Hizkuntz industrien

Elkartea

Euskal Herrian

 

Hemen zaude:

Orokorrak

Elhuyar: aro berri baten hasiera

2013/03/25

Berrogei urteko ibilbidea eginda jada, zenbait aldaketarekin hasi du 2013a Elhuyarrek: eguneratu egin du xedea, egokitu egin ditu negozio-unitateak, eta irudi korporatiboa, berriz, aldatu. Bestalde, azken hamar urteotan Fundazioko zuzendari nagusi eta lehendakari (Itziar Nogeras eta Jose Mari Rodriguez Ibabe, hurrenez hurren) izan direnen ordez, hauek jardungo dira aurrerantzean gure erakundearen gidari: Jose Mari Pitarke (Nanoguneko zuzendaria) izango da Elhuyar Fundazioko lehendakaria; Leire Cancio, berriz, zuzendari nagusia

Bazkide berri bat sartu da Euskadiko Hizkuntz Industrien Preklusterraren Elkartean

2013/03/20

Hori Hori sartu da Euskadiko Hizkuntz Industrien Preklusterraren Elkartean

LANGUNE: «Elkar ezagutu, pentsatu eta partekatu». informazio-bideoa

2013/03/18

Orain ia sei urte, Euskal Herriko hizkuntzaren industriako erakunde-talde batek energia-iturri bat aurkitu zuen. Sekulako gaitasuna zuen energia-iturri bat, mugagabea.

Bazkide berri bat sartu da Euskadiko Hizkuntz Industrien Preclusterraren Elkartean

2013/02/20

Zubigune Fundazioa sartu da Euskadiko Hizkuntz Industrien Preclusterraren Elkartean

@langune Parisko EXPOLANGUES munduko hizkuntzen azokan erakusgai

2013/02/01

Expo Port de Versaillesen burutzen den Expolangues azokak mundu osoko hizkuntzak hartzen ditu bere baitan: aurten 80 hizkuntza bilduko dira bertan, eta 24.000 bisitari inguru espero dituzte, iazko kopuruen arabera

LANGUNE aurreclusterra: Hizkuntzaren Industria, Euskal Herriko sektore estrategiko berria

2012/10/28

Oraintsu sinatu berria du Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak LANGUNE Euskal Herriko Hizkuntzen Industrien Elkarteari AURRECLUSTER maila esleitzen zaion Erabakia

LANGUNEk euskal enpresetako hizkuntzen erabilera, kudeaketa eta trebakuntzari buruzko erretratua aurkeztu du #langune_TrebetasunJardunaldia

2012/09/18

Ingelesaren ingurukoak dira trebakuntza gehienak (enpresen % 87,6); ondoren, frantsesa (% 35,4) eta alemana (% 19,4) datoz. Euskara, enpresen % 14,8aren trebakuntza-helburuetan dago, nahiz eta zerbitzuen sektorean % 26,4ra igotzen den ehunekoa

Hizkuntza Industriaren Europako I. Foroa: LANGUNEk, Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Elkarteak, bere burua aurkeztu du Europan

2012/05/25

Europako erakundeekin lehen harremanak iaz hasita, Euskadiko hizkuntza-industria Europako jardunbide egoki bihurtu da, Hizkuntza Industriaren Europako I. Foroan; Europako Batzordeak antolatu du foroa, “partekatu, elkarlanean aritu, hazi” lemapean.

Languneren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmena

2012/05/01

Langune Hizkuntza Industrien Elkarteak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Bilbon, Akademiaren egoitzan. Langunearen izenean Josu Waliño presidenteak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Gainerako euskaltzainekin batera -sinatze ekitaldia osoko batzarraren atsedenaldian egin da- Fernando Alana Languneko zuzendaria ere hor izan da.

EMUN: Enpresen estrategia linguistikoaren kudeaketa #sarekohizkuntzak

2012/04/10

Gaur egun, enpresa eta erakunde askoren komunikazio kanal bihurtu dira sare sozialak. Enpresa eta erakunde hauek bere bezeroen hizkuntza eskubideak errespetatu behar dituzte eta baliteke, baina, nola jokatu behar dute sare sozialetan? Zein izan daiteke estrategia linguistiko egokiena?

MONDRAGON LINGUAko Itzulpen Saileko Estrategia eta Garapeneko zuzendariari omenaldia eskaini diote GALAk Monakon egindako nazioarteko biltzarrean

2012/04/02

María José Velascori, MONDRAGON LINGUAko Itzulpen Saileko Estrategia eta Garapeneko zuzendariari, omenaldia eskaini diote GALAk Monakon egindako nazioarteko biltzarrean. Omenaldi horretan, María Josék beste lankide batzuen laguntzaz erakundea sortzeko, sustatzeko eta garatzeko egin zuen lana aitortu dute.

KOMA Translation & Interpreting

2012/03/08

Otsail bisurte hau modu berezian amaitu nahi dugu, Koma Translation and Interpreting webgune berriaren aurkezpenarekin.

Gaztelera-euskara, klik batean

2012/02/29

Eusko Jaurlaritzak gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa aurkeztu du, "euskera mundura zabaltzeko modu aproposa", lehendakariaren esanetan.

Asmoz Fundazioaren 10. urteurrena

2012/02/20

Asmoz Fundazioaren 10. urteurrena dela-eta, logo berria daukagu. Ospakizunez beteriko urtean gaude eta zuekin partekatu nahi dugu.

KOMAk bere komunikazio plan berria aurkezten du: KOMA Open Communication

2011/12/05

KOMAk bere komunikazio plan berria KOMA OPEN COMMUNICATION deitzen dena, aurkeztu nahi dizuegu guztioi. Plan honek komunikazio oinarriak sakonki berritzen ditu eta bezero, ikasle, partners, irakasle, KOMAko kide bakoitza eta mundu osoarentzat, orokorrean 360º irekitako estrategia berrira egokitzen da.

Eusko Jaurlaritzak hizkuntza politikan eta hizkuntzaren industrian duen estrategia aurkeztu du EBean

2011/11/25

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkaritza batek Bruselara bidaiatu du euskarak azken urteotan egin duen ibilbideari berri emateko Europako Batzordeko Eleaniztasuneko Unitatean. Europako Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politikaren bikaintasuna eta Europan erreferentzia izatea nabarmendu du, bai eta euskararen industriak egindako ekimen abangoardistak ere.

LANGUNE gizarte-sareetan

2011/09/08

Euskal Herriko hizkuntzen industriaren sendotasuna adierazteko berrikuntza.

LANGUNE META aliantzako kide gara

2011/07/23

META elkarteak helburutzat du Europako informazioaren gizartea eleaniztasunetik eraiki ahal izateko teknologia-oinarriak jartzea. Meta-net bikaintasun sareak, Europako 31 herrialdetako 47 zentrok osatutakoak, bultzatutako aliantza da. Europa osoko 289 erakunde eta enpresa daude METAn, eta horien artean dago LANGUNE.

Oarsoaldeko komunikazio-plana

2011/06/28

Bertako biztanleek ezagutu eta parte hartu dezaten Mankomunitateak euskararen alorrean aurrera eramaten dituen ekintzetan...

Udako ikastaroa: Nazioarteratzea, den-dena ez da merkatua

2011/06/01

Langunek, Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Elkarteak, Gipuzkoako Ganberaren elkarlanarekin, ‘Nazioarteratzea, den-dena ez da merkatua’ izeneko ikastaroa antolatu dute EHUren Udako Ikastaroetan. Ikastaroa ekainaren 28an eta 29an izango da.