Edukiak
Hiztegi batuaren azken bertsioa sarean
UZEIk eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Donostian. Ekitaldi berean, Hiztegi Batuaren azken bertsioa, gaur bertan sarean jarri dena, aurkeztu du Euskaltzaindiak. Hala, gaurtik aurrera, Akademiak arautu dituen 42.942 forma eskaintzen dira webgunean
Artez: "Partaidetzako zazpi esperientzia: argi-ilunak ibilbidean" ikerketaren argitalpena
Ekainean Artezen eraldaketa prozesuaren esperientzia azaltzeko aukera izan genuen Deustuko Unibertsitatean.
Bi tanta (Mara Mara Taldea): Donostiaren Zinemaldiaren kartel lehiaketako finalistak
Yoana Figueras-ek Donostiaren zinemaldiaren kartel Lehiaketan aurkeztutako kartelak 30 finalisten artean geratu dira.
Asmoz Fundazioa: Giza Eskubideei buruzko webgunea
Webgune hau Giza Eskubideei buruzkoa da eta, batez ere, Giza Eskubideen inguruan garrantzi handiena duten Hitzarmen eta beste baliabide batzuk kontsultatzeko gunea da.
IAMETZA Interaktiboa: MUGI
Donostiako udalak ateratako lehiaketa publikoan Donostiako kirola indartu nahi da aldizkarien eta web-gunearen bidez.
AsmozTB: Asmoz Fundazioaren kanal berria
Hezkuntza edukiak ezagutarazteko, ASMOZ fundazioaren kanala.
EIZIE - Euskal literatura, polonieraz
Hamar euskal idazle garaikideren hamabi ipuin edo pasarte polonieraz eta Ryszard Kapuscinski idazle eta kazetari poloniarraren hitzaldi bat euskaraz argitaratu ditugu ItzulBaitaren webgunean, zereginetako bat baitugu euskal itzulpengintzaren inguruan garatzen diren ekimenak sustatzea, horien berri eman eta zabaltzea.
Meditazio bideratuaren inguruko diskoa
REC RECORDS disketxeak disko berri bat kaleratu du ekainaren 5ean, meditazio bideratuaren inguruan.
Euskara erabiltzeko tresna lagungarriak aritu.eu webgunean
Artez Euskara Zerbitzuak garatu du www.aritu.eu webgunea, hainbat esparrutan eta egoeratan euskara maizago erabiltzeko tresna lagungarri batzuk eskainiko dituen webgunea.
6.000 bideo eta 5.000 transkripzio Ahotsak.com-en
Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea biltzeko sortutako Ahotsak.com webguneak 6.000 bideo pasarte baino gehiago ditu dagoeneko.
Wikipedian eduki eleaniztunak sortzeko tresna bat sortu dute
Wikipedian eduki eleaniztunak sortzeko tresna bat da WikiBhasha, Microsoft Researchek garatua.
Noiz erabili mugatu singularra sintagma zenbatzailedunetan
Artikulua 2tzuL-en: "Zenbat euroan / zenbat eurotan; 2 metrora / 2 metrotara".
Ahotsak.com Widgeta: webguneetan itsasteko kodea
Ahotsak.com webgunearen edukiak hedatzeko Widget bat garatu dute, herri bateko ondarea webguneetan itsatsi ahal izateko.
Arratiako hiztegia argitaratu dute
Durangoko azokaren bezperan aurkeztu zuten egileek, Juan Rekaldek eta Angel Larreak, Arratiako hizkera jasotzen duen liburu mardula: Arratia inguruko hiztegia – Geure Berbategie proiektua. Urteetako lana, ondo dokumentatua, aberatsa eta Arratiako azpieuskalkia ezagutzeko ezinbesteko lanabesa.
Xabier Amurizaren liburu berria: "Euskara batuaren bigarren jaiotza"
Osoa, leihakorra, nazionala / Euskara Batuaren bigarren jaiotza izeneko saiakera aurkeztu du Xabier Amurizak. Liburuaren eskaintzak dio: "Euskara eguneroko lantresna dutenen artean, diskurtso handiak baino soluzio txiki bat nahiago duten guztiei".
Euskarazko bilaketa emaitzak zerbitzatzen hasi da Google
Googleren euskararen erabilpenak urrats bat egin du aurrera: bilaketa batzuetan euskarara murrizten ditu jada emaitzak.