azken urratsa GoodReads erostea izan da, haiekin bi urte elkarrizketan jardun ondoren. Goodreads katalogazio sozialerako webgune bat da.
2013/04/03 Alemanian ebookak lekua hartzen ari dira
Iturria: Publishing Perspectives Urtetan Alemaniako argitaletxeek baztertu samarrak izan dituzte ebookak, garesti merkaturatuz. Irakurleentzat ez ziren erakargarriak gertatzen. Badirudi, ordea, gauzak aldatu direla. 2011tik 2012ra Alemaniako liburuen salmentan ebooken pisua bikoiztu egin da, %1etik %2ra bada ere. Irakurleen jarrera aldatzen ari da Alemaniako Informazio-teknologien, telekomunikazioen eta medioen Elkarte Federalak joan zen abuztuan Interneten 2.000 erabiltzaileri egindako inkesta batek erakutsi duenez: inkestari erantzun diotenen %24k erantzun du paperezko liburuak irakurtzen dituela, baina ebookak ...
2013/03/21 Aro digital honetan nola dago euskara? (META-NET liburua)
Europa mailan Hizkuntzaren Prozesamenduan koordinazio-lanak egiten dituen META-NET sareak 30 “liburu zuri” argitaratu ditu alor honetan Europako hizkuntzen egoera aztertzearren. Horietako bat euskararena da, orain dela gutxi argitaratu dena: Inmaculada Hernáez, Eva Navas, Igor Odriozola, Kepa Sarasola, Arantza Diaz de … Jarraitu irakurtzen →
2013/03/05 Osasun-terminoak euskaraz: tresna informatiko berri bat
Osasungoan euskara erabiltzea oraindik erronka betegabea da. Bide horretan, urrats bat eman du Olatz Perez de Viñasprek bere Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua  masterreko tesian: “SNOMED CT sare semantikoa euskaratzeko lehen urratsak“. Medikuntza-arloan terminologia zabal, eleanitz eta ulergarriena da SNOMED CT … Jarraitu irakurtzen →
2013/02/19 Mintegia: Terminoen erregistro akademikoen garapena aztertzeko lan-ingurunea(2013/02/28)
Gaia: GARATERM: erregistro akademikoen garapena aztertzeko lan-ingurunea Hizlaria: Igone Zabala Eguna: Otsailak 28, osteguna Ordua: 15:00 Tokia:  3.2 gela. Informatika Fakultatea Laburpena: 2008 urtean aurrera eraman zen GARATERM proiektua (EHU-EJIE deialdiko diru-laguntza). Proiektu horretan gogoeta orokorra egin zen euskara akademikoaren … Jarraitu irakurtzen →
2013/02/14 Web-corpusen Ataria: euskarazko webeko testuen biltegi erraldoia
Elhuyar Fundazioko hizkuntza-teknologien I+G taldekook Web-corpusen Ataria jarri dugu online. Bertan hiru baliabide jarri ditugu jendearen eskura: euskarazko corpus bat (125 milioi hitz ingurukoa) eta euskara-gaztelania corpus paralelo bat (18 milioi hitz ingurukoa), biak webetik automatikoki erauziak, eta lehenengotik automatikoki erauzitako hitz-konbinazioen kontsulta. Corpusak euskaraz dauden handienak dira bakoitza bere motakoen artean. Corpus biok eta [...]
2013/02/05 NewsReader proiektua abian jarri dugu Amsterdamen
Ixa taldea NewsReader proiektuko bost partaideetako bat da (EU FP7 programa, grant 316404, 2013 – 2015). Urtarrilaren 23an proiektua martxan jartzeko lehen bilera egin da Amsterdameko VU Unibertsitatean. Hauek gara kontsortzioko kideak : VU University Amsterdam Euskal Herriko Unibertsitatea Fondazione … Continue reading →
2013/01/18 Koldo Mitxelena saria Arantxa Otegiri.
Euskaltzaindiak eta EHUk antolatzen duten Euskarazko Tesien III. Koldo Mitxelena saria eman zioten atzo Arantxa Otegi Ixakideari Ikasketa Teknikoen jakintza-arloan. Sari-banaketa atzo izan zen, urtarrilak 17,  Bilboko Bizkaia aretoan. Arantxa Otegiren tesiaren helburua Informazioaren berreskurapenaren ikerketan urrats bat egitea izan … Continue reading →
2013/01/16 Inprimatuak izan dezake etorkizuna aro digitalean
Zer egin dezakete argitaletxeek argitalpen digitalen munduan buru-belarri sartu eta gainera paperezko argitalpenekin aurrera egiteko? Esan dezagun lehenbizi paperezko argitalpenentzat beti izango dela lekua. Irakurle batzuek papera nahiago dutelako eta baita gauza batzuetarako paperezko liburuek ebookek baino egokiera hobeak eskaintzen dituztelako ere, adibidez, adiskide bati liburu bat uzteko edo erregalatzeko.
2013/01/16 Ebook-en analitika, irakurleak ezagutzeko tresna
Iturriak: Econtent eta Publisher's weekly Paperezko liburuen ohiko salmentak ez bezala, ebooken salmentak aukera bikaina eskaintzen die argitaletxeei liburuek duten harrerari eta irakurleen irakurtzeko eta erosteko ohiturei buruzko informazioa lortzeko. Paperezko liburuen kasuan saldutako ale-kopurua baino askoz informazio gehiago ez zuten lortzen. Ebook-ek eta irakurgailuek liburu bat zenbat bider zabaltzen den, aldiko zenbat orrialde irakurtzen diren, zenbat denbora hartzen duen liburu batek irakurria izateko, noraino iristen diren irakurketa bertan behera uzten duten ...
2013/01/16 Testu-liburuen “erradiografiak” egiten, hizkuntza teknologia erabiliz (Mikel Larrañagaren tesia)
Abenduan irakurritako tesi-lanean Mikel Larrañaga doktore berriak hizkuntza-teknologiako zenbait tresna erabiltzen ditu testu-liburu baten “erradiografia” egiteko, alegia, liburuan azaltzen den domeinuko ezagutza erauzteko. Lanaren zuzendariak Galan ikerketa taldeko Jon Ander Elorriaga eta Ana Arruarte izan dira, eta haren titulua Semi-Automatic … Continue reading →
2013/01/11 Bertsoak idazten laguntzeko “Arbel digitala” aurkeztu dute.
Manex Agirrezabal, Bertol Arrieta eta Iñaki Alegria Ixakideek eta Bertsozale Elkartearekin produktu berri bat sortu dute informatika, hizkuntza-teknologia eta bertsolaritza lantzeko. Arbel digitala aurkeztu dute gaur Manexek eta Bertsozale Elkarteko Aritz Zerainek Koldo Mitxelenan. Hainbat baliabide eskaintzen ditu tresna honek: … Continue reading →
2013/01/09 Itzulpen Automatikoko Europako Elkartean partaide instituzionala da Ixa Taldea
European Association of Machine Translation elkartean hamaikagarren partaide instituzionala bihurtu da Ixa Taldea 2012 urtean. EAMT elkartearen helburua itzulpengintza automatikoan eta itzulpen-tresnagintzan interesa duten ikertzaile, garatzaile eta erabiltzaileentzako zerbitzuak eskaintzea da. Besteak beste, bi urterik behin EAMT eta MT Summit konferentziak … Continue reading →
2012/12/28 Hego Koreako ikasgeletan, testuliburu digitalen iraultzaren aurka daude batzuk
Iturria: The Washington Post Duela bost urte, Hego Koreak bere hezkuntza-sistema munduko aurreratuena bihurtzeko plan bat diseinatu zuen. Herrialdeak "jakintzaren indarretxe" bihurtu behar zuen, gobernuaren txosten batek zioenez, "etorkizunerako prestaturiko" ikasleak haziz. Ikasle horiek gutxi erabiliko lituzkete beren gurasoentzat ohikoak ziren testuliburu astunak. Haien testuliburuak digitalak izango lirateke , aukeratuko luketen edozein pantailatatik eskuragarriak.
2012/12/20 Eusko Jaurlaritzak agerian jarri du iturburu irekiko biltegi bat berrerabilera errazteko
Iturria: European Commission Joinup Eusko Jaurlaritzak, joan zen asteko ostiralean, iturburu irekiko softwarearen openapps.euskadi.net biltegia agerian jarri zuen. Bere software-soluzioak edonorentzat eskuragarri jartzeak beste herri-administrazio batzuk animatu beharko lituzke haiek berrerabiltzera eta garapenean ekarpenak egitera. Openapps.euskadi.net open data moduko argitaratze mekanismo bat erabiltzen ari da. Kodea bere hartan, irazi gabe eskaintzen du.
2012/12/13 Europako hizkuntza-teknologiaren industria eraikitzeko estrategia
Iturria: LT-Innovate.eu 2012ko abenduaren 6an, Europako hizkuntza-teknologiaren arloko goi-mailako exekutiboek eztabaida-dokumentu bat eman zuten ezagutzera, ahalegin handi bat eskatuz, eduki digitalen ekonomia bideragarri egiteko helburuarekin, hizkuntza-teknologiak bultzatzeko. Dokumentu horren atal bat, industria hori eraikitzeko estrategiari dagokiona, ematen dut hemen. HIZKUNTZA-INDUSTRIA ERAIKITZEKO ESTRATEGIA Masa kritikoa falta den gaur egungo egoeratik, argi ezagutzeko moduko identitate industrial bateranzko bilakaera izan dezan, Europako hizkuntza-teknologiaren industriak ikuspegi bat eta estrategia bat behar ditu, Europako hizkuntza-teknologiaren arloko enpresen ...
2012/12/07 Random House Mondarorik testu laburren serieak ebook formatuan argitaratzeari ekin dio
Iturria: Publishing Perspectives Serie batean autore ospetsuen fikziozko testu laburrak argitaratuko dituzte, formatu digitalean soilik. En Debate izena izango duen b este serie batean fikziozkoak ez diren generoetako liburuak argitaratuko dituzte, hala nola, historialarien eta kazetarien lanak, gaur egungo gaiez. Egitasmo honi ekin diote ikusi dutenean ebooka aukerako euskarria dela, lan laburrak paperean argitaratzea eta banatzea ekonomikoki bideragarria ez den kasuetan, eta espainierazko liburuen merkatuan euskarri digitala indartzen ari dela.
2012/12/01 Thema: liburuen gaien katalogazio-sistema berria
Liburuaren industriako ordezkariek PanThema (edo laburturik Thema) izena izango duen liburuen gaiak sailkatzeko nazioarteko estandar berri bat sortzea adostu dute. Egitasmo horren asmoa da Espainiak urtearen hasieran onartu zuen IBICO sistemari jarraipena ematea. IBICO sistemaren jabeak diren Book Industry Communication-ek (BIC) eta Nielsen Book-ek beren eskubideak laga dituzte etorkizuneko Thema estandarraren oinarri gisa erabil dadin.
2012/11/23 Kitxuaren oinarrizko ezaugarriak (2012/11/26)
Beste saio bat egingo dugu kitxuari buruz Hugo Quispe oraindik gurean dagoela aprobetxatuz. Datorren astelehenean mintegiko saio berezi batean kitxuaren oinarrizko ezaugarriak azalduko dizkigu. Bera eta Richard euskara ikasten ibili diren bezala orain gu ere arituko gara kitxuarekin.Gogoratu euskarak bezala … Continue reading →
2012/11/13 FnacMusic ixtera doa
Iturria: Jennifer ROUSSE-MARQUET [ACTUALITÉ] 2012ko abenduaren 31n etengo du zerbitzua Fnac-ek sarean duen musika saltzeko webgunea. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, FnacMusic-en bezeroak Itunes-era bideratuko dira. Zortzi urte iraun du Fnac-en zerbitzu horrek. Inoiz ez du lortu, ordea, pisurik merkatuan. 2011. urtean Frantzian Internet bidez egin diren musika digitalaren salmenten %4 baizik ez zituen lortu.